Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Eibarko euskarak zenbat hiztun?

Eibarko euskarak zenbat hiztun?

Asier Sarasua 2005/07/18 10:22

Lehengo egunian Amatinok galdetu zestan ia gaur egun zenbat hiztun eukiko dittuan Eibarko euskeriak; ia gure euskalkixak sekula horrenbeste hiztun euki dittuan.

Galdera zaila, baina denporia pasatzeko numero batzuk bota dittut, eta esango neuke gerra aurrian Eibarko euskeraz berba eitten zebenak gaur baino gehixago zirala.

Gerra inguruan Eibarrek 11000 biztanle zeukazen, eta %90 inguru euskalduna (baitta %96-98 be). Guztira: 10000 euskaldun inguru. Bota deigun %20 inguruko herrixetakua zala: 8000 hiztun eibarreraz zekixana. Bota deigun oindiokan gitxiago zirala: 6000-7000. Hori esatia ez dot uste astakerixia danik.

Gaur egun (2001eko datuak), 10000 euskaldun (9000 euskaldunzahar) dagoz Eibarren (5 urtetik gorakuak). Seguru asko, datuak puztuta egongo dira. Ez dot uste %80-85 eibarreraz berba eitteko kapaza izango danik. Euskeria eskolan ikasittako ume guztiak sartuko dira datu horretan, eta gehixenak sasi-batuan eitten dabe berba (nere loiben artian entzutzen dotena, behintzat, ezin da esan euskalkixa danik).

Gaur egun, benetan eibarreraz berba egingo dabenak (ondo edo txarto)... 3000? 4000? Auskalo, baina askoz gehixago ez gara izango. Egixa da Eibartik kanpora be jende asko juan dala, eta horrek gehittu biharko zirala, baina nekez helduko da gerra aurreko 6000-7000 lagunera.

Hau guztiau, jakina, realidadetik oso hurrian egon leike, baina baitta oso urrin be.

Goiko datuak ezertarako ez dabe balioko, baina zeozekin bete bihar blog hau, urtebete bete daben egun honetan. Zorionak Eibar.org-ko blog komunitateko blogari guztieri, urtebetetxo bat bete dogu eta. Holan hasi zan dana.

etiketak: Eibarko euskara
Patxi
Patxi dio:
2005/07/19 03:18

Hoixe balio duela askorako. Egin dezun gogoeta ez da egiten ia inun. Hiztunaren definizioaz gogoeta gutxi egiten da. Neu ingeles hiztuna nintzake adibidez, baina garbi dago ez naizela ingelesez hainbat egoeratan moldatzeko gai. Beraz, ez naiz guztiz hiztuna. Neuk ez nuke nere burua ingeles hiztunen zerrenda gizentzeko erabiliko.

Euskerarekin beste hainbeste. Balio die "hiztun" askori euskerak denerako? Ala erderara jo beharrean dira sarri sarri, euskeraz gauza ez direlako?

Eibar org-i nere aldetik, eskerrik beroenak. Gure sare-txikitasunari emandako kantitateagatik, baina batez ere kalitateagatik. Danetik eta on ona. Zorionak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz