Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Onegia, mundu honetarako

Amatiño 2015/10/03 00:05
Kazetaritza ez da, izatez, lanbiderik jakintsuena, apalena eta isilena. Baina Antxon Zubikarai (Ondarroa, 1945 – Bilbo, 2015) kazetaria zen. Aurrenengo euskal kazetari-andana lar urriaren kimu apurretakoa. Berak jarri zion letra Athletic-en ereserkiari.

España Foral

Amatiño 2015/10/02 00:05
“Foru-nazioa” proposatu du Urkullu lehendakariak eta José Antonio Pastor bozeramaile sozialistak, berriz, “Mortadelo eta Filemon”en txorakeria erromantiko eta patetikotzat jo. Auskalo oinarri politikorik ote duen lehendakariaren formulak eta, zalantzarik gabe, zilegi da ez onartzea, kritikatzea eta hoberik eskaintzea, baina, nago, iseka-era horrek ez diola batere onik egiten Pastorri berari, ezta mesederik ere euskal alderdi sozialistari.

Hilgo gara zaharrok, jaioko dira berriak, guztiok gara Euskal Herriak

Amatiño 2015/09/29 00:05
Hirurogei urte bete nituenean laguntaldea batu nuen elkarrekin ospatzeko. Hamar urte geroago, berriro bildu ditut. Ordutik hona zazpi adiskide joan dira, azken hatsa bota ondoren. Batek daki, zazpi asko edo gutxi ote diren, estatistika ez da nonbait urruti ibiliko. Estatistika berberaren arabera, auskalo zenbat bilduko ote garen laurogeigarren hamarkadari ekiteko. Are gehiago, naizen hau inori deitzeko moduan izango al da? Erantzuna, hamar urte barru.

Mariano Izetaren hiru merituak

Amatiño 2015/09/26 00:05
Ehun urte Mariano Izeta (1915-2001) jaio zela. Betidanik iruditu izan zitzaidan gizon “zaharra”, nahiz 58 urte baino ez izan, nik 1973an ezagutu nuenean, bere Elizondoko erloju-dendan. Gizon atsegina, apala, beti inori laguntzeko gertu dauden horietakoa. Hiru urtez nire "kontaktoa" izan zen Baztango berri jakiteko.

“Organizazioa”

Amatiño 2015/09/24 00:05
Jorge Fernández Díaz Barne ministroak gaur bertan esan du, ironia handiz: “libre geratzen diren ETAko guztiak mikrobus batean sartzen dira eta, atzotik, gidaririk gabe, gainera”. Seguru? Gidaririk gabeko "organizazioa" ote?

Amama

Amatiño 2015/09/21 22:40
Zenbaitentzat poesia hutsa da "Amama" filma; beste hainbatentzat, ordea, ez omen du Donostiako Zinemaldiaren A kategoriak eskatzen duen besteko mailarik. Ez dakit ba... Niri gustatu egin zait, baina ez naiz poesiaren zale. Eta orain arte sail ofizialean ikusi ditudan hiru filmetarik onena... "Amama" bera.

Orain dela ehun urteko Eibar

Amatiño 2015/09/19 00:05
Ehun urte joan dira Donostian argitaratu zenetik “Álbum gráfico-descriptivo de Guipúzcoa, 1914-1015” bilduma. Gipuzkoako 93 herrien gaineko hainbat informazio eman zuen eta 2.000 inguru argazki bildu, 45x31 zentimetroko liburu handi samarrean. Eraz eta moldez argitalpen berri-berria, ordu arte sekula aurretik egin gabekoa.

Donostia, atsegin-herria eta zinema-hiria

Amatiño 2015/09/16 00:05
Donostiako Zinemaldia 1953an sortu zen, baina zinea, munduan zinea zine denetik dago Donostiari atxikia edo, hobeto esan, Donostia zinemari atxikia. Donostiak 1865 urtean erabaki zuen “herri atsegina” izan nahiaren estrategia, eta hogeita hamar urte geroago asmatutako zinematografoak ezin habi aproposagorik aurkitu zuen Donostian.

Frantziaren menpekotasuna

Amatiño 2015/09/13 00:05
Frantzia, 2022. Hauteskundeetako bigarren bueltako norgehiagokan geratu dira Front National eta Fraternité Musulmane alderdiak. Ohiko ezkerrak (PS) eta eskuinak (UMP), aukeran, islamdarren alde bozkatuko dute, Marine LePen-i botorik ez ematearren. Gobernua osatzerakoan, alderdi musulmanak nasai samar jokatuko du, Hezkuntza arloan izan ezik. Ondorioz, emakumeek janzkeraz aldatu beharko dute, lanari utzi eta ezkaratzera itzuli. Hezkuntza-sistemak inoizko aurrekonturik oparoenak izango ditu, islamari men egingo dioten unibertsitate-irakasleei soldata hirukoiztuko zaie eta bizpahiru emazte gazte-gazte eskainiko; eta etxera joatea nahiago dutenei, berriz, sekulako pentsioa, alde egin dezaten lasai.

Malutaz maluta, Laboak utzitako arrastoen ildotik

Amatiño 2015/09/10 00:10
“Mikel Laboa hil zen egunean elurra izan zen Arabako leku askotan, eta ume batek esan zuen, albistea eman ziotenean, ederra zela halako egun batean hiltzea <…> haren hitzak, haren kantak, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal, elur gainean txorien hankek utzitako arrastoak bezala…” (Zazpi aldiz elur. Bernardo Atxaga, ERLEA, 1. alea, 2009)