Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Urte barrirako asmo barrixa: astian liburutxo bat

Urte barrirako asmo barrixa: astian liburutxo bat

Asier Sarasua 2005/01/02 01:00

astean liburu batUrtebarri, asmo barri. Ez dakit horrenbesterako izango ete dan, baina jende (normal) guztiak moduan, nik neuk be egin dot urte barrixan egin/aldatu biharreko kontuen zerrendia. Beste blogari batzuen ideia be hartu dot (honena, edo honena) astian liburu bat irakortzen ahalegintzia. Askotxo da. Neretzat bai behintzat, baina ahaleginduko naiz igez baino gehitxuago irakortzen. Ez edozer eta edozein modutan irakortzen, baina bai gehitxuago. Tarte hutsetan telebisiño eta Internet gitxiago (barkatuko desta Arrateko Amak), eta irakorketa gehixago.

Gustau egin jata Estebanek zelan aurkeztu daben beran zer hori:

Esta tarde me he acordado de un post sobre alcanzar los 50 libros leídos en un año, y que algún blogger más intenta, eso sí con algunas reglas que me aplico:

  • Leer libros de más de 100 páginas
  • No vale leer por leer
  • Cualquier género es válido
  • Una vez terminado el libro, hacer una reseña sobre el mismo

No lo considero como un reto o concurso, sino como potenciar más aún una de mis aficiones que más me gustan, la lectura. Sobre la última regla, prometo ir dejando una reseña de todos los libros leídos una vez terminados.

Ez dakit nik neuk azkenengo puntu hori beteko doten, baina urte barrixa ointxe hasi danez, baietz esango dot. Gero gerokuak.

Eta hasteko, esku artian dakaten zerrendatxua:

  • 101. street-eko geltokia (Iñaki Zabaleta)
  • Estudio estructural del euskera en Ondarroa (Karmele Rotaetxe, 1978)
  • Itzalak (Iban Zaldua, 2004)
  • La noche del Oráculo (Paul Auster)
etiketak: liburuak, literatura
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz