Abixatzen
Hauxe izan ei zuan Quinok argitaratutako lehelengo liburua, 1963an. Irregular xamarra bada be, bertako nahaste borrastian ondo ikusten dittuk etorkizunian garatuko zittuan lerro orokorrak, gai gitxi gora behera monografikuetan.
Gertatu zana, agerixan
Komikixa gogorra dok (ezin bestela izan, Elgeta bueltan gertatu zirazenak kontatzen). Halan be, errealismo majiko detalliak eta elipsis haundixak kontakizuna gozatzen laguntzen juek. Gertatu zana zihetz nahi dabenak, historialarixen biharrak jaukaz. Seme gaztenak ekarri jok eskolatik, hantxe lantzen jabizak-eta, eta zentzu horretan argitalpen oso aproposa begittandu jatak, gai hain mingarrixari modu egokixan heltzeko, jakinmiña ixotuta, baiña umiak izuz izoztuta lagatzera allegau barik. Guriari behintzat argittu jetsat, bere aittitta, Habana baporera igo ziran ume guzti hórren artian bat izan zala...
Etxebizitzia eta hipokresia
"Inquiokupacion" kriminalizaziño #KontzeptuGisa 😂 Komunikabidiak, piso multijabiak etorriko dan maizter-huelgian aurrian akojonatzen.
Baiña... berbetan segiduta, pertsona honek bigarren etxe bat daka, turistei bakarrik alokatzen detsana -ilegalki noski-. Zergaittik? Urte osoko maizterrak "pisua destrosata izteko" edo "alkillerra ez ordaintzeko" arriskua dakalako.
Alokabide programan pisua konpontzeko dirulaguntzak, eta alogera kobratzeko ziurtasunak komentauta, ez detse balixo, zer eta diru hori "ez dabelako Jaurlaritzak emoten, kontribuyente guztiok baiño". Ha zelako atxakixia! 🤦♂️
Hauxe markia! Alokairuko etxian "destrosua" poltsiko beretik urtetzen da (etxia, babes ofizialekua zein partikularrana izan), baiña "gaztian etxebizitza faltian arazua" konpontzia, iñoren arduria da. Norbere etxia, beraneantieri alokatzen segitziarren.
Etxebizitzian arlua garrantzitsuegixa da, merkado librian logika inmoralan mende lagatzeko. Interbentziñua ya!
PD: egunotan "inquiokupacion" kontzeptua ikusi dot telebistan, piso multijabiak etorriko dan maizter-huelgian aurrian akojonatzeko, eta arazo estruktural bat krimen arruntez mozorrotzeko. Oi etxejabe gaixuak, zer egin? Zuendako gauza eskasa: merkado libria interbenitzia, preziuak erregulatzia, eta multijabetzia errentagarrixa ez izatia. Hau da: pelotazo garaian ordaindu zenduan guzti hori ezin berreskuratzia.
Euskal kakatzako muiñian
Behiñ amaittuta, lehengo apreziaziñuari zuzenketia: ez juat uste Alonsok "bere" zatixa apropos astundu dabenik. Bai ostera estilua aldatzeko ariketia, eta horren barruan esaldixen egitturia dago. Baiña ondo, pozik geratu nauk liburuakin. Carvalho lehendik ezagutzen dabenak seguraski kritikia sakontxuago egin ahal izango jok, noski; baiña nik neuk, behintzat, ondo pasau juat. Enpresari-haundiki-politikarixen arteko konpintxamenduak... Txillidan eskulturen eta lanparak... Halan be, gauzaren bat edo beste ez dot ulertu: portura bota ostian laguntzen detsen gaztiak, zeintzuk diraz?
Paperjale eta Elegose irakorle taldian lagatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Ondo pasatzen najabilk. 😄 Beste kritika batzuetan irakorri doten modura, liburuan lehen erdixian erritmua poliki joiak, testuingurua kokatzen. Baiña erdittik aurrera, eszenarixua osorik jagok eta goittibehera karreran lez goiaz, Euskal Kakatzan behera. Ezin irakortziari laga! #CarvalhoEuskadin
- Posible ote da #CarvalhoEuskadin dauden idazketa-errejistro nabarmen ezberdinetan, Alonso idazleak "bere" zatia nahita astundu izana, MontalbanFakearen mesedetan? 😀 Zeren eta, zati hori oso ona iruditzen zait. Distantzia laburrak, pausak, zinismoa... Pepe Carvalhoren nobelak irakurtzeko gogoa sartzen ari zait, horrelakoak badira gustatuko zaizkit-eta!
- Xelebria. Danak Alonsok idatzittakuak dittuk, bistan da. Baiña ustezko Vazquez Montalbanen orrixak irakurgarrixaguak egitten jataaz, Enekoitz "Lanbas"enak baiño. 😄 Azken honen esaldixak korapillotsuegi, subordinauegi. Eta esanno najeukek ediziño falluak dagozela. #CarvalhoEuskadin
- @desertorea Bada, nik ez diat "benetako" Carvalhoren libururik batere irakurri! Uste diat hori nire kalterako izango dela... #CarvalhoEuskadin
Tragedixian xarma
Idazkera oso erakargarrixa jaukak Valle Inclanek, expresibua, gaur egunian be errez irakortzen dana. Ipoin bilduman nagusitzen dan tonua izenburukua dok, Galizia umelena eta illunena, eta bizipenak be halakuak dittuk: jaunen eta morroien historixak -bakotxa bere lekuan, idazlian pentsakeria errez ezagutzen dok- eta xamurtasun momentuak gogorkerixa giro nagusixan bendian. Ia egunen baten bere nobela oso bat irakortzeko aukeria dakaten...
Paperjale.eus-en lagatako beste pare bat iruzkin:
- Eta irakortzeko erreza. Liburu minuskulua, Larrako mendi kanpañan hasi juat ipoiñez ipoiñ.
- Umetan, zeozer irakorritta najeukan ("El miedo", testu libururen baten seguraski) baiña esateko, hauxe dok irakortzen nabillen lehelengo liburua. Gustatzen jatak. Kontakizun gogorrak dittuk baiña, giro astunak, irratixa eta argi elektrikua egon baiño lehenagoko etxietakuak -errelojuen tik takana-. XIX mende amaieran kokatuak baiña aurreko belaunaldixetako memorixia daken atso-aguriekin.
Lekeitio 1797. Se necesitan corsarios
20240821: EGUNERAKETA. Normalean, kontu hauek politegiak izaten dira egia izateko. Baina batzuetan, zorionez, sorpresak daude! Horretara, Facebook sare sozialaren bitartez jakin dut (zehazki, Lekeitio Bihotzetik izeneko taldean Agustin Zaballak argitaratuta), testu hau Alberto Santana historialariak idatzinikoa dela, 2022ko abuztuaren 14ean, eta bai: dokumentu hori existitzen dela, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Artxibo Historikoan aurkitzen dela. Online ere ikus daiteke, artxiboaren webguneko bilaketa aurreratuan AJ01598/246 signatura sartuta. Bertan kartel famatua ikus daiteke, baita berorrek sortutako expedienteko dokumentuak ere, guztira 12 orrialde.
Nolako plazerra, horrelako zuzenketak egitea!
2023-IX-28: eguneraketa. Kontu hau argitzeko Lekeitioko Udal Artxibora jo dut. Bertako eta Bizkaiko Foru Aldundiko Artxiboko bilatzaileetan, ez dugu dokumentu orijinalaren berririk lortu.
Emaitzetan, testuon agertzen direnen izenen bat topatu dugu (Domingo de Olave alkatearena, adibidez); baina ez gertakari honen berri zuzenik, ezta gutxiago ere “kontserbatu omen den “ kartel edo testu hori. Izan ere, arraroa da dokumentu administratiboetan hainbesteko detailerik agertzea: kartelaren testua, kokapen zehatza, egileen nondik norakoak... Detaile hauek, jasotzen badira, lekukotasun zuzenak izaten dira, epaitegietako pleituetan. Ontziaren jabetzaren eta eskifaiaren detaileak, berriz, armadoreen dokumentu komertzialetatik ateratakoak ere izan daitezke. Agian hauetako batetik ateratakoa da? Baina, informazioak inolako iturririk ez aipatzea, nonbaiten “kontserbatu dela” esateaz aparte, susmagarria da.
Izan ere, egi antzean osatutako iruzur dokumentalak aspaldikoak dira. Normalean, garaiko gizartea eta hizkera ondo ezagutzen duen pertsonek eginikoak izaten dira, dibertimentu bezala, haren zabalkundearekin gozatzeko. Gaur egunean sare sozialetatik egiten den bezala, lehenago ere fotokopien bidez hedatu izan dira (Llebrepuletiko gutuna), baita multikopistaz ere (Amuategiren aurkako paskina). Kasu honetan, ez nuke esango testua duela asko prestatutakoa denik, 5-10 asko jota.
Dokumentu hauen sinesgarritasuna defendatzen dutenek, ordea, oso erraz dute invent susmoak uxatzeko: iturria aipatzea (artxiboa, funtsa, signatura). Bitartean, ipuin polit baten aurrean gaudela pentsatu beharko dugu, honek ere duen balio positiboarekin: iraganeko garaiak modu atseginean irudikatzea, gure arbasoen bizimodua gogoratzeko. Horixe baita literaturaren ahalmen ederrenetako bat.
*******************
2023-IX-9: sare sozialetan ziklikoki zabaltzen den testu baten argitarapena. Saiatuko naiz argitzen, ea benetakoa den ala asmatua. Edonola ere, garai horretako euskal portuetan bizi izaten zen giroa usaintzeko balio digu. Hemen doa testua, sare sozialetan (Facebook eta Whatsapp) anonimoki zabaltzen den bertsioan, ezer gehitu edo kendu barik.
******************
LEKEITIO 1797. SE NECESITAN CORSARIOS.
Oferta de empleo para marinos lekeitiarras de menos de 40 años.
------------------------
"Cualquiera que se quisiere alistar en el corsario que se trabaja en Santander, acuda al señor Santiago de Uriarte que vive en Bermeo, quien le instruirá de lo que llevará (lo que cobrará).
Se advierte que pasando de cuarenta años a ninguno se le admitirá"
Este cartel de oferta de empleo para marineros vascos apareció clavado en la portalada del nuevo ayuntamiento de Lekeitio a las nueve y media de la noche del viernes 12 de mayo de 1797 y fue mandado retirar por el alcalde Domingo de Olave. Por eso se ha conservado. Es un documento muy simple, pero excepcional. El alcalde envió al alguacil municipal a la posada de Juan de Ugaldea para que arrestara a los autores del cartel: el joven capitán bermeano Santiago de Uriarte y Lorenzo de Ibarraran -vecino de Ibarrangelu en su puerto de Elantxobe- patrón de un cachemarín atracado en el puerto lekeitiarra. Después de ser interrogados, Uriarte fue amonestado por colgar el cartel en un edificio público sin permiso de la autoridad.
No hubo ningún otro reproche. Aquel año todos querían participar por libre en la guerra anglo-española que se estaba librando en el mar, pero el corso no es país para viejos.
ADENDA ACLARATORIA.
Este barco corsario de 1797, que no tenía nombre antes de su botadura, estaba siendo construido en el Astillero de Santander, probablemente para poder armarse con buenos cañones de la Real Fábrica de Liérganes y La Cavada, que aquel mismo año visitaba Jovellanos. Los armadores eran una sociedad mercantil vasco-montañesa liderada por el comerciante Pedro de Larrea y Acha, natural de Arrankudiaga, pero con doble vecindad en Bilbao y Santander, y junto a él estaba su socio habitual en las importaciones de azúcar y cacao antillano Antonio Campo. Otros socios menores eran Marcial Antonio de Altuna, Juan Gutierrez, Manuel Gómez y Francisco Sainz, todos implicados en el tráfico de coloniales que se estaba viendo muy perjudicado por el corso y la armada británica.
En cuanto a la tripulación del barco corsario, los que ya se habían alistado eran quince marineros de Portugalete, un santurzano, así como tres pilotos de la Escuela de Náutica y dos marineros de Plentzia. El reclutador bermeano Santiago de Ugarte, que había sido contratado como segundo capitán, ya había colgado carteles de alistamiento similares a este en Bermeo, Mundaka y Elantxobe, donde tenía apalabrados varios candidatos y esperaba completar el rol de la tripulación en Lekeitio y Ondarroa, cuando fue interrumpido por el picajoso alcalde lekeitiarra. Por lo que se ve, solo quería marineros vizcaínos jóvenes y fuertes a bordo.
Eusebio Azkue deskubritzen
Ez najuan uste, baiña azkenian liburu osua irakorri juat. Izan be, bizittasun haundiko bertsuak dittuk, gustora irakortzekuak. Nik beti esan izan juat olerkixekin arazo bat dakatela, halako edo bestelako libururen bat irakortzen saiatu izan naizenian (gogoz saiatu be!), behiñ eta barriro ataskau izan naizelako, aurrera egin ezinda. Baiña Azkuekin, bertso narratibuaguak dirazelako-edo, lirikuak baiño (hau prologoko azterketan irakorri juat), ba interesgarrixaguak egin jataaz: zer kontatzen daben, zelan kontatzen daben. Uste eze, ezaugarri honek Azkue poeta "txarren" zakura botatzen dabela -hori ulertu juat prologo horretan-, baiña neretako horixe berori izan dok "arnasa": halan bai, halan segidu najeikek-eta, idazlanen harixa. Itxuraz, olerkixekin baiño, lirismuakin jaukat arazua nik. Ezin tragau Parnasoko girua!
"Zelan" kontatzen daben gustau jatala jiñuat. Eta bai: ezagun dok Azkuek, nahiz eta gazteleria ondo menperatu, euskeraz pentsatzen zebala; asko igartzen dok idazkeran. Esaldixen joskeran batez be, arrazoitzeko moduan... euskerian berezko rekurtsuak erabiltzen jittuk, nasai, eta gozamena dok irakortzia. Adituen arabera (editoriak, Eusebio Erkiaga...) Azkuen euskeria, Lekeittiokua barik, Txorierri aldekua dok. Aberatsa edozelan be, eta hainbeste berba barri erakutsi destana. Esate baterako:
- "Zerbaist". Hasieran errata bat zala pentsau izan juat, baiña ez: behiñ eta barriro erabiltzen jok, "zerbait" edo "zeozer" esanahixakin, "Gaurco nescatillak" txorta honetan legez (p. 176)
- Gaztelugachera promesa (p.254) olerkixan, hiru berba barri: Bornuan: inguruan; - Aiztua: batuerazko aztia (Aboitizen astrua); Armin: estu, larri.
- Errarixa: editorien arabera, "gari urunezko edo arto urunezko ogia". Hiztegixetan, ostera, astian behingo labekadan erretzen zan edozein jenerori esaten jakon.
- Zorotzi: jagon, zaindu, zelatan egon ("Mutil dongac", 498 or.). "Sorosle" berbian jatorrixa!
- Erosta: negarra ("Santuacaz ez fijau", 505 or.). Horra, Elantxobeko plañidera famatueri esaten jaken "erostari" berbian jatorrixa be.
- "Ekandu"=ohitturia ("Euscaldun bat Veracruzen", 436 or.). Hara, eta ni sabinismua zalakuan!
- Txetxu: kuartillo erdi, 250 cc.
Gabon kanta dionisiakua
Aurrekuan aittatu neban "Gossaldeco lua"ri eskaiñittakuaz gain, gabon kanta hau bereziki gustau jatak. Bertan, bizittasun hori erakustiaz gain, XIX mende erdi aldeko euskal etxe korriente baten bizi zan girua arnastu leikialako; parranda eta eskatologia girua ez dalako falta; eta, Azkuen tradizionalismuakin kontrastauaz, relijiño aipamenak oso gitxi dirazelako! Argitalpen honen 337. orrialdian jatork. "Euskalzale" aldizkarixan argitaratu ei zan ("Donostiako hiru damatxo" musikiakin kantau leikela diñuan oharrakin) baiña grafia ikusitta, bertsiño hau Uriarteren kopixatik hartuta dagola emoten jok. Edozelan be, bertsuak 1860 aldian egindakuak izan bihar dittuk.
Edukixari buruz, gauza polittak jagozak: intxaur saltsian prestaketia, sukalde ekonomikuen aurreko denporan (etxekoandria, subillian makurtuta); mariñel giroko jenerua -plater nagusi gehixenak arraiñak dittuk-; familiarteko giro victoriarra barik, dionisiakua... Zentzu horretan, Durangoko plateruenak ("Hator, hator...") baiño festibuagua dok ondiok. Gaur eguneko ospakizunetarako berreskuratzeko morokua, alkoholan gorazarriangaittik izango ez balitza!
GABON GABA
Gabon eguna da egun laburra
Erlojuetan bacarric:
Ez dot euquiten illuntzeraco
Belaun bijetan indarric.
--------------------------
Eta bat, eta bi eta iru ta lau
Ardauak moscortuten dau.
---------------------------
Neure Marija dabil gossetic
Inchaur saltzia guijetan:
Iñor ez dau nai subil onduan
Egun guztijan copletan.
Eta bat....
Zazpi ta erdijac emoten dituz
Echeco erloju chiquijac,
Ta jarten gara guztijoc maijan
Jaunari emoten gracijac.
Eta bat...
Zatituten dot ogui biguna
Eta lenengo cuscurra
Sendatuteco da amorraturic
Daguan chacur adurra.
Eta bat...
Lenengo dator orijo acia
Ondo egosi ta bigunic
Ez dago plazan aza ta lora
Bere pareco lagunic.
Eta bat...
Izan dogun lez, Jaunari esquerrac
Echian ugari matsa,
Betor chacolin picharcadia,
Ta aren urrengo lebatsa.
Eta bat...
Ecazu Chomin ortic baldatic
Chechu bateco basua:
Gabon gaba da echecoandria
Ta eutsi lelengo tragua.
Eta bat...
Edan Marija ardura baric,
Eguin arnasac ederrac:
Libre zare gaur ardaua edaten
Eta botaten usqarrac.
Eta bat...
Lebatsa dago gozua, baña
Ez dot icusten ardaoric;
Ez da euscaldunic eguin deutsanic
Erriojari biraoric.
Eta bat...
Ecazu, Conce, suaren ondotic
Maira macallao saltzia,
Jan sendo neure seme ta alabac:
¿Cetaraco da galtzia?
Eta bat...
Ez dogu edaten gaur afaritan:
Edan gaztiac ugari:
Gabon gabian egon biar da
Afaldu ezquero cantari.
Eta bat...
Edan umiac moscortu artian
Ez ichi ardaoric basuan:
Gaur ondaquiñic ez da ichi biar
Basucadiaren barruan.
Eta bat...
¡Jesus, Marija, ce besigua
Orain dacazun erreric!
Naijago neuque iya onezquero
Maira ez baletor besteric.
Eta bat...
Guichi edan dogu gaur afaritan,
Lau picharcada bacarric:
Ez dogu eguingo dantzaric guero
Barrua poztu bagaric.
Eta bat...
Viva Marija! Viva guztijoc!
¡Ay ce inchaur saltza gozua!
Urte guztijan ez dot nic euqui
Gaur bassen pocic gogua.
Eta bat....
Hau liburuau paperjale.eus-en.
Goizaldeko lua
Gizakixa erosotasunera errez ohitzen da. Horretara, ahaztuta dakaguz argi indar elektriko barik bizi giñaneko denporak. Etara kontuak: "historixia" hasi zanetik, 4000 bat urte pasau doguz su-argittan (kriseillu, kandela eta beste), eta ostera, 150 urte eskas bonbillekin. Pentsau, ze neurrittan aldatuko ete zittuan horrek jentian eguneroko bizimodua eta ohitturak, urtaruekin adibidez. Hasteko, ekaiñeko gabe labur-laburrak, eta neguko luze-luziak, jentian bizitza zikluak total baldintzatuko zittuan; gaur egunian, negu ta uda, antzeko bizimodu eta ordutegixak mantendu geinkez argi indar elektrikuari esker.
Antxiñako bizimoduan ezaugarri bat, gaur total ahaztuta dakaguna, gabian bi zatittan lo egittia zan: jentiak illuntzetik gabardira lehelengo lo-jaru bat egitten zeban; gabardi inguruan, esna egoten zan pare bat orduz; eta gero, goizaldian, beste kuluska bat egitten zeban eguna argittu arte.
Bistan danez, hau ez zan urte osuan bardin izango: negu aldian nabarmenagua izango zan (gabak luziaguak dirazenian), udan baiño. Eta logikua da ezta? Zein da kapaz, arratsaldeko bostetan illundutakuan ohian sartuta, hurrengo goizeko zortzirak arte lotan egoteko?? Seguru badagozela halakuak (nik ezagutzen dot bateren bat..), baiña jente gehixena esnatu egingo litzake, nahikua lo egin dabenian. Eta horixe gertatzen zan lehen: illuntzixan lotara sartzen ziranak (bihar gitxi egin zeikian illunetan, eta kandelak karuak ziran), gabardi bueltan esnatu egitten ziran. Orduan, gauzak egitteko aprobetxatzen zeben: etxeko biharrak, berba, pentsau, irakorri, idatzi, narrutan egin... (gaur egunian ixa ahaztuta bagagoz be, oin dala 150 urte ez zeguan internetik, telebistarik edo radixorik!). Gero, beste lo-aldi bat egitten zeben goizera arte. Itxuraz, loaldi bixen kontu hau XVII mende amaiera aldian aldatzen hasi zan, hirixetan kaleko argiztapena erabiltzen hasi zanian, eta jentiak kalera urtetzeko aukeria izan zebanian, beranduago oheratuta. Joera hau Europa ipar aldian hasi zan, jente aberatsan artian, eta pixkaka, gizarte osora zabaldu zan. Halan be, jentian korputza horretara eginda zeguan: 1829ko argitalpen batian mediku batek gurasueri emondako aholkuak agertzen diraz, bestiak beste "seme-alaberi loaldi bixen ohitturia kentzeko. Gaixotasun edo ezbeharren bat egon ezian, lehenengo loaldixakin nahikua da. Bigarrena egitten saiatzen badira, ez laga, eta erakutsixezue hori gauza txarra dala". Ohittura horren azken lekukotasunak 1920 hamarkadakuak diraz, eta ordutik hona loaldi bixen kontua herri-memoriatik zihero galdu da.
Horretara, azken urtietan horri buruzko zeozer argitaratu danian, gutako gehixenondako gauza guztiz barrixa eta xelebria izan da. Nik neuk, osagille modura giza fisiologixia interesatzen jatan neurrixan, interesez hartu dot.
Izan be, nahiz eta herri-memoriatik guztiz desagertu, loaldi bixen ohitturiak aztarna asko laga dittu idatziz, literaturan zein bestelako dokumentuetan. 1990 hamarkadatik aurrera, Roger Ekirch historialarixa hórrek harixotatik tiraka ibilli da, lekukotasun mordua bilduta. 2001ian The American Historical Review aldizkarixan artikulu bat idatzi zeban, eta 2006xan At Day’s Close. Night in Times Past liburua, asunto hau eta bestelako gabeko ohitturak aztertzen dittuana. Azkenaldixan loaldi bixen kontu hau komunikabidietara allegau danian, hónek biharrok aittatuta izan da; Ekirchen aurkikuntzen sintesis ona hamen eta hamen dozue, gazteleraz.
Neure aldetik, pare bat lekutan erreparauta netsan loaldi bixen arrastuari:
-
"Ixil ixilik dago" abestixan hau esaten da: "...goizeko ordu bietan esnatutzen gera / arrantzaleak beti joateko urrutira...". Beti egin jata deigarrixa, ordu intempestibo hori! Baiña kontu hau jakin dotenetik, ulergarrixagua egitten jata. Gabian itxasoratu bihar ezkeriok, gabeko esnaaldi hori aproposena izan leike.
-
Donatien de Saderen "Las 120 Jornadas de Sodoma" liburuan (1785) aipu hau 13. egunian: "(...) después de haberse divertido con ella hasta el momento de su primer sueño la relegó a un colchón colocado en el suelo para que dejase el lugar a la Fanchon, a la que siempre quería tener cerca cuando la lujuria lo despertaba, lo que sucedía casi todas las noches. Hacia las tres de la mañana se despertaba sobresaltado, juraba y blasfemaba como un condenado. Entonces era presa de una especie de furor lúbrico (...)".
Eta hara nun, oin dala gitxi, beste gauza baten billa nenbixala, Eusebio Maria Azkue lekittarran idazkixen artian topau doten loaldi bixen lekukotasun eder bat: "Gossaldeco lua" bertso sortia da, liburu honen 303-309 orrialdietan irakorri leikiana:
-
AZCUE-koa, Eusebio Maria. 1990. Euskarazko vertsoak. Bilketa eta edizioa: Asier Astigarraga eta K. Josu Bijuesca. Jarein sorta 1. Labayru Ikastegia - Bilbao Bizkaia Kutxa.
Bertsuori buruzko oharrak:
-
Hizkuntza aldetik oso interesgarrixak diraz; halan be, esan biharra dago ez dirazela Eusebio Azkuek idatzittako jatorrizkuak. Izan be, testu hau bigarren eskutik etorri jaku: Jose Antonio Uriartek "Poesia bascongada. Dialecto vizcaíno" eskuizkribuan dakarrena da, eta jakiñekua da Uriartek jasotako bertsuak pixkat "konpondu" zittuala. Eusebion seme Resurreccion Maria Azkuek be jaso zeban "Parnasorako bidea" argitalpenian, baiña ondiok aldatuago.
-
Edozelan be, 1860 inguruan herri arrantzale baten bizi izaten zirazen lanbide eta egoera ezbardiñak erakusten deskuan lekukotasun politta da, "Erlauntza" edo "13 Rue del Percebe" ikuspegixan.
-
Argi ikusten da Bizkaixan, XIX mende erdi aldian, loaldi bixen kontua oso normala zala. Ordurako, halan be, atzerakadan zoian ohitturia zan. Batez be klase apalenen artian zirauen, baiña bertsuon tono umoretsuan atzetik, ikusi leike Azkuek berak be goizaldeko lo horrekingo zaletasuna mantentzen zebala.
Beste barik, hamentxe doiaz ba bertsuok.
GOSSALDECO LUA
1
Fama charra bota da
Munduaren ganera;
Ta iñoc ez dau nai juan
Beste oba batera
Munduagaitic diño
Dala picarua,
Ez daquijanac cer dan
Gossaldeco lua.
2
Mundua asi zanian
Lenengo guizonac
Igaro cituezan
Egun asco ta onac:
Cergaitic eguin arren
Otza, nai berua
Iñoz ez eben galtzen
Gossaldeco lua.
3
Nai jai eguna izan
Ta nai aste eguna,
Lenengo lua beti
Izaten da astuna:
Baña guztiz ariña
Ta eztija lacua
Gorputzai atsedenda
Gossaldeco lua.
4
Lenengo luan dago
Bat arrija leguez
Guztiz biribilduta,
Edo luce, ta artez:
Guero bere atseguiña
Da neurri bacua
Elduten jaconian
Gossaldeco lua.
5
Munduan nai dabenac
Izan ainguerua,
Jaquitiarren cer dan
Gueroco cerua;
Ciur icusico dau
Beteta gogua
Amesacaz badauca
Gossaldeco lua.
6
Anchiñaco nescachac
Gosseco amesetan
Seiña aldatuten dagoz
Pozarren cantetan:
Eta au ez da guzurra,
Ez da ames zorua,
Igues doian artian
Gossaldeco lua.
7
Amaseico bateco
Abade guiltzerac,
Guztiz zurrac ostuten
Dotrina paperac;
Ta bardin errecetan
Latin mordollua,
Ez dabe iñoz galduten
Gossaldeco lua.
8
Echejaun bere echean
Lenen sortu zana
Errenteruen uzen
Asetan ez dana:
Gau guztija igaro arren
Edaten ardaua
Oera dua atrapetan
Gossaldeco lua.
9
Gueisso artzen dabenac
Purguia gossian,
Galtzen dau urte bete
Purga bacochian:
Asco bere oba da
Quentzeco gueissua
Purga atsitua baño
Gossaldeco lua.
10
Baldin purgau baleitez
Illunabarrian,
Necatuba egon arren
Gau erdira artian;
Artuco leuque guero
Gorputzac guirua,
Gozaro egiteko
Gossaldeco lua.
11
Zor daben necatua
Gossian gosseti
Pensamentu baltzacaz
Jaguiten da beti;
Onec atrapetan dau
Gosseco garua,
Eta artuen deutsanac
Gossaldeco lua.
12
Arraintzallac oi dagoz
Alturan calatan
Euren vicitziagaz
Beti erneguetan:
Baña ez deutse erasoten
Nequiac biraua,
Ezpada galdutiac
Gossaldeco lua.
13
Arrastaca batuten
Urre ta cobria
Dabillen guizona da
Munduan pobria;
Onec igaroten dau
Purgatorijua
Galduten dabelaco
Gossaldeco lua.
14
Infernura lenengo
Juan zan guizona
Ez zan izan gossetan
Beti loguin ona:
Abel ilteco azurra
Usteldu ta astua
Topau eban galduta
Gossaldeco lua.
15
¿Cer da bat egotia
Albataco mezan,
Icusten guizon, ta andra
Arrausinga elessan?
Gueijen gueijenac dauque
Zabalic aua,
Eguin ez dabelaco
Gossaldeco lua.
16
Gossaldian gossetic
Abade maisuac
Entzuten dagozanac
Gure pecatuac;
Ez dabe beti euquiten
Osasun osua
Galduten dabeelaco
Gossaldeco lua.
17
¿Cer litzate Erregueren
Buruco coroia
Ichi biarco baleu
Gossaldian oia?
Carga guztiz astuna,
Alper urrezcua,
Da quenduten dabena
Gossaldeco lua.
18
Azur utsac daucazan
Agura sicua,
Eguzqui etorreraco
Loro musicua:
Erijotzara arin,
Eta zuzen dua,
Ez dabelaco gorde
Gossaldeco lua.
19
Egunagaz jaguiten
Dirian alperrac,
Oin bico astuac dira,
Edo bai oquerrac:
Biurtu lei guizona
Ero ta zorua,
Sarritan galdutiac
Gossaldeco lua.
20
Otseiñac goss gossetic
Jaguiten badira,
Alperrerijan dagoz
Alcarri beguira;
Baña otseña izaten da
Biarguin cintzua
Gozaro eguin badau
Gossaldeco lua.
21
¿Cembat dagoz negarrez
Euren bacarrian,
Lo gozuan beste asco
Dagozan artian?
Beti izanic pozgarri
Ta beti gozua,
¿Celan ichi lei batec
Gossaldeco lua?
22
Bascal ostian duaz
Alperrac lotara
Lauoñecua janta
Doian lez cortara:
Gozo guichicua da
Bazcal ostecua;
Baña gozo gozua
Gossaldeco lua.
23
Eguin nai ez dabenac
Gossaldian loric,
Ez dauca viciteco
Batbere gogoric:
Dalaco viciteco
Ecinda obagua
Gozaro eguiten dau
Gossaldeco lua.
24
Egon biar baguendu
Beti iratzarriric,
Iñoz bere ez legoque
Gorrija gueldiric:
Eta ac bere egunoro,
Sinistzera nua,
Neuc leguez nai dabela
Gossaldeco lua.
PD: Artikulu honen laburpen bat Gara izperringiko "Gaur 8" astekarixan argitaratu da, 2023ko uztaillan 21xan.
Fondo de armario
Bilduma bat dan neurrixan, ez dok oso-osorik irakortzeko liburu bat, ez bada eze kontsultarako, edo norbere intereseko gauzen billaketarako. Hitzaurria bai: bildumia testuinguruan jartzeko balixo jeskuk, berorren protagonista nagusi bixen azterketa literarixua be eginda (JA Mogel eta E Azkue). Hortik aurrera, salto haundixak egin jittuadaz, Mogelen alegixetan adibidez (lehendik irakorritta najittuan) edo gai relijiosuetan. Indizia eta oharrak bihar-biharrezkuak dittuk autoriak bereiztu ahal izateko, eta autore "txikixen" artian, edo epigrama laburren artian (halako itturrixan, bestelako kanposantuan...) gauza interesgarrixak jatozak. Adibidez: - Durangoko zidargiñenak, ixa bertso guztiak jasota datoz. - Ramon Etxezarreta Hurtado de Amezaga, "txit" adberbixuan pareko bikin ("tint" eta "txito"). - Gerrako bertsuak, I. karlistadetakuak (espainoltasuna euskeraz goratuz, foballian legez) eta Marokokuak (bat Uriarte berana, bere alderdi pistolerua erakutsiz).
Mogel neoklasiko moralistia balixo haundikua dok, jakiña. Baiña neretako, deskubrimenturik haundiña -Durangoko plateruekin batera- Eusebio Azkue izan dok. Kasu honetan sustrai neoklasikotik, erromantizismoz bustitta datorren gizona. Gehixen gustatzen jatana: "Ironia eta gogortasuna bihurtzen den umorea, Bere plangintza narratibo guztiak apurtzen dituen umorea. Idazlea gustora ari dela agertzen duen umorea"; intzentsu usaiñetik libre geratu barik be -sasoi hartan, saihetseziña- sotanadunen korsetetik libre dabillen umoria, gehittuko najeukek nik.
Honen testuak be, ez jittuadaz oso-osorik irakorri: baiña ez interes faltiangaittik, ez bada eze Azkuen idazki orijinalekin egindako beste ediziño bat dagolako. Haxe eskuratzen saiatuko nok.
Bittartian, XVIII-XIX arteko Bizkaiko literaturia ezagutu nahi dabenak ezinbestian kontuan hartzeko bildumia dok hau.
Paperjale.eus-en.
Libanoko egunsenti larrosak
Liburua ederra dok irakortzeko: Libano-Siria aldian kokatuta, 1920 bueltan, Frantzia eta Inglaterra kolonialak euren arteko lehixan diharduela, bertako klase altuko funtzionario, militar eta zipaiuen (sic) giruan sartuta. Horren gaiñian, (kontra)informaziño zerbitzuen biharra ikusi geinke, eta finantzen munduko zirrikituak -aberatsa izan bihar haiz, edo zorretan sartzeko konplexurik ez izan-, eta gauza guztien gaiñetik, Hester Stanhope andrian oroitzapen erromantiko bat. Baiña liburuan azpiko mezua hauxe dok: gizarte altuko bizimodua, bere fiesta eta fribolidiakin, eta batez be emakumiak -luxu gosia dala eta- gizona galbidera jaroiek. Bihar-dan-moduko gizonak etxuek bihar dirurik, bizitza ariñik, ezta emakumerik be: nahikua juek basamortuko bizitza soillakin, kikirri-usaiñakin (tabakua, izardi-miña, araka), kamelluekin eta soldauen arteko adiskidetasun perez-revertiarrakin. Idazlian barri izanda (eskuin muturreko pro nazixa), deigarrixagua dok protagonisten arteko harremana hain gay izatia:
- "Nos besamos. ¡Cuántas cosas íntimas contienen, para los que saben paladearlas, estos besos entre hombres!" (p.463)
- "Por muy bajo que hubiera podido caer - ¡y sólo el sabía cuánto había sido!-, aquel hombre, al que más amaba y admiraba, no había dudado de mí. Su amistad estaba allá lejos, al otro lado de las montañas azules que cercaban el horizonte. Me esperaba aquella amistad viril y pura. Podía sumergirme y lavarme en ella" (p.465).
Hamen Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin batzuk (atzetik aurrera):
- Laredoko hondarrian, eguzki galdatan, ikasi juat Salomon erregiak feniziueri egindako zedro-egur enkarguak deforestau zittuala Libanoko mendixak. Espainiako itsas armadiak Bardenekin egindako legez. Diru putia!
- Oso ondo girotuta jagok, bistan dok umetan ekialdian pasautako urtietan asko ikasi zebala Benoitek. Bestalde, arerixuen arteko harreman zibilizauana beti dok erakargarrixa: forma atsegiñak, azpi jokua. Pobrietan hipokresia esaten jetsagu, aberatsen artian diplomazia.
- Begiratu bihar izan dot: eu.m.wikipedia.org/wiki/Hester_Stanhope
- Pertsona batek, arratsalde baten, 5-6 etxetara bisittia egin zeikian. Halakuetan, normala ei zuan beste bizpahiru bisittatzaillekin behin eta barriro kointziditzia. Kuriosua ohitturia!
- "Bisitak", horra gure aittitta amamen denporako beste ohittura bat, zihero galdu dana. Gaur egunian jai eguerdittan bermuta hartzia, edo udan hondarrera juatia bezain korrientia ei zuan, garai hartan, etxekoandre batek bere etxian "bisittak hartzia". Arkitekturan be arrastuak laga jittuan ohittura horrek: etxietan "jangela" bat egoten zuan (halan esaten gentsaan guk), izen hori euki arren eguneroko otorduak egitteko ez zana erabiltzen (guk sukaldian jaten genduan). Jangela horretan jeguazen: vajilla elegantia (loza, kristala, alpaka), aparadore eta bitrinak, mahai haundi bat... eta bertan ez zan bizimodurik egitten, salbu eta okasiño haundixetan, ni umia nintzala behintzat (gerora bai, gero jangela hori -etxeko gelarik haundi, politt eta erosuena- eguneroko erabillerarako "gureganatu" genduan). "Sala de recibir" izena be entzun izan juat, halakuetarako. Beste arrasto bat bisitta txartelak dittuk: izenak berak esaten jok, bisitta sozialotan hasi zirala erabiltzen. Bueno, ba liburu honetan XX mende hasierako Libano kolonizauan, europarren artian behintzat bizi-bizi dagon ohitturia dok bisittena.
- Kikil usaiña, armada frantseseko ultragizontasuna, ezkontzen dirazenendako mespretxua, basamortuko soldaduen arteko harremana... Walter kapitaiña oso perezrevertiarra dok, oso gaixa beraz.