Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Ur-bitsetan

Ur-bitsetan

Asier Sarasua 2007/04/02 11:33

Ur-bitsetan. Holaxen esaten da batenbat oso-oso pozik, disfrutatzen dagonian. "Xabi eta Aitor ur-bitsetan ibili zittuan atzo Arraten".

Hau da, gaur egun, superpozik.

Googlen dozena erdi agerpen daukaz, eta erdixak baino gehixago Amatiñorenak. Hortik kanpo, ixa ezebez. Eibarren, ostera, nahiko normala dala esango neuke (jende nagusixan artian, behintzat).

Zorion-bitsetan be esaten da beste herri batzuetan, eta horixe agertzen da hiztegi gehixenetan (Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua barne); Googlen, baina, hori be eskastxo. Bestela, beste hiztegi batzuetan, "uraren gaineko bitsetan" agertzen da. Horren sinonimo-edo, Interneten apar-bitsetan eta atsegin-bitsetan be topau dittut.

Esne-bitsetan be entzun izan dot, baina ez dakit esangura berbera daukan.

Eibarko sareko hiztegixan Juan San Martinen aipamen bat agertzen da:

» UR-BITSETAN
pletórico; gozoso; contento en su ambiente.
"Como pez en el agua".
Iturria: JSM.

etiketak: Berbarik berba
leire
leire dio:
2007/04/17 22:55

Zenbat gustatzen jatan esamolde hori! Irudi mordua ekartzen desta burura.

Zoritxarrez, neuk be superrondo erabiltzen dot. Berreskuratuko ete dot? nere buruari proposauko detsat

NURI
NURI dio:
2014/11/26 15:51
Gure amak askotan erabiltzen du "ur gaineko bitsetan ", eta zuk diozun esanahiaz. galderatxo bat daukat ezin asmatu nabilena... erdarazko FLOTANDO hitza nola esango zenukete euskaraz?
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2014/11/26 17:52
"flotar" diozunean, ur gainean egotea esan nahi duzu? Hiztegiek horixe jasotzen dute, "ur gainean egon", edo bestela gaztelaniazko "flotatu". Beste zentzu zabalagoan esan nahi baduzu ("estar flotando" "flipando"...) nik uste zuk diozun "ur gaineko bitsetan egon" oso egokia dela, ezta?

eskerrik asko zure entzunagatik.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

cc by sa 4.0 - ikonoa

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz

Azken erantzunak
Niri ez zaizkit gustatzen gauza erlijiosoak ;) ... Lechero_1, 2026/01/12 08:50
Ño! Ahaztuta, ziharo! ;) Tira, 15 urte bakarrik ... Asier Sarasua, 2026/01/11 15:56
Egin juagu berba honen gaiñian, neuri be asko ... Oier G, 2026/01/11 10:14
Bai, hitzaldi ederra! Gustora egon giñan, eta ... Asier Sarasua, 2026/01/05 11:22
Bai, que viva Jalisco! Eta Javi Martín be bai! ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2026/01/04 11:11
Aupa Azpilikueta! Orduan, 1955 inguru izan bihar, ... Asier Sarasua, 2026/01/01 19:44
"Tupixa, Petit Tupinamba" (1950 inguru?). Argazki ... Jose Antonio Azpilicueta Albizu, 2025/12/31 18:16
Lan ederra egin dabe, bai! Asier Sarasua, 2025/11/18 08:38
Bene-benetan... Zorionak! Amatiño, 2025/11/17 15:11
Zorionak. Benetan inbidiagarria. Honako hau, ... Amatiño, 2025/09/08 12:33