Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Margola, 1924

Margola, 1924

Asier Sarasua 2010/03/14 23:18
1924ko aldizkari zahar batzuetan altxor txiki bat topau dot. Nere aitxitxak (eta anaiak) sortutako Margola tintorerixian iragarki bat. 1924. urtekua.

Nere aitxitxa, Luis Aranberri, "Margola" gatxizenakin ezagutu izan da Eibarren. Izen bereko tintorerixia euki zebalako. 

Bere anai batek 1920. urte inguruan sortu zeban eta urte batzuk geruago nere aitxitxak hartu zeban tintorerixian arduria. Aitxitxa, aitta, ama,... tintorerixara lotuta dagoz nere barruan. Hango PER usaina, labadoratzarrak, erropa-multzuak, furgonetak... Aitxitxa bere buleguan, aitxa eta ni domeka goixetan erropia sailkatzen, eta ama alargunduta jo-ta-sua biharrian. Nere gaztaroko oroitzapen mordua PER usain horri lotuta dagoz.

Aste honetan, 1924ko aldizkari zahar baten, Margolako iragarki bat topau dot. Politta. Margolako logo zaharra, diabrua. Eta tintorerixako lanik arruntenak zerrendatzen dittu: "Limpieza en seco y tinte en todos colores. Negro permanente para luto y luto especial en doce horas". Izan be, antxiñako tintorerixetako lanik inportantienetakua ez zalako arropak garbittu eta plantxatzia, tintatzia baizik (askotan, lutorako).

Margola, 1924

 Francon diktadura-sasoian, diabrua berde-gorrittu egin zeban aitxitxak.

 

Amatiño
Amatiño dio:
2010/03/15 19:05

Hi, benetan zorionak. Kolore bako diabru hori nik ezautu najuan gaztetan. Gero etorri zittuan kolore gorri-berdiak.

Halandabe... hik badiñok 1924koa izango dok baina... nik esango najeukek 1950eko hamarkadan Margolan telefono-zenbakixak numero bi baino ez ekazela. Zelan izan leikek 26 urte lehenago hiru eukitzia?

asier
asier dio:
2010/03/16 11:38

Neuk be zalantza berbera euki neban. Telefonua baino gehixago, testuko beste bi kontugaittik: "Grandes talleres modernos movidos a vapor" eta gehixenbat, "Sucursales en toda la región". Ez dot uste hori 1924 izan leikianik.

Baina materixalian hori ipintzen dau: 1924. urteko "Vida vasca" aldizkariko 130. orrialdian ei dago diabrua, beste iragarki baten onduan, "Gran Hotel Julián".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz