Hauteskundeak indartsu Eibarren
Aurtengo hauteskunde kanpainia nahiko makala dala esango neuke. ETB ikustia besterik ez da bihar: lehenengo albistia Wojtyla, bigarrena Rainiero, eta hirugarrena hauteskundiak. Madrilgo komunikabidiak be ez dabiz aurrekuetan bezin sutsu eta zalapartalari.
Baina Eibarren asko animatu da kanpaiñia azkenengo egunetan.
Atzo arratsaldian Ibarretxe Eibarren. Kontrarixuan etxian, esan leike. Euskal Herriko Casa del Pueblo haundixenaren parian ipini zeben furgonetia, Untzaga plazan, eta globoz bete zittuen inguru guztiak.
Hitzaldixa Untzaga zineman izan zan. Kanpuan ez zan jende larregirik ikusten, baina telebisiñuan ikusten zan zinia jendez gaiñezka egon zala.
Sartu aurretik, Ibarretxek pasiotxo bat emon zeban, eta laztanak a-tuti-ple. Ridikulo samarra iruditzen jata politikuak umieri laztanak emoten ikustia. Baina hauteskundiak hauteskude!
Erregaloz beteta etxera
Politikuen erregaluak jasotzia nahi badozu, onena umia eukitzia da. Bezperan, harañegun, sozialistak larrosa bat emon zetsen Maddiri; atzo arratsaldian PNVkuak karameluak; eta goixian, PPkuak, Euskaltelen globo bat.
Gaur beste osteratxo bat egingo dot, ia bateron batek afaittara gonbidatzen gaittuan.
Ez, Katixa, oindiño Ferrero Rocherik ez, baina datorren hauteskundietan, larri ibili.
Gaur Patxi Lopez
Eta gaur arratsaldian (eguena), Patxi Lehendakari egongo da gure artian. Miguel Buen eta Alberto Perez Rubalcaba lagun dittuala, hitzaldixa egingo dau Portalean. Arratsaldeko 19.30etan.
Eta Maria San Gil? Ba ez dakit. Etorriko ete da? Gustauko jatan. Laztan pare bat emoteko.
San Gil ez da oindiok Eibarrera etorri, baina gaur beran karta bat jaso dot. Erdera hutsian, eta nere izena be erdal grafiaz. Koherentzia falta, behintzat, ezin jako leporatu.
Ez dakit, ba, Eibarrera datorrenian laztanik emongo detsaten.