Edukixa zein edukiña
Normalian nere puntuaziño gehixena 4kua izaten dok, 5a banako liburuetarako gordeta. Hauxe dok bat. Alde askotatik gustau jatak: kontatzen dana; egitturia; kapitulu izenburuen numeruekin egindako jolasa; elipsisak; familia desegitturatu baten be maittasunak lekua dakala erakustia; gai bildurgarrixa izango litzaketa -neretako bai- xamurtasunez, xalotasunez eta umorez gozatzia; Lanzaroteko lurra eta horra lotutako jentia; gaztetasuna eta zahartasunan elkarbizitzia; hazkundiak, heldutasun faltak eta bildurrak... gai asko, modu oso intelijente eta enpatikuan tratatzen dittuk, irakorketia interesgarrixa eta atsegiña aldi berian bihurtuta.
Paperjale.eus-era botatako beste pare bat iruzkin (atzetik aurrera):
- Istorixa latza kontatzeko modu oso erakargarrixa. Morborik ez, umien ikuspegi xaloa bai. Kanarietako bolkanak (rofe, picón) Txileko oroitzapenak ekartzen jestek.
- Itxura ona. Kontakizun jostari rayueliformia. Guraso txikiteruen alaben paraderua... Fuerte hasi dok kontua, eta traza onekin.