Eibarko euskal jaiak (1965-1970)
Eibarko lehenengo euskal jaia 1965. urtean antolatu zen. Frankismoaren urte ilunetan, euskal munduarekin zerikusia zuen edozein ekimen antolatzea lan gogorra eta zaila zen. Imajinazioa eta lan handiari eskerrak, baina, Arrate Kulturaleko lagunek euskal jai handiak antolatu zituzten Eibarren. 1965-1970 bitarteko euskal jaiak nolakoak izan ziren jakiteko aukera daukagu, gainera, pelikuletan grabatu zirelako, Super 8 formatuan. Nire aitxitxa Antonio Sarasuak grabatu zituen, eta dijitalizatu ondoren, hementxe jartzen ditut denontzat.
Euskal Jaia, Eibar 1965
Eibarko lehenengo euskal jaia. Enekok kontatu zigun urte hartako egunkari bateko kronika zoragarria. Ondorengo hau grabazio laburra da, 4 minutu ingurukoa, baina argi adierazten du sekulakoa antolatu zutela kulturalekoek. Ehunka dantzari, karrozak, herritarren parte hartzea...
Euskal Jaia, Eibar 1966
Untzagan "pipar-potiak", dantzarien artean tuna bat, eta grisak edonon. Pospolinen arkuetan, baina, kolore gorri-zuri-berdeak, zentsura gainditu zuten ikurri bakarrak.
Euskal Jaia, Eibar 1967
Kartela zoragarria da! Aurreko urteetan bezala, Sagala artista eibartarrak egindakoa. Handik gutxira hil zen eta, bere omenez, aurreko urteetako kartelekin egindako collage bat atera zuten. 1967. urte honetako egunkari bateko kronika ere argitaratu dute Kulturalaren blogean.
Euskal Jaia, Eibar 1968
Aurreko urteetakoekin alderatuta, are dantzari eta parte-hartze handiagoa.
Euskal Jaia, Eibar 1970
1969an ez zen egin Euskal Jairik. 1970eko honetan, dagoeneko, Untzagako dorrea eraikita zegoen, eta bertatik ateratako planoak ederrak dira, Untzaga plaza dantzariz beteta dagoela.
Pelikula 3 zatitan dago: