Katarsisa
Liburu ona begittandu jatak. Hizkuntza hautua kuriosua dok, eta etxuat oso-osorik ulertu (zeren arabera egitten jok protagonistiak andaluzieraz, baiña azken zatixan gaztelera batuaz??), baiña gustau jatak oro har. Kontakizuna ondo eruanda jagok, ez dok errez-erreza jarraitzeko, baiña historixian interesak zailtasuna gainditzen jok. Eta, panfletarixua izan barik, mezu sozial argi bat jaukak azpixan.
Paperjale.eus-en botatako beste iruzkin pare bat (atzetik aurrera):
- Ba bai: berba jarixo/ufalan azpixan kritika gogorra jagok. Zirimirixak, ixa konturatu barik, lurra sendo bustitzen daben modura, kontakizun honetako txorreo barregarrixak Kultura Administraziñuakingo, eta bereziki farandula arlokuakingo kritika zorrotza eta sakona jaukak, nepotismua, txupapollismua (txupakoñismua barik) eta artixten arteko miserixak barne, baitta osasun mentalan (anorexixian) ikuspegi interesgarrixa be. Fondo modura, eta kontakizun umoretsuan azpixan, kartzelako bizimoduan erretrato interesgarrixa be (kritikarik bihar ez dabena, deskribapen hutsakin nahikua).
- Uste eze liburu hau irakurgatxa egin jakola hainbeste pertsonari. Ez nauk harritzen: punto y aparterik bako berba parrastada batek, Phil Expectorren soiñu-horma lakotxia, baiña burutaziñuenaz nekagarrixa izan lajeikek. Baiña nere ustez pose bat dok: pentsau nahi juat idazliak rekreau nahi daben jarixo kantsagarrixa dana, pertsona batzuen karakteristikua, baiña azpixan historia interesgarrixa dakala. Kontakizun talegeruaz gain (hori beti interesgarri).