Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Plazentziarrak eta Lekeittiarrak

Plazentziarrak eta Lekeittiarrak

Asier Sarasua 2008/05/15 10:08
Herrixen artian beti egon izan dira tira-birak. Gehixenetan, gaiñera, sanuak. Holaxe izan da, esate baterako, Eibar eta Plazentzia artian, eta bardin Ondarrua eta Lekeittio artian. Eta azeittunen platerian be eragiña euki dau horrek.

Mikelen bittartez jakin dot, Joxe Farozainak aittatu zebala, Kirmen Uribek idatzi zebala:

Lekeitiarra: horrela deitzen omen zaio Ondarroan azken jakiari, platerean jan barik geratzen denari.

Kontxo, ba, Eibarren "Plaentziarra" deitzen jako horri. Hau da, tabernan azeittuna platerkadia atara eta mahai gaiñian gelditzen dan azken azeittuna horri: "Maite, plaentxiarra zuretako".

Ondarruan eta Eibarren, albo-herrikuak lotsabakuak.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/05/15 12:29

Orain gogoratu naiz beste honekin: "Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman". Zegamarrek diote hori ez dela horrela, esaera benetan halakoa dela: "Ataundarrak Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman".

Xabi
Xabi dio:
2008/05/31 15:06

eta Azpeitin esaten omen dute azkoitiarrek azeituna bat kentzen dutela plateretik, bukaeran bat geratu ez dadin jan gabe.

bizkaitxarra
bizkaitxarra dio:
2008/10/22 12:46

Bakidxon bere antzekoa pastan da,soloa behin jorratu ezkero hurrungo egunerako urtetan dotzuen bedarrari `bermio bedarrak` esaten dotzia askok, enbarazu handidxe dielakoan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz