Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / “Navarre”k urrezko domina galdu

“Navarre”k urrezko domina galdu

Amatiño 2008/02/07 20:38
“Navarre” oilagor nafarra etxera itzuli omen da 7.500 kilometroko joan-etorria egin ondoren. Iazko udaberrian atera zen Bakaikutik eta, Errusiako Veliky Ustiug-eraino heldu ostean, berriro ere iparraldetik hegoalderantz itzuli eta aurreko asteartean Aralar median agertu da, etxetik 10 kilometrora baina... Gipuzkoan. Nonbait “scolapax rusticola” gajoari Errusiara joaten erakutsi zioten baina ez, ordea, hainbat muga garrantzitsu bereizten.

Ekintza hau Oilagor Ehiztari Klubaren Zientzia Batzordearen (OEKZB) eraginez burutu da, Jose Felix Tobar-Arbulu Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearen zuzendaritzapean. Gure oilagorra martxoaren 3an. harrapatu zuten Bakaikun, Navarre bataiatu,  eguzki-indarrez diharduen  9,5 gramoko emisorea jarri eta alde, hegan ta zabal zazu munduan seinalea.

Aurrenengo aldiz omen da honelako zerbait lortzen dena. Arlo honetako teknikari eta zientzilari guztiak harri eta zur omen daude. Ez da hau, ostera, OEKZBko jendeak egindako lehen saiakera. Duela bi urte hiru oilagor bidali ziren eta hirutako batek seinaleak emitu zituen Errusiatik. Oraingoan, berriz, Navarrek marka guztiak hautsi ditu.

Ez, ordea, eragozpenik gabe. Udaran Navarre zintzo asko aritu omen zen nahi beste seinale bidaltzen --errunaldian ote?--  baina irailaren 25etik aurrera mutu geratu, batere seinalerik adierazteke. Ehiztari Klubak itxaro omen zuen horrelakorik gertatzea, bai udazkenarekin batera argi-indarra moteldu egin ohi delako, eta baita Errusiatik atera eta mendebaldeko Europan sartu bezain laster hasiko zitzaizkiolako gajoari irrati-uhinen interferentziak eta ehiztarien tiro-andanak ere.

Baina horra non, joan zen asteartean, “Argos” sateliteak jaso zuen Navarreren oihartzuna. Non ote eta, Aralar mendian bertan. Etxaldean nonbait, nahiz eta, zehatz mehatz, Nafarroa ez izan. 7.500 kilometroko hegaldia egin eta, azkenean, 10 kilometroko asmatu ezina. Segurutik ehiztariei bost axola zaie baina, Navarrek, sekula jakingo ez duen arren, Miguel Sanzen ohorezko domina galdu du.

  

Veliky Ustiug eta Aralar, 7.500 km. joan-etorrian. Arrasto gorria da "Nabarre"ren joan-etorria. Arrasto urdina, berriz, Asturiastik irten eta nonbait itzuli ez den beste oilagor batena.

http://images.google.es/imgres?imgurl=http://rtvs.ccbp.org/images/web15_copy1.jpg&imgrefurl=http://rtvs.ccbp.org/pivot/entry.php%3Fid%3D20&h=112&w=173&sz=45&hl=es&start=5&um=1&tbnid=TCl1EVMk1Sq-NM:&tbnh=65&tbnw=100&prev=/images%3Fq%3DVeliky%2BUstiug%26ndsp%3D18%26um%3D1%26hl%3Des%26sa%3DN

http://www.diariovasco.com/20080207/ultima/navarre-vuelve-casa-20080207.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: