Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Wave garatzen ez du jarraituko Google-k, jendearen erabilpen urria argudiatuta

Wave garatzen ez du jarraituko Google-k, jendearen erabilpen urria argudiatuta

e-gor 2010/08/05 21:10
Google-k ez du gehiegi egin bere alde, hiltzen utzi duela esan daiteke
Wave garatzen ez du jarraituko Google-k, jendearen erabilpen urria argudiatuta

Irudia: Google

Google Wave iazko maiatzean aurkeztu zuen Google-k, posta elektronikoa ordezkatzera zetorren tresna. Beraien hitzetan, horrela izango litzateke posta elektronikoa gaur egun asmatu izan balitz. Eta egia da komunikaziorako eta elkarlanerako tresna itzela dela, posta elektronikoaren, berehalako mezularitzaren, wikien eta beste hainbat tresnaren ezaugarriak biltzen baititu. Gainera, ez da Google-n tresna bat soilik, kode irekiko software bat eta protokolo ireki bat baizik, nahi duenak bere zerbitzarian instalatu dezan edo bere inplementazioa egin dezan. Arrakastarako aukera handiak zituen, beraz. Nik neuk ere, guztiz liluratuta, Elhuyar aldizkarian artikulua idatzi nuen berari buruz. Eta tresna erabiltzeko gonbidapena lortu nuenean ere, ikaragarria iruditu zitzaidan.

Baina egia da ez duela espero zen adinako zabalkunderik izan, eta Google-k, zerbitzua mantentzen jarraituko duen arren, bere garapena uztea erabaki du. Zergatik gertatu da hau, hain potentzial handia izanik? Zergatik hain erabilpen urria, hain erreminta ahaltsua bada? Nire ustez, Google-k berak du horren errua; ulertzen ez ditudan arrazoiengatik, Google-k utzi du Wave poliki-poliki hiltzen. Eta azalduko dut zergatik.

Niretzat posta elektronikoa funtsezko tresna da. Sare sozialak ere erabiltzen ditut lagun eta ezagunekin komunikatzeko, baina komunikazio pribaturako edo lanerako posta elektronikoak jarraitzen du izaten nire tresna nagusia. Eta Google Wave-k hori bera eskaintzen du, baina aukera gehiagorekin: wikiak, berehalako mezularitza... Eta hala ere, Google Wave kontua izanik ere, apenas erabili dut, posta elektronikoarekin jarraitu dut. Kontua da, posta elektronikoa ez bezala, oso jende gutxik zuela Wave, eta zerbait bidali behar denean ez da erosoa Wave-ra joatea ikusteko ea hartzaileak hor konturik baduen, eta bestela postaz egitea. Modu berean, komunikaziorako edozein tresnatan bezala, noizean behin begiratu behar duzu ea zerbait iritsi zaizun, baina gehienetan ezer iristen ez bada, azkenean aspertu eta sartu ere ez zara egiten. Eta gertatu izan zait norbaiti wave bat bidali eta ondoren e-mailez abisatu behar izatea wave bat bidali niola, ez zuelako erantzuten...

Nire esperantza zen laster Google-k Wave Gmail-en interfazean integratuko zuela: Gmail-eko interfazean norbaiti idaztean, hartzaileak Wave konturik duela ikusiko balu, Wave bidez komunikatzeko aukera emango zuela Gmail-ek; era berean, jasotzen genituen Wave berriak Gmail-en erakutsiko zizkigutela. Jokaldi logikoa da benetan Wave bultzatu nahi bada, eta zeozergatik konbentzituta nengoen Google horretan ari zela, edozein unetan jarriko zuela martxan aukera hori, ziur bainaiz horrek Wave berpiztuko zuela... Baina ez du hori egin.

Aldiz, Google Buzz sare soziala atera eta segituan integratu zuen Gmail-ekin. Badirudi Google-k esfortzuak sare sozialetan protagonismo apur bat lortzera bideratu nahi dituela, nahiz eta nire ustez hori askoz zailagoa izan: Facebook eta Twitter etsai gogorrak dira; posta elektronikoa, aldiz, teknikoki askogatik gainditzen du Wave-k...

Oraingoan, beraz, txistuak Google-rentzat. Hala ere, sarean asko dira Google-ren erabakiaren kontrako iritziak. Ea, aldarrikatzen duen moduan, jendeari entzuten dakien enpresa den eta bidea aldatzen duen...

e-gor
e-gor dio:
2010/08/18 15:06

Irudixa sartu eta gero, editorien HTML botoia sakatu eta hor idatzittakuan barruko tripak agerketan die. Ba irudixa (<img ...> etiketia) <span style="float: left;" class="image-left"> eta </span> artien sartu eta nahikua.

Oier A.
Oier A. dio:
2010/08/06 10:52

Bai, ni ere bat nator egin duzun irakurketarekin e-gor. Niri gauza bera gertatu zait, eta behin eta berriz galdetzen nion nire buruari: "zergatik ez dute integratzen wave gmail-ekin, buzz-ekin egin duten bezala? Nire ustez wave-kin egin duten akatsa tresna erabat bereizia egitea izan da. Gmail-en aukera gehigarri bat bailitzan garatu izan balute uste dut gehiago erabiliko genuela.

Amatiño
Amatiño dio:
2010/08/18 14:29

Kaixo, Igor:

Hik, honako kasu honetan lez, sarri jartzen dok irudixa ezkerraldean eta testu arrunta, ostera, eskuman.

Ba ete dagok jakitzerik zelan egiten dan hori? Neri sistemak ez destak hori egitterik lagatzen edo ez juat behintzat asmatzen.

Eskerrik asko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10