Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hauteskundeak indartsu Eibarren (II)

Hauteskundeak indartsu Eibarren (II)

Asier Sarasua 2005/04/14 12:50

Otxabina bandera republikanua jasotzenJuan zan astian aittatu neban hauteskundiak indartsu ibili zirala Eibarren: pare bat egunian Ibarretxe eta Lopez Eibarren.

Atzo eta gaur barriro indartu dala dirudi. Atzo Ezker Batuaren eguna izan zan. Antton Carrerak hitzaldixa Txantxa Zelaixan, umientzat jokuak, antzerkixa untzagan... eta jakina, Errepublika egunaren bezperia izanda, Otxabina mitikua etxetik etara zeben (93 urte inguru dakaz komunista ezagun honek), eta bandera republikanua igo zeben Untzaga plazan.

Ikurriñak, bandera republikanuak, umien jolasak, tren txu-txu bat herrixan zihar... orain arte Eibartik pasau diran alderdixen artian, ekitaldi popular eta koloretsuena antolatu dabenak, dudarik barik.

Errepublika egunian San Gil Eibarren

Ez jata pentsatzen gaur atzoko girorik egongo danik. Ez dot uste, behintzat, ikurriñik eta bandera republikanorik ikusiko dogunik Untzagan.

San Gilen webgunian hauxe diño:

Jueves, 14 de Abril a las 18.15. San Gil realiza un paseo por las calles de Eibar.

Jueves, 14 de Abril a las 19.00. San Gil interviene en un acto político en la casa de cultura Portalea.

Republika egunian Eibarrera etortzia... Kasualidadia? "Probokaziñua"?

Eta Ezker Abertzalia?

Aralar? EHAK? Etorri dira? Ez naiz enteratu. Juan zan asteburuan kartel pilla bat ipini zittuen (bai batzuek, bai bestiak), baina holako ekitaldi haundirik ez dot ikusi.

etiketak: eibar
erral
erral dio:
2005/04/14 19:24

Astelenian Untzagan eszenarixo moduko bat ipinitxa euan Jubilauen aldeko gradetara begira. Atzetik ikusitxa gaiñian salto eitxeko ohe elastiko bat emoten eban eta zeharka ikusi izan ahal neban koloreiegaitxik Batasunan ekitaldi bat emoten zeban.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz