Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Van't Hoffen ilea

Van't Hoffen ilea

Asier Sarasua 2007/10/15 00:11

Aurreko mezu batean ere aipatu nituen udako irakurketak, baina Unai Elorriaga bilbotarraren hau geratu zitzaidan pendiente, "Van't Hoffen ilea", oraindik ere amaitu barik baineukan.

Estilo berezikoa da Unai Elorriaga, idazkera aldetik zein ipuinak garatzeko moduan. Pertsonala, absurdua, askatzailea, abstraktua, berria... esperimentala? Eta gustatzen zait, bai, asko. Imaginazio handiko kontakizunak, hari nagusiaren inguruan harilkatutako dozenaka mikroipuin, ahozko hizkeratik oso hurbil dagoen idazkera, elipsiak eta elipsiak, adjetiboak eta adjetiboak...

Matias Malanda ministerioko langilea da eta Idusera heldu da bertako pertsonaien inguruko grabazioak egitera. Hori dio, benetako helburua beste bat izan arren. Malandaren eta Iduseko pertsonaien artean erakusten digu Elorriagak ipuinak sortzeko daukan gaitasuna amaigabea.

Liburu honi zerbait gehiago eskatzekotan, borobiltasuna eskatuko nioke. Elipsiak ondo daude, baina nobelaren hari nagusia kriptikoegia iruditu zait; nobelari berari indarra kentzen dio. Ipuin-bilduma izatetik nobela izatera eramango lukeen hori. Seguru asko nahita egindako hautua izango da, liburuan zehar dauden hamaika ipuinak indartzeko baliabidea, irakurleari "etxekolanak" jartzeko modua. Ez dakit.

Idazleak maileguen inguruan hartu duen jarrerak ere pixkat zaildu dit irakurketa. Ehunka mailegu darabiltza Elorriagak, lotsa barik eta natural, eta kasurik gehienetan bizitasuna ematen diote liburuari, adjetiboen kasuan bereziki. Hala ere, kasu batzuetan gehiegizkoa ere iruditu zait (barruntatu, despilfarratu, pululatu, solbentea, disolutoa, irrefrenablea, aparentea...), zenbait pasarte "narrasterainokoa".

Liburu ona eta gomendagarria.

PD: Uste dut Susaren Armiarmak baliabide berria daukala azken egunotan, Kritiken hemeroteka. Berria da, ezta? Une honetan ia-ia 4000 kritika literario agertzen dira, horien artean "Van't Hoffen ilea" liburu honen inguruko 7 kritika. Beste behin ere, zorionak Armiarmari.

etiketak: liburuak
leire
leire dio:
2007/10/15 23:26

Zeurekin bat nator. Kriptikuegixa da. Neri gustau jatan, baiña pasarte batzuk gehixago garatu izan balittu, liburu biribillagua izango zan.

Irakorri dozu Vredaman? Oso-oso edarra da. Hau baiño gehixago gustau jatan.

piban
piban dio:
2007/10/16 02:07

Ba niri asko gustatu zitzaidan liburua. Iaz irakurri nuen unibertsitatean lan bat aurkezteko eta ez zitzaidan batere gaizki atera. Gero Vredaman irakurri nuen, eta baita asko gustatu zitzaidan. Idazkera xelebrea erabiltzen duena Unaiek, helduei zuzendutako umeen hizkeran. Bitxia. Gainera arin irakurtzen dira Elorriagaren liburuak eta ez dira egiten batere astunak. Txekhov-en estiloa ere hartzen du batzuetan, kar, kar, kar. Aio!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz