Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Superasteartea

Superasteartea

Amatiño 2008/02/05 16:53
Sei ordu barru argituko du, Ipar Ameriketan, zorioneko super asteartea. Gaur hasiko da erabakitzen hautagai demokrata eta, behar bada, Estatu Batuetako hurrengo presidentea.

Auskalo gero nork irabaziko ote duen hogeitaka estatutako hauteskunde-aurrekoetan baina, demokratei dagokienez behintzat, estreinako hautagaia izango denik ezin uka: Hillary Clinton baldin bada, lehendabiziko emakumea eta, Barack Obama izanez gero, berriz, aurrenengo lehen beltzarana.

Ez dakit nik inork pentsatu ote zuen, orain berrogei urte, hurrengo belaunaldian emakumerik izango zenik Etxe Zurian. Baina zinez diotsuet nekez uste zezakeela inork, orduan, Kenian sortutako afrikarraren semea lehendakari izatera iritsiko zenik noizbait.

Gogoratu dezagun, orain dela berrogei urte, Obama mutiko koxkorra zela, beltzen eta zurientzako komun ezberdinak zeudela Ipar Ameriketan; beltzek autobus publikoetako atzeko eserlekuetan jarri behar izaten zutela, eta baita eserita zeuden emakumeek jaiki ere, gizonezko zuriak zutik joan ez zitezen. Gogoratu ere, Obama jaio ostean erail zituztela, telebistaren aurrean,  John Kennedy eta Robert Kennedy politiko demokratak, eta Malkom X eta Martin Luther King buruzagi beltzak.

Berrogei urte geroago gauzak dezente aldatu dira. Bai, dexente edo, baina ez erabat. Izan ere,  ama  zuria zuen arren, denok ari gara Obama beltza dela esaten. Antza denez, zuriok beltz ikusten dugu oraindik Obama. Baina, arrazoi berberaz, beltzek zuri dela esan lezakete ezta? Ala ez?

Goiz kronika. Euskadi Irratia. 2008.02.05

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: