Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko TUPI tabernian historixia eta izenan jatorrixa, 'Petit Tupinamba'

Eibarko TUPI tabernian historixia eta izenan jatorrixa, 'Petit Tupinamba'

Asier Sarasua 2025/08/15 17:30
"Ponme un Tupí!"

Gure gazte sasoian Eibarko tabernarik ezagunenetakua zan Tupixa. Berez, 'Tupi-azpi' zan guk ezagutu genduan tabernian benetako izena, aurrerago leku beretsuan egondako 'Tupi' tabernian azpixan zabaldu zebelako 'gure' Tupixa 1970-1980 inguruan.

Eibarko beste hainbat tabernatara moduan, eskilara pikar batzuk jaitsitta sartzen zan bertara, eta andra haundi bat zan ugazaba. Barria eskumatara zekan eta egurrezko mahai eta aulki bajuak erdixan, jaixetan baztartu eitten zittuenak. Sartu eta eskumatara sukaldia zekan, metalezko pertsiana batekin ixten zan leiho zabal batekin (sukaldia tarteka zabaltzen zan). Hilbera eta Katu-kaliakin batera, esango neuke gure lehelengo ibileretako topagune garrantzitsua izan zala Tupixa guretako (eta gure belaunaldiko askorendako). 

Sekula ez detsat buelta askorik emon tabernian izenan jatorrixari. Baina hara nun, egunotan 'La colmena' eleberrixa irakortzen, eta oin-ohar batian hauxe topatu dot: 

TUPÍ: establecimiento en que se sirve café y otras bebidas. El nombre procede inicialmente, por abreviación, de una de las marcas - Tupinamba- de una cafetera catalana que instaló en Madrid puntos de degustación en los que se servía café a precio módico como propaganda.

RAE-n hiztegixan ez dago aipamenik. Izan be, izen komertzial bat zan Tupí hori, frankizia moduko bat, Tupinamba kafe markiak zabaldutako kafeterixak edo, nahiz eta Tupí marka-izena orokortu egin zan eta edozein kafeterixa txiki izendatzeko balio zeban 1900 inguru haretan (arrakasta komertziala, bistan da). Baqué be ahalegindu zan oin dala urte batzuk antzerako estrategixa komertziala erabiltzen, Hemen, kafeari Baqué esaten diogu.

Aspaldi desagertu zan kafeterixeri 'Tupí' deitzeko ohitturia, baina kafe marka horrek bizirik jarraitzen dau eta gaur egun be laburdura hori darabil publizidaderako, Ponme un Tupí!

Hortxe, ba, Eibarko Tupixan izena nundik datorren, kafe-marka kataluniar batek XX. mende hasieran sortutako kafetegi eta tabernetatik; nahiz eta eibartarrok euskerazko doinu, azentu eta fonetikara ekarri genduan, Tupí erdaldunetik, Túpixa esdrujulara.

1908an zabaldu zeben Petit Tupinamba tabernia Untzaga kalian

XX. mende hasieran zabaldu zeben Tupi tabernia Calbeton kaleko 1. peoran, Untzagako plaziakin hirutxurra eitten, Calbeton kalia oindiokan Untzaga kalia zanian (Fermin Calbetonek oindiokan ez zeban nahikua merito egin Eibarren kale bat izateko; Eskola Armerixia eraikitzeko emon zeban laguntziagaittik jaso zeban bere omenezko kalia 1915 inguruan). 

1908ko apirilian izan zan inauguraziñuori eta albiste izan zan Eibarren. Sarian bila hasi eta Facebooken topatu dot inauguraziñuan inguruko artikulua, Tomas Etxaluzen eskutik (errata eta guzti, zelan ez ;) ).

En la calle de Unzaga se inauguró un Petit Tupinamba, siendo bautizado con el nombre de "Tupí-Bar", a cuyo acto su dueño, don Francisco Bueno, invitó a todos los corresponsales de la Prensa, celebrando una gran afaire-merienda (sic). - Tomás Echaluce

Pueblo Vascon be lerro batzuk idatzi zittuen:

Anteanoche, en la calle Unzaga, frente al Salón Teatro, se inauguró un pequeño establecimiento, arreglado con sumo gusto y el cual creemos hará negocio, por ser de nueva creación. Es un diminuto Tupinamba, donde se despachan copas de cerveza por 10 céntimos, café y variados comestibles á precios muy reducidos. 

Klub Deportibuan lokaletako bat be hantxe egon zan 20 urtez, 1932ko martxuan 6xan inauguratu eta 1951 arte, Kluba Toribio Etxeberria kaleko lokalera (orduan Dos de Mayo kalia) eruan zeben arte.

Untzagako arkupietan beste taberna bat be bazeguan, 'Gau-txorixa' (gero Kutxan bulegua eta Guridi tabernia egon dira bertan); eta errepidian bestekaldian 'Nocheneko tabernia' (1960 amaieran Untzagako torria jaso zeben bertan).

Tupixan jatorrizko egurrezko etxe zaharra bota egin zan 1960 hasieran, eraikin barrixa jasotzeko. Tupi tabernian tokixan Margola tintorerixia ipini zeben (gaur egun Ikatz) eta azpixan gure 'Tupi-azpixa' zabaldu zeben handik gitxira, gure gazte denporako oroitzapen mordua ekartzen deskuzena.

San Juan kaleko Jazman tabernia itxi zanian, 2004ko udan, Tupira eruan zeben bertako plantxia eta Tupixan jarraittu zeben Akondia berde famosuak eitten; ordurako gu ya nagusittuta, eta sasoi hori ez genduan hainbeste ezagutu. Tabernian egituria, itxuria eta girua be aldatuta zeren harrezkero, barria ezkerretara mobiduta eta abar. Ordurako gu ya beste paraje batzuetan mobitzen giñan.

Handik gitxira, Tupi tabernia eskuz aldatu zan, eta gaur egun Akara deitzen da sasoi bateko Tupixa, leku berian dagon arren.

Hara ba! Tupinamba kafia erosteko gogua sartu jata, horraitiok! 

........................

 

Erretrato zahar batzuk erreferentzia moduan

Hementxe inguru hori 1910 - 1987 bittartian.

Untzaga, Alfonso X pabelloia eta Tupi tabernia (c.1910)

Untzaga plazia 1910 inguruan. Gau-txoriko etxiak jaso barik, kiosko atzian Alfonso X. zine-aretua ikusten da ('Pabelloia' izenez ezagutzen zana) eta eskumatara Tupixa. Argazkixa: Indalecio Ojanguren.

Fermin Calbetón, Tupi taberna parean, Eibar (c.1915)

Fermin Calbetón Eibarren (eskumatik bigarrena) 1915 inguruan, Untzaga kaliari bere izena emon zetsenian. Atzian Tupixa, egurrezko atari polittakin. Argazkixa: Indalecio Ojanguren.

Tupi taberna, CDE, Untzaga, 1930 inguru

Calbeton kalia (1935 inguru). Ezkerretara Salón Teatrua; eskumatara, ertza eitten, Tupixa eta, 1. pisuan, banderekin, Klub Deportibuan lokala. Argazkixa: Indalecio Ojanguren.

"Ponme un Tupí!"

Tupixa, Petit Tupinamba, Untzagako plazako kantoian, Calbeton kaliakin ertza eitten (1950 inguru?). Marradun oihalak dakaz zabalduta, kerizia eitteko. Eskumatara Nocheneko tabernia zanan hondarrak. Handik gitxira, 1960. hamarkada amaieran, Untzagako torria eraiki zeben bertan.

Gau-txori taberna, Eibar, Gautxorixa, Untzaga

Eibartar kuadrillia Gau-txorixan, Untzagako arkupietan, Tupi aldamenian (1948). Argazkixa: Antonio Sarasua.

Tupi taberna botatzen, Plazaola 1961

Tupixan etxe zaharra botatzen, 1961. urtian. Argazkixa: Benigno Plazaola.

Tupi-azpi tabernan

Gazte kuadrillia Tupixan, 1987. urteko udan.

Tupineko ertza, 2025. urtian.

Untzaga plazia, 2025eko udan. Hiru eraikin ikusten dira bertan. Gautxorineko etxia, Tupinekua eta Untzagako torria.

  • Gautxorixa: XX. mende hasieran Alfonso X. zinema-aretua egon zan bertan, "Pabelloia". Erre egin zan eta 1930 inguruan hasi ziran Gautxoriñeko etxia jasotzen eta gerra ostian amaittu. Gau-txori tabernia egon zan bertan pare bat hamarkadaz; gero, Kutxa, Guridixa eta Kerizpia.
  • Tupixa: erdiko eraikina. Lehen azaldu dogun moduan, 1960 hamarkada hasieran eraiki zeben gaur egungo eraikina. Tupi-azpixaz gain, Eibarresa, Margola tintorerixia eta Ikatz egon dira bertan. Gaur egun Eibarresa itxitta dago eta Tupi-azpixa Akara bihurtuta.
  • Untzagako torria. Gerra aurretik Nocheneko tabernia egon zan bertan eta gerra ostian Salon Teatrua atzeko partian. 1960. hamarkada amaieran dana bota eta Untzagako torria eraiki zeben.
etiketak: historia, eibar, tabernak
Amatiño
Amatiño dio:
2025/08/15 21:55
Ederra, politta… ez najuan Tupi izenan jatorrixa ezautzen. Zorionak.

Halandabe, Tupixa zana aurrez aurre agertzen dan argazkixan oiñak jiñok erretratua 1925 urtekoa edo ete dan. Baina ezin izan. Gitxienez 25 urte beranduagokoa izan bihar. Argazkixan Nocheneko etxia botata dagok, eta ni umetan zinera juaten nitzuan bertako aretora. Horrez gainera, goian, eskuman, Frontoi Zarrian agertzen dan etxia Falange Españolak eraiki juan kantxan bertan (ez jakuen ezer ardura), eta gerria 1939an amaittu zuan. .
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2025/08/16 08:34
Arrazoia, bai! Aldatu dot, 1950 ingurua izango da, bai. Eskerrik asko!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz