Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Arretxinaga, Markina

Arretxinaga, Markina

Asier Sarasua 2005/06/19 23:51

Aspaldi juatekotan, eta Oier Txikillanaren aholkua jarraittuta, gaur juan gara.

San Migel ArretxinagaSan Migel Arretxinaga Markinan dago. Ermitta txiki bat da. Ermittiak berak ez dauka garrantzi berezirik. Neoklasikua da, ez ederregixa, eta ingurua be ez dago oso ondo zainduta: lantegi haundixak, parkerik ez...

Baina barrukaldia berezixa da, bai horixe. Ez dago holako beste ermittarik; gure inguruan ez, behintzat. Sei metro luze eta sei metroko alturia dauken hiru harritzar dagoz ermittian erdi-erdixan, trikuarri itxurako egituria sortzen. Erdixan, altara txiki-txiki bat eta San Migel; jendia jartzeko jarlekuak, inguruan, bueltan-bueltan.

Berezixa benetan.

Erretrato gehixago be laga dittut.

San Migel Arretxinaga


San Migel Arretxinaga


San Migel Arretxinaga


etiketak: Natura, kultura
oier
oier dio:
2005/06/22 20:56

Barroetako torria, zirraragarrixa. Sinplia, illuna, altua, zaharra, barriztau bakua... hotzikarakua.

Eneko: bueltena etxuat uste hor danik. Hor, nik dakittela, harri zati bet kendu (malluka batekin edo) eta hagin tartian erabilli bia jok, txikle moruan, hagiñetako miña kentzeko dok.

Urregarai puntako Sta Eufemia ermittan, hor bai, hor buelta batzu emon bia dittuk, argizari metxia gerri bueltan emonda, gerriko miña kentzeko. Gerriko miña euki ta hara goraiñok igoko dana, etxaukak ez gerriko min asko!

Mari Eli
Mari Eli dio:
2006/09/15 13:51

Aspaldi honetan ez zarie Arretxinaga ingurura hurreratu, ezta? Ba dotore eta polito jarritxe dag oazkenaldion. Inguruan parkea,bidea barrittute, erreka be bideratute eta plaza bera, zer esan? modernitatean sartute gagozela adierazten daben horreetakoa (gustuak gustu. Gainera hil honen amaieran bertako jaixek ospatzen doguz: San Migelak, eta giro politxe izaten dogu, benetan. San Migel egunien, eguerdixen, egiten dan dantza (San MIgel EZpata DAntza)berezia da eta zer esanik ez gaurdian dantzatzen dan Mahai Gaineko dantzie. Badakizue, gonbidapena luzetuta dago eta asteburu horretan bertara hurreratzen bazarie "In situ" kontauko deutsuegu harrien istorixie.

Josu
Josu dio:
2005/06/21 12:10

Aupa! Ingurua ez dago oso ondo zainduta? Lantegi haundixak? Beste ostera bat ein bikozu ta ondo fijau. Segi aurra ta erosi gaztaie Barroetan!

asier
asier dio:
2005/06/22 10:31

Jopelas, Josu! Ez hasarratu! :-)

Eingo dot bigarren osteriori, eta gaztaie be erosiko dot Barroetan.

Baina esan udalari bidia eta ermittian inguruak txukuntzeko; eta errekia garbitzen hastia be, txarto ez. :-)

eneko
eneko dio:
2005/06/20 21:52

Eta nola da ohitura? Harri tartian hiru aldiz pasatu behar da.... andregai topetako, edo aginetako mina kentzeko?

asier
asier dio:
2005/06/21 10:05

Gure inguruan, badago beti harriren bat, edo kurutzeren bat, edo zeren bat, eta inguruan bueltak emon bihar nobixua topatzeko: Arraten, Urkiolan, Arretxinagan...

Itxuria danez, Euskal Herrixan oso zaila izan da beti nobixua/nobixia topatzia. Ez da kontu barrixa!

Ixilpetik
Ixilpetik dio:
2006/09/15 15:33

Beste konturik ez bajata suertatzen, hantxe egongo naiz Sanmigeletan, Mari Eli.

Ia alkar topo eitten dogun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz