Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko Orbea kiroldegia eta spa

Eibarko Orbea kiroldegia eta spa

Asier Sarasua 2013/10/04 09:35
Txikia bezain lasai, eroso eta goxoa.

Aspaldiko partez Orbea kiroldegiko span egon naiz. Gustura, lasai, ia-ia bakarrik. Eibartarrontzat luxua da horrelako instalazio bat izatea etxe ondoan eta prezio egokian.

Ez da handiegia, baina nik behar dudanerako nahikoa dauka: sauna finlandiarra, turkoa, putzu hotza, dozena bat txorrot eta jakuzzi...  Niretako nahikoa (gehienbat saunazalea naiz ni). Gainera, munduko sparik lasaienetakoa izango da; noan bakoitzean ia bakarrik egoten naiz (adi! ez joan domeketan!). Luxu ikaragarria!

Baditu, gainera, beste puntu oso on batzuk, asko apreziatzen ditudanak:

  • Prezio egokia du; bazkideentzat, behintzat. Ezagutzen ditudan spa guztiak baino merkeagoa (bazkide bonoarekin 10 euro; bestela 20 euro inguru)
  • Ez da txapelik behar, hori lasaitasuna! (gora Ogrosabel)
  • Ordu mugarik ez dizute jartzen, eta hori ezinbestekoa da sauna lasaigarria hartzeko, ordulariari etengabe begira ibili barik (sekula ez dut ulertu spa batean ordutegi jakin bat presaka bete behar hori).

Hori dela eta, ni neu gusturago joaten naiz Orbeara, inguruko beste batzuetara baino. Gogoratu gainera: hidroterapia osasuna da (tira, hori nik orain esatea... baina bai).

Orbea kiroldegia eta spa (Eibar, Gipuzkoa)

Orbeaneko Kiroldegia

Spa ez ezik, oro har, Orbeaneko kiroldegia oso ondo dago, goitik behera. Honezkero 3-4 urte inguru izango ditu. Eibarko Udalak diru mordoxka ipini behar izango zuen, baina merezi izan zuela esango nuke. Hasteko Ipuruako masifikazioa samurtu zuen eta (Orbea ere masifikatzen da tarteka, baina tira); gainera, 'behetarroi' instalazio txukuna eskaini zigun etxetik gertu.

Egia da txikia dena, eta horregatik jaso ditu kritikarik gehienak. Txikitxoa da igerilekua, txikitxoa gimnasio eta ikastaroetarako aretoa, txikitxoak aldagelak eta spa. Baina txikiak bezain egoki, lasai eta goxoak ere badira.

Gu geu, behintzat, poz-pozik gaude.

Orbea kiroldegia (Eibar, Gipuzkoa)

etiketak: kirola, eibar
Oier Gorosabel Larrañaga
Oier Gorosabel Larrañaga dio:
2013/10/04 22:47
Cagondios, ez nekixan hain ondo zeguanik!
Juanbiakogaittukba.
asier
asier dio:
2013/10/07 21:22
Hain-hain ondo... baina bai, probatzia behintzat merezi jok. Gustauko jak!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz