Ume berbetia
Lehenago ere ekarri dut gai hau blog honetara, Azpeitiko haur hizkera aipatu nuenean, edo patxito eta bihotzito entzuteak sortzen zidan bihotzerrea kontatu nuenean.
Gaur Eibarko ume berbeta ekarriko dut. Umeekin erabiltzen diren berbak eta soinuak. Gehienak Eibarren entzun eta jasotakoak dira; inguruko herrietan (Bergaran eta Debagoienan) erabiltzen diren batzuk ere sartu ditut. Esango nuke nahiko orokorrak direla gure azpieuskalki osoan.
Hementxe, ba:
ahatea: bili-bili
alua (sexua): potxoliña, poxpoliña
amaitu: bapo egin, papo egin
ardia: bekeke
arrautza: koko
automobila: popota, popo, tutu
behia: aida, mumu, nonua (Arrasate)
besoetan hartzeko: aupa
bizkar gainean: arretxiko
bizkarrean hartuta saltoka: trakatan-trakatan
erori: punba egin, punbala
eseri: apatx egin
esnea: nene, ninia
ezkutatu: kuku egin, kiki
gauza zikina: kaka
hagin: txatxur
haragia, arraina: txitxi
haur txikia: ninia
indizioa: txista-txista
jan: ñañan, nanan
jo: tas-tas egin
kalera joan: apapa joan
kanpaia: tilin-talan
karamelua: mamelu
katua: mix, mixi
kili-kolo: kilin-kalan
kolpea (buruarekin): kaxk
laztana, musua: pa, ma, patxo
lo egin: lolo
mamua: koko, momo
mina: pu-pu
motorra, traktorea, automobila…: burrun-burrun
musika, dantza: txunda-txunda
negar egin: mañak egin
ogia: papa
oilarra: kukurruku
oiloa: koko, purrak
oinez ibiltzea: tipi-tapa, ttaka-ttaka, taka-taka
pixa egin: pix, txix
puzkerra: purrutt
sartu: txasta egin
sua: fu, fufu
txakurra: uau-uau, toto
txalo jotzea: txalo-txalo
txerria: kurrin-kurrin
txintxauna, ziburua: tilin-talan
txokolatea: koko, kokole
txoria: txio-txio, pipi
txupetea: tete
ura edo beste edozein edari: mama
uretan ibiltzea: plixti-plaxta, txipli-txapla
zakila: pipilina, pitilina, txilibitua
zeozer eskaini eta eman ez: tati egin
zilborra: ttirrin, tirrin, txirrin
zintz egin: txintx