Jokin Muñoz
2008/06/24 18:33
Ez da lehenengo aldia Jokin Muñozek kolaborazio bat bidaltzen digula: duela pare bat urte gauza bera egin zuen "Bizia lo" ipuin liburuaren inguruko idazki batekin, eta Volgako Batelariak inoizkariarentzat, jakina, ohore bat da mota honetako testuak argitara ematea. Oraingoan Donostian eta Iruñean joan berri den udaberrian eman zituen hitzaldien testua izango duzue irakurgai: zehazki, Nafarroako hiriburuan 2008ko ekainaren 4ean eskaini zuena, "Antzararen bidea" eleberriari buruz (Alberdania, 2007).
Volgako Batelariak
2008/06/20 10:12
Gure estilo ariketekin jarraituko dugu, oraingoan azken urteotan arrakasta itzela lortu duen literatur ildo batekin. Oso egokia sentimendu sakonak adierazteko, gizartearen aurrean biluzteko eta irakurle klubetatik etengabe deitua izateko. Ezinbestekoa Emakundeko aldizkarian iruzkina egin diezazuten.
Uxue Apaolaza Rikardo Arregi
2008/06/16 10:30
Halaxe da: oraingoan Uxue Apaolazaren eta Rikardo Arregiren bi ekarpen gehigarri hauekin bultzada berritua ematen diegu Postindependentziaren oinarri teoriko zein praktikoei. Martxa honetan laster osatuko dugu liburuxka bat, herri honetako teoria politikoan "Bizkaya por su independencia"-k eta "Vasconia"-k bezainbesteko traszendentzia lortuko duena (gutxienez).
Ibon Egaña
2008/06/12 12:49
Volgako Batelariok, sortzetik dugun izateko zio eta debozio didaktikoak akuilatuta (horra hor Idazle Eskolarako proposatutako programak, besteak beste), atal berri bati ematen diogu hasiera, Birfundazio Batzarreko erabakiei jarraiki: (euskal) estilo ariketak. Ez gara, jakina, Queneau, eta ez gara, ziurrenik 99etara iritsiko (ulertuko duzu, irakurle, bataz besteko adinak eta sistema asanblearioak ezarritako erritmo palaziegoak oztopatuko digutela kopuru horretara iristea), baina atal honetara bilduko ditugu euskal estilo askotarikoak (abangoardistenak eta herrikoienak, apurtzaileenak eta klasikoenak, elitistenak eta masiboenak), izan dezan idazle hasiberriak, edo bere burua berrasmatu beharrean den idazle kontsakratuak, non hauta, non plagia.
Plastidecor estiloak ematen dio hasiera sail honi, hots, euskal irakurlearen estimazio handia bildu duen moldeak, zeina, bidenabar, arras gomendagarria baitu literatur sari edo bekaren bat eskuratu nahi duen idazle (gazte)ak.
Angel Erro
2008/05/26 16:01
Beste urrats (teoriko) bat eman dugu, Herriak eman du, Postindependentziarantz. Martxa honetan, berehala eskandaluzko gorputz (teoriko) bat izango dugu, proiektuaren garapenari dagokionean. Oraingoan Gara egunkariaren Mugalari gehigarrian (2008ko maiatzaren 17an) Angel Errok agerturiko zutabe batean izan da. Honatx haren ekarpena:
Rikardo Arregi Juanjo Olasagarre Iban Zaldua
2008/05/09 23:58
Volgako Batelariok postindependentziaren kontzeptua sortzea erabaki genuenean, euskal prentsan dauzkagun zutabeetan garatzen jarraitzeko asmo sendoa agertu genuen. Hona hemen lehenengo ondorioak, Rikardo Arregiren, Juanjo Olasagarreren eta Iban Zalduaren eskutik.
Volgako Batelariak
2008/04/27 18:35
Euskal Herriko hedabideetan barnako bidea egin ondoren, hona hemen, artxibo kontuetarako, gure (oraingoz) azkeneko manifestuaren testua. Atxikimenduak onartzen dira.
Volgako Batelariak
2008/04/23 16:16
Eztabaida luze eta korapilotsuen ostean (zenbait eszisio-mehatxu tarteko), Volgako Batelarien Azpikontratazio Azpibatzordeak erabaki bat hartu du, azkenik, gure staffeko partaide berriaren inguruan.
Volgako Batelariak
2008/04/09 17:00
Joan den martxoaren 15ean, Pompaelo zaharrean bildurik, eta gure arteko gaizkiulertu zenbait konpondu ondoren, gure proiektuari bultzada berria emateko asmoz, Volgako Batelarien Biltzar Nagusirako deia egin genuen. Sarrera honen bitartez bilera horren eta bere erabakien berri eman nahi diegu euskal herritarrei.
Volgako Batelariak
2008/02/11 10:04
Hemen gatoz berriro ere erdibidean utzi genuen Volga Sarien kronika mundanoaren bigarren partearekin. Rasputin, Ana Karenina, Tolstoi, Yogurina Viborova eta Eliza Ortodoxoaren Patriarka sariak eman ondoren, beste zenbait premiyo potolo geratzen ziren banatzeko, hala nola Transiberiar, Okhrana, Krimen eta Zigorra, eta Volga sariak. Euskal Kulturaren altzairuzko osasunaren erakusgarri izan zen emanaldi honen ostean, nola ez, festak jarraitu zuen. Hona hemen, beraz, sari-banaketaren gure kontakizun guztiz objektiboaren jarraipena (letra normaletan), eta banaketa ostekoen gainean gure adiskide kazetariak osatu duen erreportaje guztiz subjektiboa (letra etzanetan), zeinak, espero dezagun, “Hola” aldizkariaren staffeko partaide izateko ateak zabaltzen lagunduko baitio behingoz (edo, gutxienez, “Lecturas”-ekoa; tamalez, ezingo du jada bere benetako ametsa bete, “Aquí hay tomate”-ko aurkezle bihurtzea alegia…).