Jazzman-ak agur
Nik beti ezagutu dot hantxe, San Juan kalian. Nere lehenengo zuritua hantxe erango neban, seguru asko. Eta etxetik kanpo afaltzeko orduan be, gehixenetan hara juaten giñan. Ez dot uste salbuespena naixenik. Eibarren taberna ezagunik badago, Jazzmana da hori.
Termitak etxe guztia jan dabe, eta datozen hillietan botatzekotan dagoz. Jazzmana itxi egin bihar izan dabe, eta itxuria danez ez dabe zabalduko.
Aspaldi zan jakiña herrixan, baiña gaur konfirmatzen da. Gaur bertan itxiko dittu atiak. Jazzmaneko azkenengo ogittartekua jateko asmua badakazue, azkar ibili.!
- urte eta gero, Jazzmanari agur esango detsagu gaur illuntzixan.
Asier
(Oh: batzuk juan eta beste batzuk etorri. Badirudi Jazzmaneko batzuk Tupi-Azpira juango dirala, eta Tupixan barriro ogittartekuak emoten hasiko dirala udazkenetik aurrera. Tupixak be rekuerdo onak ekartzen destaz ba...)