Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Euskal Herriko Ahotsak aurkeztu dugu

Euskal Herriko Ahotsak aurkeztu dugu

Asier Sarasua 2008/04/17 15:10
Atzo goizean Donostian izan ginen. Bertan aurkeztu genuen Ahotsak.com egitasmoa, hiriburuan. Azken aste eta egunotako lana zoratzekoa izan da guztiondako, baina merezi izan du. Orain arte loreak besterik ez ditugu jaso.

 

badihardugu

Donostiako Koldo Mitxelenan elkartu ginen atzo goizena eta bertan bildutako hedabideei azaldu genien zer den Ahotsak egitasmoa. Beste toki batzuetan aipatu da hori guztiori, besteak beste, Sustatu, edo Goiena webguneetan, eta Arantzabalen, Luistxoren eta Azpiren blogetan. Gutxi gehituko dugu horren inguruan. Egunkari batzuetara lotura, asko jota:

 

Proiektua hobeto ezagutu nahi duenak, Ahotsak.com webgunean dauka informazio guztia eta parte hartzeko aukera.

Aipatu nahiko nituzkeen lau gauza labur:

  • Telebistaren eragina. EITBko albistegietan agertu ginen eta badirudi mundu guztiak ikusi gintuela. Izugarria.
  • Jendearen harrera. Azken 24 orduetan dozenaka mezu jaso ditugu (telefonoz, e-mailez...) jendearen zorionak eta eskertza jasotzen, laguntza eskaintzen... Mila-mila esker guztiori.
  • Eskerrik asko. Eskerrik beroena proiektu honetan lagundu duzuen eta laguntzen ari zareten guztioi. Udalak, elkarteak, laguntzaileak... eta Codesyntaxi, bereziki Nandori, Zaloari eta Josuri.
  • Primerako taldekideak. Aintzane, Juan Martin, Serafin, Iban, Jaione, Leire, Egoitz... plazer bat da zuekin elkarlanean jardutea. Benetan.


Lanean jarraitzeko indarra ematen du horrek guztiorrek. Izan ere, lanean aspalditik dihardugun arren, hasi besterik ez gara egin. Zenbat dagoen egiteko! Ai ama!

Proiektu honen atzetik Badihardugu euskara elkartea dago, eta horrela sartu nintzen ni ere. Hainbat herritan ibili izan gara elkarrizketak egiten, materiala lantzen, eta abar. Baina proiektu honen ezaugarririk azpimarragarriena auzolana da, jendearen partaidetza. Proiektu irekia da, eta horretan datza bere aberastasuna eta berezitasuna. Irekia, gainera, bi zentzutan:

 

 

ETBn kaleratutako bideoa
etiketak: ahotsak
Amatiño
Amatiño dio:
2008/04/17 17:39

Hain zuzen ere egunotan euskal ordezkaritza dugu Vienako Volkskunde museoan, 1913an lehen grabazioak egin zituen Rudolf Trebitschen lanaren zabalkundea egin gurarik edo. Beraz, jaioko dira berriak... Eta zorionak.

Julen
Julen dio:
2008/04/17 22:17

Zorionak Asier ta konpañia indako lanagatik! Bideuan esatezun bezela, oso aberasgarriya da hau guztiya ta pantaillan bestaldetik asko gozatzea halako gauzak ikusita. Animo ba ta eskerrik asko !

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz