Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Taormina eta Verona

Taormina eta Verona

Amatiño 2016/07/10 00:05
Asteburu honetan “Madama Butterfly” opera (Giacomo Pucini, 1904) eskaini da Sizilian, Taorminako greziar antzokian (K. a. VII. mendekoa). Hainbatek Donostiatik bertatik ikusi dugu, zuzen-zuzenean, Principe zineman. San Telmo plazako aretoa gainezka eta 60 urtetik gorako emakumea erabat nagusi. Bikote bila ari diren jubilatuek operara joan beharko lukete, eta ez tabernatara.

Gero eta sarriago eta arrakasta gehiagoz eratu ohi dira honelako ekitaldiak duela bi mila urte inguruko antzoki, zirku eta anfiteatroetan (ez dira berdinak). Orain hurrengo, aurreko Sanjuanetan, Veronako erromatar anfiteatroan “Aida” (Giuseppe Verdi, 1871) ikusteko beta izan genuen hemendik joandako zenbait adiskidek, hogeitaka mila lagunekin batera. Sekulako ikuskizuna.

Ez dut uste inor joango denik Veronaraino opera propio ikustera, edozenbat aukera bai baitago urtean zehar Bilbotik atera beharrik gabe ere. Baina opera, Verona eta bertako erromatar anfiteatroa, hiruak elkarrekin, Venezia eta Garda aintzira tarteka... bada gero turismo eskasagorik munduan!

310753-verona

  Veronako anfiteatroa, gauez, antzezpen orduan

Aida1

Kantariak ez ezik, konpartsak ere leku-mugari begiratu beharrik gabe

Zaldiak

"Bertan Bilbo", zaldi eta guzti

Anfiteatroa

Hogei mila lagun inguru bildu omen ginen. Sarrerarik garestiena, 375 €. Merkeena, 25 €.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: