Rafael Anchia, Ipuruan
Amatiño
2016/07/14 15:20
Rafael Anchia, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, atzo izan zen Ipuruan, denboraldi berriko lehen entrenamendua bertatik bertara ikusten, Mikel Larrañaga presidente-orde eibartarrarekin batera. Armaginen elastikoa jantzi eta saio guztia urbitsetan irentsi omen zuen.
Pilotariak izan ziren Rafael Anchiaren aitxitxa eta aita, biak gero, puntistak. Aurrena, Faustino Mitxelena, Eibarren jaioa eta bigarrena, berriz, Julio Anchia, Markinan. Rafael ere puntista izandakoa da, Munduko Pilota Amateur Txapelketetan aritutakoa. Gaur egun Alderdi Demokrataren parlamentaria da Texasko legebiltzarrean, Nazioarteko Merkataritza eta Kanpo Harremanetarako Batzordeburua eta Hillary Clintonen taldekidea lehendakaritarako hauteskunde-kanpainan.