Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko errekak: izenak eta sare hidrografikoa

Eibarko errekak: izenak eta sare hidrografikoa

Asier Sarasua 2023/04/01 13:15
Eibarko lurretan dauden erreken mapa eguneratua argitaratu du udalak bere "Eibarko udalerriko ondare naturalaren inbentarioan". Orain dela 20 urte Eibarko mapa toponimikorako batu genituen izenak jaso eta mapa argi batean ikus daitezke. Honaxe ekarri dut mapa hori, Eibarko erreka guztien zerrendarekin batera.
Eibarko errekak: izenak eta sare hidrografikoa

Eibarko errekak

Kasualitatez heldu naiz Eibarko udalaren lan honetara. Gure udalerriko ondare naturalaren inbentarioa egin zuten 2017-2018 bitartean Plan Estrategikoaren barruan eta, besteak beste Eibarko mugen barruan ditugun erreka nagusien mapa garbi argigarri bat dakar.

Oro har, orain dela 20 urte inguru argitaratu genuen Eibarko mapa toponimikoaren proiektuan jaso genituen hidronimoak dira Hirigintza sailekoak mapa honetara ekarri dituztenak (akatsen batekin eta bakarren batzuen faltan); beharbada beste iturriren bat ere erabili dute.

Oraingo honetan, guk egindako mapa toponimikoan baino gardenago ikusten dira, bestelako informaziorik gabe, erreka-izenak soil-soilik lagata. Pentsatu dut merezi duela blogera ere ekartzea (lizentziaren kontua garbi izan barik), hedapen pixkat ematearren eta Eibarko erreka guztien zerrenda gehituta. Mapa toponimikoarekin alderatu nahi duenak, hemen du Eibarko mapa toponimikoaren informazio osoa eta beste helbide honetan mapa toponimikoa bera kalitate altuan (hemen azpian ere itsatsita, kopia).

Eibarko errekak: mapa eta zerrenda

Hara hor, ba, Eibarko erreken zerrenda eta mapa. Udalaren mapa berri honetan agertzen ez diren baina lan toponimikorako jaso genituen izen batzuk ere gehitu ditut (errekak baino, errekaxtoak), eta elkarren iturri diren errekak jarraian adierazi. Kasu batzuetan, erreka batek 2 izen ezberdin ere baditu, gurutzatzen duen eremuaren arabera modu batean edo bestean izendatuta (zalantzak argitzeko, begiratu mapa toponimikoa).

  • Ego erreka (aspaldi idatzi nuen Ego errekaren izenaz eta iturriaz)
  • Lea-Artibaiko arrokoak: Arando, Aginaga (Agiña), Orberreka, Altzerreka eta Urko; Iturgoen (Itturguen), Iteriaga (Itterixa) eta Altzorbe.
  • Ego errekaren ipar ixurialdekoak: Kortatxo; Karabia eta Abauntzaga (Abontzaerreka); Ardantza; Trango, Ormaiztegi, Txarako, Pagaegi, Errentziño eta Matxaria; Aasuaerreka; Txarakoerreka; Iruintxaur, Magdala, Pagolaerreka eta Gorosta; Zubiaga, Pagoaga; Iruitz, Maaldegi, Txindurrierreka eta Zaturio.
  • Ego errekaren hego ixurialdekoak: Iburrerreka; Otaola; Txaltxako; Ubidieta (Ubitxa), Lixiberreka eta Unbe; Asurtza, Aranbaltz eta Txonta; Indurio, Kiñarraga eta Aiagaerreka (Aixerreka); Aldabeerreka; Errialtzu.

Oharra: erreka txikien kasuan ez da erraza toponimoa (hidronimoa) zein den zehaztea. Askotan, baserri bakoitzak izen desberdina ematen dio errekatxo berdinari, bere ibilbideko metro batzuk gorago edo beherago. Zerrenda honetan, beraz, izenen bat (sinonimo edo aldaeraren bat) falta daiteke.

Eibarko errekak eta sare hidrografikoa

Eibarko Sare Hidrologikoa ("Eibarko ondaren naturalaren inbentarioa", Eibarko Udala, 2018).

Eibarko mapa toponimikoa (Alberdi eta Sarasua; Egoibarra, Eibarko udala, 2005)

 Eibarko mapa toponimikoa (Alberdi eta Sarasua, Eibarko Udala, 2005).

etiketak: natura, eibar, geografia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz