Labainak
Ume bikixak bildurrezko pelikula baten protagonistak izan jeikiazen: zelako hotzak, zelako zorrotzak, zelako sentimentu bakuak. Bizipen gogorrak bizi izandako jentia gogortu egitten dok, eta horixe dok hamen erakusten dana. Kontakizun estilo hotzakin konektatzia kostau bajatak be, inguruko gertakarixak ulertu ahala nobeliak interesa irabazten jok eta, gustora ez juat esango -gerrako gogortasunak ez dittuk atsegiñak-, baiña azkenian, interesez eta enpatiaz irakortzen dan kontakizuna dok. Hori bai, amaierako bereizketiori etxuat ulertu.
Paperjale.eus-en botatako iruzkin gehixago (atzetik aurrera):
- Okupautako herrialdien zoritxarra: lehelengo okupatzailliak bortxatzen jittuek... eta gero "askatzailliak".
- Ulertzen juat hau estilo ariketa bat dala, umien papelian jarritta, Koaderno Handi horretan gertakari soilak objektiboki jasotzeko ahalegiñakin bat. Baiña... soiltasun hori, gauza interesgarrixak komunikatzen dirazen arren, kontakizunan kalterako dok.

