Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kanpezuko erreka-igerilekua

Kanpezuko erreka-igerilekua

Amatiño 2016/07/20 00:05
Kanpezu da, segurutik, isuri atlantikoko euskak herritarrok gutxien ezagutzen ditugun hirietako bat. Izan ere, itsasaldetik ikusita behintzat, Kanpezu ez dago “inorako bidean”. Nolabait esateko, Lizarrara apropos joateko edo izan ezik, ez dago Kanpezuraino hurbildu beharrik beste ohiko norabait abiatzeko.

Kanpezuk badu, ordea, inguru-minguruan, beste hamaikatxo herrik baino aukera-zerrenda handiagoa: mendi-ibilaldi ederrak, eskalada-abaguneak, parke naturala, golf-zelaia, bizikletaz ibiltzeko bide berdeak, arrantzan egiteko aintzira, eta ur-jauzi eta guztiko erreka-igerilekua. Eta, zergatik ez esan, antzinako labean erretako txerrikume aparta dastatzeko jatetxea. Azken bospasei aukerak, Eibartik ordubete ingurura baino ez daude.

.

Kanpezuko amuarrain-aintzira

Erreka-igerilekuak

Kanpezuko erreka-igerilekua ez da inondik ere berria. Nik ezagutzen ditut, Bergaran, nire sasoiko aiton-amonak, umetan gurasoekin joaten zirenak Kanpezura igeritan egitera, 1940ko zein 1950eko hamarkadetan. Zenbaitek pentsa lezake ze premia ote zegoen haraino joateko, Deba horren hur egonda, baina, orain bezalaxe, orduan ere bazen mendia hondartza baino maiteago zuenik.

Bestalde, Kanpezukoa ez da Euskal Herriko erreka-igerileku bakarra. Araban bertan, Garaio eta Landa urtegietako “hondartzak” gogoan hartzeke, nabarmen ezagunak dira Espejoko instalazioak. Gipuzkoan, nik dakidalarik, Usakoa (Oñati) da erabiliena; Nafarroan hamarren bat badira eta, Iparraldean, Senpereko aintzira behintzat, leku atsegina da, atseginik bada, edozein astegun buruzuritan batez ere.

FamiliaEga errekako ur-jauzia, Kanpezun

Hiru  Inork ez, gero, bururik sartu nahi

Ur jauzia hotz

Bero? Nork esan du bero?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: