Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Tamainak axola du: testu-bilduma erraldoiak, hizkuntzaren prozesamenduan beharrezkoak

e-gor 2010/01/07 21:30
Makinei hizkuntzak irakasteko saiakerak hasi zirenetik, eta oraintsu samar arte, hurbiltze intuitiboak eta sinplifikatzaileak erabili izan dira. Hizkuntzalarien ezagutza linguistikoak makinek ulertzeko moduko egituretara pasatzen ziren informatikarien laguntzarekin, eta egitura horien bidez tratatzen zen hizkuntza. Azken urteetan, baina, gero eta gehiago erabiltzen dira corpus handietan eta metodo estatistiko hutsetan oinarritutako teknikak.
(Elhuyar aldizkariko 2009ko azaroko Hizkuntzaren Prozesamenduari —lanbide dudan arloari— eskainitako alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Hizkuntzaren prozesamendua ia-ia ordenagailuen sorreratik existitzen da. Joan den mendeko 40ko hamarkadan sortutako lehen makina elektroniko programagarriak, Bigarren Mundu Gerra medio, batez ere mezuak deszifratu eta kodeak apurtzeko erabili ziren, baina, gerra amaitu ondoren, hizkuntzaren prozesamendua asko lantzen hasi zen, batez ere itzulpen automatikoaren arloan.

Hasiera haietan, batez ere matematikariak aritzen ziren horretan, eta oso teknika sinpleak erabiltzen zituzten, kriptografiaren ohiturek eraginda: funtsean, hiztegien eta hitz-ordenaren aldaketen bidez lortu nahi zuten itzulpen automatikoa. Baina segituan konturatu ziren hizkuntzak hori baino gehiago zirela, eta eredu linguistiko konplexuagoak erabili beharra zegoela. Hala, taldeetan hizkuntzalariak sartzen joan ziren, eta Saussure eta Chomskyren teoriak aplikatzen. Geroztik, eta hamarkada askotan zehar, hizkuntzaren prozesamenduko alor guztietan (morfologian, ortografia-zuzenketan, sintaxian, adieren desanbiguazioan...) hurbiltze bat izan da nagusi: hizkuntzalarien intuizioan oinarritutako ezagutza ordenagailuek tratatu ahal izateko moduko egitura sinpleetara egokitzea (erregelak, zuhaitzak, grafoak, programazio-lengoaiak...).

Baina metodo horiek ere beren mugak dituzte. Alde batetik, hizkuntzalaririk onenek ere ezin dute kontuan izan hizkuntza batek eskaintzen duen kasuistika guztia; bestetik, hizkuntzek konplexutasun eta aberastasun handiegia dute egitura sinpleen bidez adierazteko. Muga horiek, gainera, are handiagoak dira solaserako hizkuntzan. Hala ere, beste biderik ez zegoen; garaiko makinen ahalmena kontuan izanda hori zen hizkuntzarekin aritzeko modu bakarra. Eta, teknika horien bidez, aurrerapena mantso samarra izan da urte askotan.

Corpusen eta estatistikaren etorrera

Azken bi hamarkadetan, baina, hurbiltze enpirikoago bat ari da nagusitzen hizkuntzaren prozesamenduan, testu-bilduma handien ustiaketan eta metodo estatistikoetan oinarritua. Ezagutza intuitiboan oinarritu beharrean, hizkuntza-lagin erreal handiak, hau da, corpusak, erabiltzen dira hizkuntzaren ahalik eta kasu gehien kontuan hartzeko. Eta horien gainean estatistika edo ikasketa automatikoaren gisako metodoak erabiltzen dira, teknika linguistiko gutxi erabiliz. Hizkuntza egitura konputagarrien bidez modelizatzen saiatzen diren kasuetan ere, ereduak corpusetatik erauzten dituzte automatikoki. Horregatik, metodo estatistikoekin lan eginda, makina batek hitz egiteko ahalmena izan dezan, testu-bilduma erraldoi bat eta bilduma horrekin lan egiteko baliabideak izan behar ditu eskuragarri.

Bi faktorek eragin dute nagusiki metodologia-aldaketa hau. Batetik, gaur egungo ordenagailuek, lehengoek ez bezala, datu-kopuru ikaragarriak maneiatzeko gaitasuna dute. Bestetik, inoiz baino testu gehiago dago eskura formatu elektronikoan, batez ere Internet sortuz geroztik.

Hala, corpusak eta teknika estatistikoak erabiltzen dira ortografia-zuzentzaileetan (hitz okerraren antzeko testuinguruak corpusetan bilatuta), itzulpen automatikoan (itzulpen-memoriak edo webgune eleanitzetako testuak erabiliz, hitz, sintagma edo esaldi ahalik eta handienen itzulpenak estatistikoki lortzeko), adieren desanbiguazioan, terminologia-erauzketa automatikoan... Eta orokorrean esan daiteke zenbat eta corpus handiagoak izan orduan eta emaitza hobeak lortzen dituztela sistemek. Adibidez, Googleko Franz Joseph Och-ek bere itzulpen automatiko estatistikoaren sistema aurkeztu zuen 2005eko ACLren (Association for Computational Linguistics) kongresuan, 200.000 milioi hitzeko corpus baten gainean entrenatutakoa. Eta, geroztik, haien sistema da itzulpen automatikoan erreferentzia nagusia eta lehiaketa guztiak irabazten dituena. Eta antzera gertatzen da beste alorretan ere.

Etorkizuna, hibridazioa

Alabaina, metodologia honek ere mugak ditu. Hizkuntza eta ataza batzuetan, corpus benetan erraldoiak erabiltzen dira jadanik, eta esan daiteke honezkero goi-muga jo dutela, oso zaila baitute lortutako emaitzak askoz gehiago hobetzen jarraitzea. Beste hizkuntza eta alor batzuetan ez dago hain corpus handirik, eta metodo estatistiko hutsekin ezin dira hain emaitza onak lortu.

Horregatik, metodo estatistikoak hobetzeko azken aldiko joera da teknika linguistikoekin konbinatzea, eta metodo hibridoak sortzea. Eta etorkizunean ere hori izango da bidea hizkuntzaren prozesamenduan aurrera egiteko. Makinek laster hizkuntza ulertu eta egoki trata dezaten nahi badugu, eta makinek hitz egitea nahi badugu, beharrezko izango da matematikariak, informatikariak eta hizkuntzalariak eskutik joatea.

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?

e-gor 2009/12/20 23:05
Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?

Irudia: Elkar

(Elkar aldizkariko 2009ko neguko alean argitaratutako artikulua)

Komikiaren munduan azken aldian azpigenero bat indarra hartzen ari bada, hori nobela grafikoa da. Termino fetitxea komiki-argitaletxeen promozio liburuxka eta karteletan, edo egunkari zein aldizkarietako kultura orriek komikiei buruz hitz egiten dutenean. Baina zer da zehazki nobela grafikoa?

Nobela edo eleberri grafikoak, ohiko beste komikien aldean, publiko helduagoari zuzenduta egon ohi dira, inprimatze luxuzkoagoa izaten dute, luzera handiagokoak dira normalean eta pretentsio artistikoak izan ohi dituzte. Beste ezaugarri nagusietako bat da hasiera eta amaiera duten istorioak kontatzen dituztela, beste formatu gehienak (umorezko komiki-bandak, comic book-a, komiki-aldizkariak, albumak...) seriatuak diren bitartean. Will Eisner maisuaren A contract with God jotzen da bere burua nobela grafiko gisa definitu zuen lehen komikitzat.

Superheroien komikiekin, mangarekin edo beste komiki genero batzuekin alderatuta, eleberri grafikoen gaiak serioak eta errealistak izaten dira. Kronika politiko eta sozialak ohikoak dira horrelakoetan; Marjane Satrapik bikain erretratatzen du haur eta emakume baten ikuspegitik Irango iraultza islamista Persepolisen, edo Guy Delislek Asiako hegoekialdeko egoera Pyongiang eta Crónicas Birmanasen, edo Alfonso Zapico asturiarrak judutar eta palestinarren arteko gatazka Café Budapesten. Gerrak eta gatazka politikoak ere bai; ezagunenetako batzuk Joe Saccoren Palestina: en la franja de Gaza edo Gorazde: Zona Protegida, Art Spiegelmanen Maus (Pulitzer kazetaritza saria irabazitakoa) edo Pierre Christin eta Enki Bilalen Las falanges del orden negro dira. Eta eguneroko bizitzako arazoak ere, askotan autobiografikoak, izaten dira nobela grafikoen gai; adibidez, Craig Thompsonek bere haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen ditu Blanketsen, Andi Watsonek langabezian egotea zer den Desayuno por la tarden eta Frederik Peetersek neskalagun seropositiboarekiko erlazioa Píldoras azulesen.

Fikzioa ere, noski, erabiltzen da nobela grafikoetako argumentuetan, genero beltza edo fikzio historikoa bezala, eta are fikzio superheroikoa ere. Frank Miller eta Alan Moore fikziozko eleberri grafiko askoren egile izan dira, eta euren lan ugarik zinemarako bidea egin dute. Genero beltzean eta fikzio historikoan, lehenengoaren Sin City eta 300 aipa ditzakegu. Eta superheroienetan, Frank Millerrek El regreso del señor de la noche egin du adibidez, eta Alan Moorek Top 10, La liga de los hombres extraordinarios eta, batez ere, Watchmen, jende askorentzat (artikulu honen egilearentzat barne) inoiz egin den komikirik onena dena; Time aldizkariak XX. mendeko 100 nobela onenen artean sartu zuen komiki bakarra da Watchmen. Manga japoniarreko Osamu Tezukaren Adolf eta Katsuhiro Otomoren Akira ere nobela grafikotzat har daitezke.

Euskal Herrian eta are euskaraz egin dira nobela grafikoak azken urteetan: Patxi Gallegoren Pololoak trilogia, Josean Muñoz eta Juan Luis Landaren El ciclo de Irati eta Saiak bere jarraipena, Asisko, Marko eta Jokinen Gartxot, Unai Busturia eta Julen Ribasen Numenak trilogia edota Hedoi Etxarte eta Alain Urrutiaren Ihes ederra.

Alabaina, eleberri grafikoa terminoa ez da komikigileen edo zaleen gustukoa, argitaletxeen marketing aparatuen asmakuntza besterik ez baita finean. Eta argitaletxeek eurek komiki mota jakin bati literatur mailako prestigioa emateko asmatu izanak edo egunkariek kultura orrietan horrelakoak batez ere aipatzeak, berarekin inplizituki dakar beste komiki mota edo generoekiko destaina, beste guztia haurrentzat edo kalitate gutxikoa balitz bezala. Eta ez da hala inondik inora. Aldizkarietan edo egunkarietan nahiz album formatuan argitaratu izan dira jatorriz Corto Maltés, Little Nemo, Thorgal eta beste arte lan ugari. Gainera, sarritan lehenengo horrelako formaturen baten ateratako lanen bildumak ondoren eleberri grafiko gisa saldu izan dizkigute; Watchmen bera, nobela grafikoetan nobela grafikoena, jatorrian hamabi aleko grapadun comic-book gisa atera zen...

Marketing termino soila izanik ere, ongi etorria bedi nobela grafiko izendapena, literaturzale handiuste garbizaleren batzuk komikien mundura hurbiltzeko balio badu. Literatura eta pinturaren konbinazioz osatutakoa baina bien batura baino askoz gehiago den arte zoragarri bat deskubrituko dute.

Pololoak 3, Atxeritoko balada

Pololoak sorta arrakastatsuaren hirugarren eta azken liburua dakarkigu Patxi Gallegok udazken honetan. Xabinaitor superheroi euskalduna agertuko da berriz ere, protagonismo gehiago hartuta oraingoan, bera izango baita istorioaren kontatzaile eta gidari; eta besteak beste, egileari buruz hitz egingo du (Patxi Gallego jaunaz, alegia); komikilari honen obsesioetan sakontzeko, haren txikitako traumez ikertuko du Aldanondo inspektoreak, eta halaber jakingo dugu ikastolako neskatxa eta andereñoekin izandako harremanei buruz. Horrez gain, ez dira faltako guardia zibilekiko behaztopa eta liskarrak, Xabinaitorren guraso atsekabetuak edo Kariñe maitagarriaren agerpenak, edo aurreko liburuetako jarraipeneko hainbat kontu. Guzti-guztia koloretan oraingoan.

5 urte 5!

e-gor 2009/12/15 22:40
2004ko abenduaren hasieran iragarri nuen Sustatun e-gorblog
5 urte 5!

Irudia: Patxitrapero

Tira, konturatu orduko 5 urte egin ditut blogintzan! 2004ko urriaren amaieran-edo hartu nuen asmoa komikiei (ez baitzen gunerik euskaraz Interneten komikiei buruz aritzeko) eta informatikari (zerbait aportatu nezakeelakoan edo) buruzko euskarazko blog bat egiteko. Luistxori galdetu nion ea Eibar.org-ek ostatatuko zidan, euskarazko blog komunitate bakarra hor baitzegoen, eta onartu zidaten. Hasteko, azaroan zehar artikulu sorta bi idatzi nituen probatarako, bata Pololoak komiki-sailaren lehen liburuari buruz eta bestea PVR-ei eta MythTV-ri buruz, eta abenduaren 2an iragarri nuen Sustatun e-gorblog sortu zela (orduan oraindik notizia zen euskarazko blog berri baten sorrera). Eta gaur arte...

Bidean, 247 artikulu! Nire buruari jarritako astean artikulu bateko helburua bete dudala esan dezaket, beraz (beno, egia esan denak ez dira nireak, horietako batzuk kolaboratzaileek idatzi dituzte: Iban Zaldua, Willy Roa, Aitzol Astigarraga, Patxi Lurra, Oihane Zabaleta, DabilenHarria...). Horietako makinatxo bat Sustatura edo Berriara ere eraman izan dituzte, edo beste toki batzuetan aipatu. Gainera, blogaren bidez nire burua ezagutarazi izanari esker, beste hainbat komunikabide edo mobidatan parte hartzen dut edo hartu izan dut, bai komikien ingurukoetan (Xabiroi komiki-aldizkarian Albisteen txokoa eramaten dut, Sautrela literaturari buruzko telebista programan Tintin-i buruz hitz egin nuen, Elkar aldizkarirako idatzi izan dut...) bai informatikaren ingurukoetan (Elhuyar aldizkarian Mundu digitala atala eramaten dut, 7K aldizkarian elkarrizketatu naute...). Baina denetan onena, blogaren bidez ezagutu dudan jende guztia eta egin ditudan lagun guztiak, jende mordoa, benetan. Balorazio erabat positiboa, beraz.

Hau dena Eibar.org elkarteari, kolaboratzaileei eta batez ere zuei, irakurleei, zor dizuet. Zuen erantzunak irakurtzeak eta hor zaudetela jakiteak ematen du honetan jarraitzeko animoa. Eta nik behintzat badut beste urte mordoxka baterako! Mila esker, zinez!

Google Wave: posta elektronikoa aurretik eramango duen olatua?

e-gor 2009/12/05 23:30
Pasa den maiatzean, Googlek, garatzaileentzako jardunaldi batzuetan, aurki argia ikustekoa den bere azken produktua aurkeztu zuen: Google Wave. Interneten jarri duten aurkezpenean diotenez, horrelakoa izango litzateke posta elektronikoa gaur egun asmatu izan balitz, eta hura ordezkatzeko asmoz egin dute. Lortuko duten edo ez ikusteko dago, baina badute horretarako aukerarik: informatikariei asko gustatu zaien tresna ikaragarri ona izateaz gain, badirudi ikuspegi egokia hautatu dutela hura kaleratzeko moduan eta formatuan.
Google Wave: posta elektronikoa aurretik eramango duen olatua?

Irudia: Google

(Elhuyar aldizkariko 2009ko urriko alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Interneten komunikatzeko eta elkarlanerako tresna bat badago guztiok darabilguna, hori posta elektronikoa da. Baina tresna hori duela berrogei urte baino gehiago asmatu zen, orduan zegoen teknologiarekin, eta gaur egungoarekin askoz gauza aurreratuagoak egin daitezke (eta egiten dira). Hori egin du Googlek: posta elektronikoa bera, wikiak, berehalako mezularitza eta abar nahasiz, Google Wave sortu, etorkizuneko posta elektronikoa.

Posta elektronikoa, funtsean, testu-mezu bat hartzaile bati edo batzuei bidaltzean datza; mezuaren kopiak egiten dira jasotzaile bakoitzarentzat, eta mezua helburura iristean amaitzen da mezuaren bizitza. Gero, mezuei erantzunez eta aurreko mezuen zatiak erantzunetan kopiatuz sortzen dira elkarrizketak. Baina sarri ez da erraza elkarrizketen hariari jarraitzea mezuen anabasan.

Googlek sortutako sisteman, aldiz, hasierako erabiltzaileak wave (olatua ingelesez) edo elkarrizketa bat sortzen du, eta hainbat pertsonarekin elkarbanatu. Wave horren kopia bakarra gordetzen da zerbitzarian, eta horren gainean elkarreragiten dute partaide guztiek elkarrizketa sortzen joateko. Bi gauza egin ditzakete partaideek: batetik, wave-aren testua bera alda dezakete, denen artean adostutako testu bat osatzeko, wiki baten edo partekatutako dokumentu baten gisara; bestetik, erantzunak edo komentarioak gehitu ditzakete wave-aren edozein puntutan, posta elektronikoan, wikietako eztabaida-orrietan edo foroetan egin daitekeen moduan.

Horrez gain, wave-a aldatzen edo komentatzen ari garen bitartean elkarrizketako beste partaideren batek ere irekia badu, azken horrek aldaketak zuzenean ikusi ahal izango ditu, berehalako mezularitzan edo txat-programetan bezala. Gainera, aldaketak eta komentarioak batek baino gehiagok egin ditzakete aldi berean. Eta, wikietan bezala, aldaketen historia guztia gordetzen da, edozein unetan atzera jotzeko edo aldaketen prozesu osoa ikusteko. Beste hainbat detaile txiki ere baditu tresnak. Esate baterako, erantzunen zuhaitzeko puntu batetik aurrera, partaideen taldea murriztu daiteke, hortik aurrerakoa hautatutakoek soilik ikusi edo aldatzeko.

Google Wavek, jakina, programa-zerbitzari bat behar du; baina bezeroaren alderako egin duten programak nabigatzailean funtzionatzen du, Flash edo RIA interpreterik gabe, hau da, HTML, Javascript, AJAX, CSS eta horrelako teknika estandarrekin. Eta benetan sinesgaitza da horiek soilik erabilita lortu duten elkarrekintza-maila.

Funtzionalitateak gehitzeko APIa

Berez dakartzan ezaugarriez gain, beste asko izan ditzake Google Wavek, hirugarrenek luzapenen bidez funtzionalitate berriak gehitu ahal izateko APIa (Application Programming Interface) ere bai baitauka. Oraingoz, tresna publikoa ez denez, Googlek berak soilik garatu ditu luzapenak Google Waverentzat. Baina egin dituenak oso ikusgarriak dira, eta tresnaren ahalmen osoa ikusteko balio dute. Adibidez, idatzi ahala akats ortografiko edo gramatikalak zuzentzen dituen luzapen bat egin dute; edo testua idatzi ahala jasotzaile bakoitzaren hizkuntza lehenetsira automatikoki itzultzen duen beste bat. Edo Google Waven idatzitakoa eta erantzunak zuzenean blog edo sare sozial batean publikatzeko beste bat. Edo irudiak, bideoak, mapak eta abarrak erraz txertatzeko beste batzuk... Etorkizunean, jendearen ekarpenekin, milaka aukera gehiago izan ditzake, gaur imajinatu ere ezinezkoak.

Protokoloa eta iturburu-kodea, irekiak

Google Wave tresna izugarri ona izanagatik, ez da erraza izango komunikatzeko moduak iraultzea eta hain errotua dagoen posta elektronikoa ordeztea. Izan ere, ez da Google Wave posta elektronikoaren ordezko deitua izan den lehena. Komunikaziorako tresna asko agertu dira azken urteetan (berehalako mezularitza, sare sozialak...), aukera interesgarriekin, batzuk API irekiekin... Eta, zenbaitzuek arrakasta handia izan badute ere, ez dira posta elektronikoa bezainbeste hedatu.

Horren arrazoi nagusietako bat da tresna horiek denak konpainia zehatz batzuei lotutako zerbitzuak direla, eta protokolo itxi eta jabedunak dituztela. Tresnok erabiltzeko, kontua ireki behar da konpainia jabearenean, eta informazioa beraiek gordeko dutela onartu. Hori oztopo handia da tresna horiek zabaltzeko, batez ere enpresa mailan. Horrez gain, zerbitzu antzekoak enpresa batek baino gehiagok eskaintzen dituzte, eta baten bezeroak ezin dira besteenekin komunikatu (Facebook eta Tuenti, adibidez, edo Messenger eta Google Talk). Posta elektronikoa, aldiz, protokolo irekia da, eta, bezero-zerbitzari komunikazioaz gain, zerbitzarien artekoa ere ahalbidetzen du. Horrela, edozeinek edozeini bidal diezaioke mezu elektroniko bat, kontua edonon (enpresako barne-zerbitzarian, hornitzaileren baten edo besteren baten) izanda ere.

Bada, Googlek filosofia bera erabili du Google Waverekin. Protokolo irekia egin dute, zerbitzarien arteko komunikazioa ere baduena. Baina, gainera, beraiek inplementatutako zerbitzariaren eta bezeroaren iturburu-kodeak ireki dituzte. Beraz, edozein enpresak bere wave-zerbitzaria sor dezake, edo Googlerena instalatu, barne-erabilerarako nahiz wave-hornitzaile izateko, eta partikularrek wave-hornitzaile batean edo bestean ireki ditzakete kontuak... Eta denak elkarrekin komunikatu ahal izango dira.

Google Wave komunikaziorako tresna benetan ahaltsua da, eta posta elektronikoaren orain arteko arrakasta ahalbidetu duten irekitasun-ezaugarriak ditu. Posta elektronikoa ordezkatzeko baldintza tekniko guztiak betetzen ditu, baina ikusteko dago egingo ote duen, jakin bai baitakigu beste faktore askok parte hartzen dutela kontu hauetan... Nik, behintzat, tresnaren ahala ikusita, espero dut denok laster olatu gainean joatea!

Udazken honetan, euskarazko komiki aukera zabala

e-gor 2009/12/03 23:40
Lehenago komentatu ditugunez gain, beste mordoxka bat atera dira

Aurtengo Getxo-Durango-Gabonak kanpainarako euskarazko komikien aukera zabala daukagu. Aurretik komentatu ditugun Ihes ederra eta Pololoak 3z gain, beste nobedade mordoxka bat ere badago salgai.

Sauré argitaletxeak lau komiki berri atera ditu, ohi duen bezala gaztelania eta euskarazko edizio banarekin. Batetik, Txanoa bildumaren 4. albuma atera dute, Abentura olinpikoa izenekoa, Txani Rodríguez, Nacho Fernández eta Verónica Rosadok egina. Bestetik, Newtondarrak bilduma berria hasi dute, Edorta Corpas eta Víctor Araqueren Newton eta Torrijo superordenagailuarekin. Horrez gain, Ziklozirkua bildumako 2. alea kaleratu dute, Diamanteak harean, Joseba Gómez eta José Manuel Carrascok egina. Eta azkenik, Compadre bildumako 4. albuma, Jansain eta Zerdaren Ahalmen partekatuak.

Bestalde, aipatu nahi dut Gure erroak elkarteak ateratako Berunezko itsasoa (Matxitxakoko guda) komikia. Ez da nobedadea, baina nik aurtengo Getxoko komiki-azoka arte ez dut izan horren berri, eta hemen komentatu gabe nuenez, ba horra.

Badakizue ba, zertan hobe dirua gastatzea euskarazko komikitan baino?

Irungo II. Komiki Azoka

e-gor 2009/12/02 23:30
Zubi honetako lehen hiru egunetan izango da, ekitaldiz beteta
Irungo II. Komiki Azoka

Irudia: JMES

Iazko lehenengo edizioaren ondoren, aurten berriz ere egingo dute Irungo Komiki Azoka, Irungo Udalak, Martindozenea Gaztelekuak eta PokerFace komiki-elkarteak antolatuta. Abenduaren 5etik 7ra egongo da irekita Irungo Zabaltza Plazan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:00etara.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.komikirun.com.

Erakusketak

Proiekzioak

LARUNBATA 5

  • 10:00: Escaflowne, la película.
  • 12:00: Cowboy Bebop (seriearen lehen pasarteak)
  • 20:00: Death Note (seriearen lehen pasarteak)

IGANDEA 6

  • 10:00: Samurai Champloo (seriearen lehen pasarteak)
  • 12:00: Gun x Sword (seriearen lehen pasarteak)
  • 20:00: Ergo Proxy (seriearen lehen pasarteak)

ASTELEHENA 7

  • 10:00-11:00: Tortugas Ninja (seriearen lehen pasarteak)
  • 11:00-12:30: Chicho Terremoto (seriearen lehen pasarteak)
  • 12:30: Dragon Ball (Cell-en saga amaiera)
  • 20:00: Le Chevalier D´Eon (seriearen lehen pasarteak)

Gonbidatutako egileak

  • Joseba Basalo (Aletako editorea)
  • Jordi Bayarri
  • Jose Fonollosa
  • PokerFace elkarteko egileak: Jorge Madejón, Garbiñe Martiarena, Jose Manuel Enrique (JMES), Gorka Ortega (McKana), Arkaitz González eta Mikel Thomen (Quet)

Egitaraua

LARUNBATA 5

  • 10:00: Marrazki-tailerra: Izaki fantastikoak diseinatzea.
  • 10:00: Magic - The Gathering jokorako sarrera-partidak.
  • 10:00: "Zombies" mahai-jokorako sarrera-partidak.
  • 10:00: "Marvel Heroes" mahai-jokorako sarrera-partidak.
  • 11:00: Ipuinetako pertsonaiak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako).
  • 11:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
  • 11:30: Marrazki-tailerra: Superbilauak sortzea.
  • 12:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
  • 12:30: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu): Diseinatu ezazu superbilau original bat (epaimahaia: PokerFace).
  • 16:00: Marrazki-tailerra: Zientzia fikziozko ibilgailuak diseinatzea.
  • 16:00: Superheroiak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako)
  • 16:00-19:00: Xbox 360 Street Fighter 4 Torneoa, sailkapen-txanda (antolatzailea: NKPlayers).
  • 16:10: Evora bideojokoaren aurkezpena, hitzaldia eta galdera saioa bideojokoei buruz (emaleak: Imanol Pinelo eta Imanol Toro, Ingumak taldekoak, Evoraren sortzaileak).
  • 17:00: Marrazki azkarraren lehiaketa (20 minutu): Diseinatu ezazu Zientzia Fikzioko pertsonaia bat (epaimahaia: Joseba Basalo argitaratzailea, Jordi Bayarri marrazkilaria, Jose Fonollosa marrazkilaria).
  • 17:00-19:00: Magic - The Gathering Torneoa.
  • 18:00: Aurkezpena, hitzaldia eta saioak aretoko egile gonbidatuekin: Joseba Basalo (editorea), Jordi Bayarri (marrazkilaria) eta José Fonollosa (marrazkilaria)

IGANDEA 6

  • 10:00: Marrazki-tailerra: Fantasiazko heroien pertsonaiak diseinatzea.
  • 10:00: Plastilinaz modelatzeko tailerra (gazteentzako eta helduentzako).
  • 10:00: Carcassone mahai-jokorako sarrera-partidak.
  • 10:00-13:00: Heroclix-erako sarrera-partidak.
  • 11:00-13:00: Xbox 360-eko The Broken Bond Naruto torneoa
  • 11:30: Marrazki-tailerra: Objektu bizigabeei bizia ematea: Emaiezu bizia nahi dituzun objektu guztiei (mahai bat, auto bat eta abar animatzea)
  • 12:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
  • 12:30: XL Marrazki-tailerra.
  • 13:00: Bisita gidatuak erakusketetara.
  • 16:00-19:00: Xbox 360 Street Fighter Torneoko finala (antolatzailea: NKPlayers).
  • 16:10: 3D aurkezpena eta hitzaldia: Óscar Manrique.
  • 17:00: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu): Diseinatu ezazu fantasiazko heroi baten pertsonaia (epaimahaia: PokerFace elkartea).
  • 17:00-19:00: Heroclix Torneoa.
  • 18:00-20:00: PokerFace aldizkari berriaren aurkezpena, marken eta marrazkien hitzaldiak eta saioak. PokerFace egileak: Garbiñe Martiarena, McKana, Jorge Madejón, Jose Manuel Enrique (JMES), Mikel Thomen eta Arkaitz González.

ASTELEHENA 7

  • 10:00: Marrazki-tailerra: Animaliak gizakitzea.
  • 10:00: Colonos del Catanerako sarrera-partidak.
  • 10:00: Heroclix joko libreko partidak.
  • 10:00: Yu-Gi-Oh! jokorako sarrera-partidak.
  • 12:00: Ipuinetako pertsonaiak birziklatutako materialez sortzeko tailerra (adin guztietarako).
  • 12:00: Marrazki-tailerra: Pertsonaia izugarriak diseinatzea.
  • 16:00: Plastilinaz modelatzeko tailerra (haurrentzako).
  • 16:00: Marrazki azkarreko lehiaketa (20 minutu): Diseinatu ezazu izaki izugarri bat (epaimahaia: PokerFace elkartea).
  • 16:00-18:00: Colonos del Catán Torneoa.
  • 16:00: Heroclix joko libreko partidak.
  • 16:00: Magic - The Gathering joko libreko partidak.
  • 16:00-20:00: Super Nintendoren Super Mario Kart Torneoa (antolatzailea: NKPlayers).
  • 17:00: Manga marrazki-tailerra: Manga estiloko pertsonaiak diseinatzea.
  • 18:00-20:00: Astelehen arratsaldeko izarren lehiaketa, parte-hartzaileentzako galdera eta proba ugarirekin

Xabiroi aldizkariaren 17. alea eta beste ale berezi bat, kalean

e-gor 2009/11/28 12:50
Ohiko sailak lehenengoan eta luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien lan oso interesgarriak bigarrenean
Xabiroi aldizkariaren 17. alea eta beste ale berezi bat, kalean

Irudia: Alex Sanvi / Arthur Suydam

Urrian atera zen Ikastolen Elkarteak ateratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 17. alea, eta azaroan berriz beste ale berezi bat. 17. alean ohiko sailek jarraitzen dute eta ale berezian, ohikoa denez, luxuzko idazle/marrazkigile bikote berrien istorio laburrak.

17. alean ondoko edukia aurkituko dugu:

Eta ale berezian:

Oraindik garaiz zabiltzate hauek, aldizkariaren beste aleak edo albumak Getxoko komiki-azokan erosteko, Xabiroiren stand-ean!

Getxoko VIII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

e-gor 2009/11/26 00:25
Ekitaldi eta ikusteko ugari ostiraletik igandera bitartean
Getxoko VIII. Komiki eta Manga Azoka aste bukaera honetan

Irudia: Paco Roca

Iritsi da berriro ere Getxoko komiki eta manga azoka. Azaroaren 27tik 29ra bitartean (ostiraletik igandera, beraz) izango den azokak bi gune izango ditu: Areetako geltoki plazako ohiko komikiaren guneaz gain, azken urteetan bezala, mangaren gunea egongo da Erromoko Santa Eugenia plazan.

Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 116 stand egongo dira, 82 komikien gunean eta 34 mangaren gunean, iazko 99en aldean igoera nabarmena. Horrez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzeak, proiekzioak, tailerrak... Sarrerak 2,5 euro balio ditu. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Hala ere, euskarak presentzia txikia izango du azokan. Xabiroik mahai bat du bertan eta bere euskarazko produktuak erakutsiko ditu bertan, eta aurtengo azaroko ale bereziaren aurkezpena ere egingo du.

Jarraian duzue ekitaldien zerrenda eta egitaraua, informazio gehiagorako http://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.asp.

Omenaldiak

Erakusketak

  • Purita Campos

Erakusketak inguruetan

  • Algortako erakustaretoan, Laura F. Martín eta Joanna Nieto-ren Princesas. Azaroaren 23tik abenduaren 5era, 10:00-13:00 eta 18:00-21:30 astegunetan eta 10:00-13:00 larunbatetan.
  • Erromoko erakustaretoan, Roberto González-en Diez años fuera de juego. Azaroaren 23tik abenduaren 5era, 11:00-13:00 eta 18:00-21:00 astegunetan eta 11:00-13:00 larunbatetan.
  • Erromoko Jai Alai kafetegian, Beatriz González "Vhea"ren Wings simplicity. Azaroaren 23tik abenduaren 13ra.
  • Areetako Glass kafetegian, Guillerge-ren La trinchera abandonada.
  • Areetako La Reja tabernan, Mikel Bao-ren Asuntos pendientes.

Proiekzioak

  • Animazioko zinea
  • Komiki film laburrak
  • Film laburren entsalada

Mahai-inguruak

  • "NOVELA GRÁFICA: ¿Un fenómeno que siempre ha estado ahí?" (hizlariak: Juan Manuel Díaz de Gereñu, Yexus, Antonio Altarriba; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • "DISEÑO, ILUSTRO, GARABATEO VIÑETAS Y LO QUE HAGA FALTA: La profesión de dibujante ayer, hoy y mañana" (hizlariak: Javier Olivares, Luis Bustos, Chema García, Sebas Martín; moderatzailea: Manuel Bartual)
  • "RELACIÓN ENTRE PRENSA Y CÓMIC. ¿Quién critica a los medios?" (hizlariak: Santiago García, Oscar Palmer, Koldo Azpitarte; moderatzailea: Ricardo Mena)
  • "CÓMICS Y TECNOLOGÍA: Dibujando prodigios tecnológicos con las más modernas técnicas digitales" (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)

Solasaldiak

  • JACK MIRCALA (moderatzailea: Borja Crespo)
  • PURITA CAMPOS (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
  • DAVE McKEAN (moderatzaileak: Laureano Domínguez, Raúl Sastre) 
  • DAVID LLOYD (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Raúl Sastre)
  • JAIME ROCA
  • JUDAS
  • BUJINKAN

Nobedade aurkezpenak

  • XABIROI: 2009ko Zenbaki berezia (partaideak: Iñaki G. Holgado, Dani Fano, Alex Orbe…)
  • "¿QUÉ SIGNIFICA UNDERGROUND?" dokumentala (Guillermo Carandiniren eskutik)
  • DOLMEN (Víctor Cifuentes, Enrique Vegas, Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
  • GLÉNAT (Félix Sabaté, Pedro Rodríguez, Pablo H.)
  • LA CÚPULA (Sebas Martín, Jun Mutsuura, José María Berenguer, Montserrat Terrones)
  • ASTIBERRI (Mauro Entrialgo, Santiago García, Pepo Pérez, Chema García, Borja Crespo, Laureano Domínguez)
  • "PLUTÓN BRB N.E.R.O." komikia (hizlariak: Álex de la Iglesia, Carlos Vermut, Carlos Areces; moderatzailea: Borja Crespo)
  • Libro sobre PACO ROCA (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)
  • "SCHULZ, CARLITOS y SNOOPY" liburua (partaideak: Manel Fontdevila, Pepo Pérez, Óscar Palmer, Santiago García)
  • CRETINO CÓMICS (Puño eta Juarma)
  • "LA COLECCIÓN DE DISPENSADORES DE CARAMELOS PEZ DE MAURO" (partaideak: Mauro Entrialgo, Ricardo Mena)

Bestelakoak

  • Rol partidak (Imagina elkartearen eskutik)
  • Komiki-tailerra bi mailatan
  • Makilaje eta efektu berezien tailerra
  • Manga tailerra
  • Graffiti tailerra
  • Japoniako kaligrafia tailerra
  • Ikebana tailerra
  • Origami tailerra
  • Fast manga tailerra
  • Go tailerra
  • Kimono erakustaldia
  • Lolita desfilea
  • Friki bakarrizketak
  • Manga elkarteen lehiaketak (cosplay, karaoke, bideojokoak, jan ken pon, gh, yugioh, gymkana, bikoizketa, softcombat...)
  • El Balanzín aldizkaria

Gonbidatutako egileak

Komiki-guneko egitaraua

OSTIRALA 27

GOIZEZ

  • 11:00: Azokaren hasiera
  • 11:15: Proiekzioa: CINE DE ANIMACIÓN: "ESPECIAL CONFLICTIVOS" (10 años de animación con plastilina)
  • 12:45: Proiekzioa: "SPACE GHOST COAST TO COAST"
  • 13:45: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA + KOMIKI FILM LABURRAK ("La maldición de los hombres triángulo, "Videoclub", "Dos manos zurdas y un racimo de ojos manchados de gris"…)

ARRATSALDEZ

  • 17:05: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEMA + KOMIKI FILM LABURRAK ("Zombies & Cigarrettes", "Manual práctico del amigo imaginario"…)
  • 18:00: PURITA CAMPOSi eta JUAN CARLOS EGUILLORi omenaldiak
  • 18:30: Aurkezpena: XABIROI: 2009ko Zenbaki berezia (partaideak: Iñaki G. Holgado, Dani Fano, Alex Orbe...)
  • 19:00: Aurkezpena: "¿QUÉ SIGNIFICA UNDERGROUND?" (dokumentala Guillermo Carandiniren eskutik )

LARUNBATA 28

GOIZEZ

  • 11:05: Nobedade-aurkezpena: DOLMEN (Víctor Cifuentes, Enrique Vegas, Jorge Iván Argiz, Víctor Santos)
  • 11:30: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT (Félix Sabaté, Pedro Rodríguez, Pablo H.)
  • 12:00: Solasaldia: JACK MIRCALA (moderatzailea: Borja Crespo)
  • 12:30: Solasaldia: PURITA CAMPOS (moderatzailea: Jorge Iván Argiz)
  • 13:00: Mahai-ingurua: "NOVELA GRÁFICA: ¿Un fenómeno que siempre ha estado ahí?" (hizlariak: Juan Manuel Díaz de Gereñu, Yexus, Antonio Altarriba; moderatzailea: Koldo Azpitarte)
  • 14:00: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA (Sebas Martín, Jun Mutsuura, José María Berenguer, Montserrat Terrones)

ARRATSALDEZ

  • 17:05: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI (Mauro Entrialgo, Santiago García, Pepo Pérez, Chema García, Borja Crespo, Laureano Domínguez)
  • 17:30: Aurkezpena de cómic: "PLUTÓN BRBN.E.R.O." (hizlariak: Álex de la Iglesia, Carlos Vermut, Carlos Areces; moderatzailea: Borja Crespo)
  • 18:30: Solasaldia: DAVE McKEAN (moderatzaileak: Laureano Domínguez, Raúl Sastre)
  • 19:15: Solasaldia: DAVID LLOYD (moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Raúl Sastre)
  • 20:00: Mahai-ingurua: "DISEÑO, ILUSTRO, GARABATEO VIÑETAS Y LO QUE HAGA FALTA: La profesión de dibujante ayer, hoy y mañana" (hizlariak: Javier Olivares, Luis Bustos, Chema García, Sebas Martín; moderatzailea: Manuel Bartual)

IGANDEA 29

GOIZEZ

  • 11:05: Aurkezpena: Libro sobre PACO ROCA + Mahai-ingurua : "CÓMICS Y TECNOLOGÍA: Dibujando prodigios tecnológicos con las más modernas técnicas digitales" (hizlariak: Koldo Azpitarte, Paco Roca, Salvador Larroca, Pascual Ferry)
  • 12:00: Omenaldia CHARLES SCHULZi (bere heriotzaren 10. urteurrena) + Liburu aurkezpena : "SCHULZ, CARLITOS y SNOOPY" (partaideak: Manel Fontdevila, Pepo Pérez, Óscar Palmer, Santiago García)
  • 12:45: Mahai-ingurua: "RELACIÓN ENTRE PRENSA Y CÓMIC. ¿Quién critica a los medios?" (hizlariak : Santiago García, Oscar Palmer, Koldo Azpitarte; moderatzailea: Ricardo Mena)
  • 13:30: Nobedade-aurkezpena: CRETINO CÓMICS ("Noches de DMDA y Rosas-Tebeítos de Ultrarradio" y otros) a cargo de Puño y Juarma
  • 14:00: Proiekzioa eta Aurkezpena: "LA COLECCIÓN DE DISPENSADORES DE CARAMELOS PEZ DE MAURO" (partaideak: Mauro Entrialgo, Ricardo Mena)

ARRATSALDEZ

  • 17:05: Proiekzioa: "CORTOS DE TEBEO" ("Las increíbles aventuras de Paquito y Flecha", "Macho Alfa en el gabinete del Dr. Tirano", "El ataque de los robots de Nebulosa-5", "Die Schneider Krankheit", "Made in Japan", "Maquetas…)
  • 18:30: Proiekzioa: "CORTOS DE TEBEO" saio berezia: Chaparra Entertainment + "Space Monster"
  • 20:00: Proiekzioa: "Ensalada de cortometrajes" ("Marisa", "Abimbowe", "On the line", "Pim, Pam, Pum", "18 segundos", "Cotton Candy", "Porque hay cosas que nunca se olvidan", "Como conocí a tu padre", "Rutina"…)

Manga-guneko egitaraua

OSTIRALA 27

GOIZEZ

  • 13:00-14:00: IKEBANA TAILERRA

ARRATSALDEZ

  • 17:00-21:00: ORIGAMI TAILERRA
  • 18:00-19:00: JAN KEN PON
  • 19:00-20:00: LOLITA DESFILEA
  • 19:00-20:00: IKEBANA TAILERRA
  • 20:00-21:00: EUROBEAT FESTA + GH LEHIAKETA

LARUNBATA 28

GOIZEZ

  • 11:00-13:00: YuGiOh KARTAK
  • 11:00-14:30: FAST MANGA eta GO TAILERRAK
  • 11:00-14:30: GYMKANA
  • 12:00-13:00: BIKOIZKETA LEHIAKETA
  • 13:00-14:00: HITZALDIA: JAIME ROCA

ARRATSALDEZ

  • 17:00-21:00: ORIGAMI TAILERA
  • 17:00-21:00: GYMKANA
  • 17:00-18:00: HITZALDIA: JUDAS
  • 18:00 - 19:00: KIMONO ERAKUSTALDIA
  • 19:00-20:00: COSPLAY LEHIAKETA
  • 20:00-21:00: COSPLAY LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

IGANDEA 29

GOIZEZ

  • 11:00-13:00: YuGiOh KARTAK
  • 12:00-13:00: SOFTCOMBAT
  • 13:00-14:30: HITZALDIA: BUJINKAN
  • 12:00-13:00: IKEBANA TAILERRA
  • 13:00-14:00: KALIGRAFIA TAILERRA

ARRATSALDEZ

  • 17:00-18:00: FRIKI BAKARRIZKETAK
  • 18:00-19:00: BIDEOJOKO LEHIAKETAREN FINALA
  • 19:00-20:00: KARAOKE LEHIAKETA
  • 20:00-21:00: KARAOKE LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Sinatze-txandak

OSTIRALA 27

ARRATSALDEZ

  • 18:00-19:00: DAVE McKEAN - PACO ROCA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
  • 18:00-19:00: BERNARDO VERGARA (Diábolo) (Zincoren postuan)
  • 19:00-20:00: MAURO ENTRIALGO - PEPO PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)
  • 19:00: PURITA CAMPOS (Sinatze-gunean)

LARUNBATA 28

GOIZEZ

  • 11:30: DAVE McKEAN - DAVID LLOYD - MARK BUCKINGHAM (Sinatze-gunean)
  • 11:30: PURITA CAMPOS (Glénaten postuan)
  • 12:00-13:00: SEBAS MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
  • 12:30: PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)
  • 12:30-13:30: DAVE McKEAN - CHEMA GARCÍA - BORJA CRESPO - PACO ROCA (Astiberriren postuan)
  • 13:00: PURITA CAMPOS - PACO ROCA - JACK MIRCALA (Sinatze-gunean)

ARRATSALDEZ

  • 17:00: SALVADOR LARROCA - PASCUAL FERRY - PACO ROCA (Sinatze-gunean)
  • 17:00-18:00: LUIS BUSTOS (Dibbuks) (Jokerren postuan)
  • 17:00-18:00: BERNARDO VERGARA (Diábolo) (Zincoren postuan)
  • 18:00-19:00: MAURO ENTRIALGO - PEPO PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)
  • 18:00-19:00: SEBAS MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
  • 18:30: CAMPOS - PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)
  • 18:30: MANEL FONTDEVILA - JAVIER OLIVARES - LUIS BUSTOS - BERNARDO VERGARA (Sinatze-gunean)
  • 19:00-20:00: DAVE McKEAN - PACO ROCA - MANUEL BARTUAL (Astiberriren postuan)
  • 19:30: ÁLEX DE LA IGLESIA - CARLOS VERMUT - CARLOS ARECES (Sinatze-gunean)

IGANDEA 29

GOIZEZ

  • 11:30: DAVE McKEAN - DAVID LLOYD - MARK BUCKINGHAM (Sinatze-gunean)
  • 12:00-13:00: MARTÍN - JUN MATSUURA (La Cúpularen postuan)
  • 12:00-13:00: LUIS BUSTOS (Dibbuks) (Jokerren postuan)
  • 12:30-13:30: CHEMA GARCÍA - BORJA CRESPO - MANUEL BARTUAL - MAURO ENTRIALGO (Astiberriren postuan)
  • 13:00: VICTOR SANTOS - ENRIQUE V. VEGAS - VICENTE CIFUENTES (Sinatze-gunean)
  • 13:00: PURITA CAMPOS - PEDRO RODRÍGUEZ - PABLO H. (Glénaten postuan)

ARRATSALDEZ

  • 17:30-18:30: PÉREZ - SANTIAGO GARCÍA - CARLOS VERMUT (Astiberriren postuan)

DRM, "pirateria"ren aurkako bataila teknologiko galdua

e-gor 2009/11/24 21:49
Ikus-entzunezko edukia formatu digitalean gorde eta banatzen denetik, ekoizleek DRM (Digital Rights Management) izeneko sistemak txertatu izan dizkiete. "Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude. Baina sistema horiek, beren helburua ez lortzeaz gain, erabiltzaile "legalen" kalterako ere izan dira.
(Elhuyar aldizkariko 2009ko iraileko alean argitaratutako artikuluaren jatorrizko extended bertsioa)

Musika eta filmak lagunekin partekatzea ez da fenomeno berria. Kasete eta VHSekin ere asko grabatzen genuen lagunena eta lagunentzat. Azkenaldian horri delituzko izena (pirateria) jarri dioten arren, ez da derrigorrez ilegala. Herrialde askotan (Espainian, adibidez), kultura partekatzea legala da, irabazi-asmorik ez badago, eta beste herrialde askotan ere ez dago argi legearen aurkakoa den. Edozein kasutan, eduki audiobisuala kopiatzeak posible izan beharko luke, norberak erosi duenaren kopia pribatuak egiteko eskubidea baitu, erositakoa kotxean entzuteko, adibidez.

Helburua, kopiak saihestea

Hala ere, eduki hori digitalean gordetzen denetik eta, batez ere, Internet existitzen denetik (era masiboagoan partekatzea ahalbidetzen baitu, eMule bezalako P2P programei esker), ekoizleek DRM (Digital Rights Management) izeneko sistemak txertatu dizkiete produktuei, kopiak saihesteko sistemak, finean.

Sistema horien adibide ezagunenetakoak DVDetan erabilitako CSS (Content Scrambling System) edo ondoren Blu-ray eta HD-DVDetan erabilitako AACS (Advanced Access Content System) sistemak dira: horietan, bideoa enkriptatuta dago, eta, ikusi ahal izateko, desenkriptatzeko kodea behar da; ekoizleek lizentzia bidez ematen diete kode hori irakurgailu-fabrikatzaileei (hardware- nahiz software-fabrikatzaileei), kopiak egitea ez uztearen baldintzapean. DVDen eskualde-kodeak ere ezagunak dira: eskualde baten kaleratutako DVD film bat soilik eskualde horretako erreproduzigailuetan ikus daiteke, horrela munduko toki ezberdinetan estreinaldiak garai ezberdinetan egin ahal izateko. Horrelako sistema "estandarrez" gain, konpainia jakin batzuek inplementatu dituztenak daude; Apple-k bere iTunes musika-dendan erabilitako FairPlay sistema, adibidez: sistema hori duten abestiak Apple-ren erreproduzitzaileetan soilik entzun edo kopiatu daitezke, eta kopia-kopuru jakin bat egin daiteke, gehienez.

Dena alferrik

Baina sistema horiek alferrikakoak izan dira, beti hautsi izan baitira. Bereziki amesgaiztoa izan da DRM sistementzat Jon Lech Johansen norvegiarra, "DVD Jon" ezizenez ezagutua: 1999an, 16 urte soilik zituela, CSS sistema hautsi zuen, eta 2005ean Apple-ren FairPlay. AACS sistema ere, aurreko CSS izenekoa baino askoz seguruago omen zena, atera eta gutxira hautsi zuten.

DRM sistemak hautsi beharrik gabe ere, modu batera edo bestera, beti lortzen dute abesti edo film ezagunenek Interneterako bidea egitea. Hollywood-eko pelikula asko barne-filtrazioen bidez agertu dira P2P sareetan, batzuetan estreinatu aurretik. Gainera, DRM sistemak beti gaindi daitezke zulo analogikoa delakoaren bidez: gailu batean erreproduzitu daitezke, eta audio-grabagailu edo bideo-kamera baten bidez berriz digitalizatu, kalitatea pixka bat galduta ere. Estreinatu eta gutxira zinema-aretoetan grabatu, eta film asko jartzen dituzte horrela Interneten.

Erabiltzaileen eta ekoizleen kalterako

Alferrikakoak izateaz gain, DRMek arazoak ematen dizkiete sarritan erosle zintzoei ere. Adibidez, erreproduzitzaile merke edo zahar asko DRM estandarrenentzat soilik daude prestatuta, eta DRM propioa erabiltzen duten konpainien musika entzutean arazoak izan ditzakete. Edo Linux erabiltzaileek ezin dituzte DVDak ikusi, jendeak egindako sistema eragile horren atzean ez baitago desenkriptazio-lizentzia erosi ahal izango duen konpainiarik (hain zuzen ere, DVD Jon errugabe jo zuten CSS hausteagatik egindako epaiketan epaimahaiak ulertu zuelako eskubidea zuela erositako DVDak Linuxen ikusteko). Eta horrelako adibideak milaka dira...

Horrez gain, batzuetan urrunegi joaten dira ekoizleak DRMaren kontuarekin. Esate baterako, Sonyk 2004 eta 2005 urteen artean hainbat CDtan DRM sistema bat jarri zuen, zeinak Windows ordenagailuetan programa espioi bat instalatzen baitzuen, eta Windows aldatzen baitzuen hura detektatu ez zezan. Beste kasu batzuetan, on line denda bat desagertu izan denean, han erositako musika guztia erabilezin gelditu izan da.

Azkenean, jende asko P2P sareetara pasatu da, horietan lortutako film eta abestiek erositakoek baino arazo gutxiago eta erabiltzaile-esperientzia hobea ematen zutela ikusita, eta DRM sistemek lortu nahi zutenaren kontrakoa erdietsi dute.

Gerra galdua

Gaur egun esan daiteke DRMa hilik dagoela. DRM sistemetan egindako inbertsio ikaragarria alferrikakoa eta kaltegarria ere badela konturatuta, sistema horiek baztertzen joan dira pixkanaka ekoizleak. Apple-k kendu du FairPlay bere iTunes dendatik, eta on line musika denda ia guztiek DRM gabe saltzen dute gaur egun. Bideo-industriari dagokionez, DVD edo Blu-ray diskoak DRMarekin doaz oraindik, baina aspaldi hautsitako DRMarekin; eta ez dirudi on line salmenta garatzean bide horretatik joko dutenik.

Bada beste eduki kultural mota bat oraintsu arte analogikoan soilik banatu dena eta digitalerako eta Interneterako lehen pausoak ematen ari dena: liburuak. Ikusi beharko da ea argitaletxeek musikaren eta filmen industrietatik ikasiko duten edo DRMaren beste berpizkunde bat ikusiko dugun (edonola ere iragankorra, ziur). Oraingoz, liburu digitaletan esperientzia gehien duena, Amazon, bere Kindle irakurgailu elektronikoarekin, DRMaren bidetik doa, baina kritika askorekin eta eraginkortasun txikiarekin...

Bataila teknologikoa galduta, ekoizleak beste bide batzuetan ari dira jartzen indarra kopiatzeen aurkako gerra honetan: euskarri digital guztien gaineko kanonak, edukiak partekatzeagatik Interneteko konexioa moztea ahalbidetzen duten legeak, komunikabideen kriminalizazioa, hezkuntza-sistemaren bidez txikitatik kontzientziatzea eta abar. Ez dakit ez ote zen hobea beste bidea...

Pololoak 3: The making of

e-gor 2009/11/22 23:55
Primizian eta esklusiban, laster ateratzekoa den Patxi Gallegoren Pololoak trilogiaren amaieraren hainbat zirriborro eta original!
Pololoak 3: The making of

Irudia: Patxi Gallego

Patxi Gallegoren Pololoak komiki-trilogia (zeina sarritan izan baitugu blog honetan hizpide) komunikabideetan daukagu berriz ere, atzo bertan estreinatu zen antzezlana dela-eta, eta ziur aski gehiago izango dugu hurrengo asteetan, egun gutxi barru Elkarrek Pololoak 3 - Atxeritoko balada trilogiaren azken alea kaleratu behar baitu.

Horri buruz idazteko Patxiri komikiaren azala eskatzeko atrebentzia izan nuen, bera aspalditik ezagutzen baitut. Horren ordez, Patxik etxera gonbidatu ninduen, liburuaren sorkuntza prozesua bertatik bertara ezagutzera!

Esperientzia ikaragarria izan zen. Han nintzen ni, komikigilearen santutegian, nire komikirik gustukoenetako baten jaiotza sortzaileak berak xehetasun guztiz azaltzen zidala! Pololoak 3-ren sorreraren testu, zirriborro eta original mordoa erakutsi zizkidan, paperean eta ordenagailuan (horietako hainbati argazkiak atera nizkien, 1, 2, 3, 4, 5 eta 6), eta komikiaren sortze-prozesua azaldu zidan: nola dena akuarelaz koloreztatu duen, nola orri berezi bat erabili behar izan duen bestela akuarelak tinta korritzen zuelako, nola Mari ongi ateratzeko ia obsesionatu arteko probak egin zituen... Azkenean baztertutako azalak ere erakutsi zizkidan (bat ezkerrean azal definitiboaren azpian daukazuen Batman-en omenaldia, eta bestea hemen ikus dezakezuena).

Gainera, Pololoak-en lehen libururako egin zituen proba eta zirriborroak ikusi nituen, Xabinaitor superheroi klasikoago, gihartsuago baten gisan irudikatzen zuenekoa. Eta izenaren probak ere bai!

Horiek guztiak ikustean jabetzen da bat zenbat lan suposatzen duen komiki bat egiteak. Pololoak-en bezalako trilogia baten kasuan, obra faraoniko bat da. Eta euskara merkatu txikia izanik, ez da posible euskarazko komikigintzaz soilik bizitzea, eta ordu horiek guztiak jaten ematen duen laneko orduez gain egin behar dira. Patxik, eta komikiak euskaraz egiten ari diren beste jendeak ere (Xabiroikoak, Ihes Ederrakoak, Numenakekoak, Gartxotekoak...), kristoren sakrifizioak egiten dituzte komikiei eta euskarari dieten maitasunagatik... Hauek bai benetako superheroiak!

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10