Dibertidu eta ikasi
Liburu txortionek gauza oso interesgarrixak uztartzen jittuk: batetik historia testu sintetiko eta fidagarrixak, bestetik ilustraziño zientifikua. Protagonismo nagusixa azken honek jaukak, eta horixe dok igual bildumian balixo nagusixa, irakorketia gozamen hutsa bihurtzen jok-eta.
Hamen iruzkintxo batzuk, paperjale.eusen botatakuak jatorriz.
I: Historiaurretik Erromanizaziora
- Azken urtietan izandako arkeo dezepziñuekin (konpontzeko bidian), aurkikuntza interesgarri askori kaso gitxi egin jetset. Uste juat liburu honek gaixakin berradiskidetzen lagunduko nabela. Zelako interesgarrixak, Abauntzeko mapia eta Soalarreko gudarixa!
- Zelako gozamena, irakurketa ariña eta ondo ilustraua! Eta zein ete dok Eduntse, gure musa baskoi ederra? (kontuan hartuta, Martintxo Altzuetan marrazkizetako arpegi asko benetako pertsonenak dirazela).
- Bikaina, informaziño fidagarrixa modu entretenigarri eta artistikuan emote hau. Askotan, ipoiña bera bezain inportantia izaten dok-eta, kontalarixan gaittasuna.
II: Nafarroako Erresuma, ametsetik konkistara
- Begiratu bihar izan juat: Vianako printzea. eu.wikipedia.org/wiki/Vianako_Printzea Aiaiai, hau irakorri eta gero urzainkitiar bihurtuko ete nauk! 😂
- Interesgarrixa duda barik, baiña 1512 hurreratu ahala, idazliari nafarzaletasuna gaiñezka egitten jetsak, oiñ arte mantendutako didaktismua tapatzen. Ondo jagok e? Baiña pasiñuorrek siñisgarrittasunari kalte.
- Begiratu bihar izan juat: Arrada eu.wikipedia.org/wiki/Arrada_Zaharra Hor ingurukua izango ete zan Radica? Zelako leku interesgarrixa! Pitillas onduan gaiñera, bisitta ederra eta bizikletazko pasio luziekin.
- Zenbat gozatzen nabillen liburu txorta hau. Euskal historian ziharko bidaia, ikusmena erabilliz. Martintxo Altzuetan irudixak, banan- banan hartuta, kuadro baten anpliau eta horman ipintzeko morokuak dittuk.
III: Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak
- Begiratu bihar izan juat: Estibalitz Sasiola. eu.wikipedia.org/wiki/Estibalitz_Sasiola
- Jakiña, kontakizuna gaur egunera hurreratu ahala, informaziño kopurua haunditzen joiak eta lehen sintetikuak zittuan pasartiak, kapitulo desarrollauaguak bihurtu dittuk (oiñ ballena arrantziakin najabilk). Enfoke aldaketa egokixa, erregular!
- Gure egunetara gajatozak ixa-ixa. Aurrekuen linean, gerrak, ekonomiak, eta gure herenaittitta-amamen bizimodua.
IV: Karlistaldietatik frankismoaren aurkako borrokara
- Nabarmendu nahi juat Markel Lizasoaiñen itzulpena. Ondo egindakua, aberatsa eta berezko pertsonalidadeduna, hain dok eze, ez nauk konturatu itzulpena zanik, harik eta 3. orrialdeko kredituetan ikusi doten arte!
- Hara, azkenian enterau nok "Los ultimos de Filipinas" famosuen kontuakin. eu.wikipedia.org/wiki/Balerko_setioa (oiñ arte sekulan entzun bakua, etara kontuak gure etxian inperixo zaharran epikia zenbat balorau izan dan)
- Azken txatal hau neuri hain interesgarrixa ein ez bajatak be (gauza gehixenak ezagunak), kanpoko pertsona bati EHko historixia ezagutzeko oso egokixa begittandu jatak. Bilduma osua, pakete baten, edozeiñi erregalatzeko moduko opari bikaiña dok!

