Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Arnousse haran galdua

Arnousse haran galdua

Amatiño 2016/07/26 16:55
Neguan, elurretan, mendi-eskiaren paradisua omen da. Udaberrian, berriz, batere arimarik gabeko ez ohiko mundu paraleloa. Arnousse haran galdua.
Arnousse haran galdua

Santixotan, elurretan

"Arnousse, hemen dena da Arnousse; mendi-tontorra, harana, goitik beherako latsa, zubia eta etxola. Ez da izen gehiago behar” erantzun zidan bertako artzainak, bere basetxeak izenik ote duen galdetu nionean. Egia esan, zertarako gehiago? Baserri bat besterik ez dago inguruan eta artzain bakar baino ez, Arnousse haran galdu eta ezezagun guztian zehar. Txarrenean ere, postariak ez leku sekula helbidea aurkitzeko arazorik izango.

Galdua eta ezezaguna bai, baina ezin esan, ordea, urrutik dagoenik. Errepidetik errepidera hiru ordu eta erdiko bidezidor paraleloa, aldapatsua baina ez zaila, hamar urtetik gorako neska-mutikoekin joateko modukoa. Hala ere, galzori errazekoa, aldez aurretik bidea ez ezagutuz gero, ez baitago seinalerik nahiko.

Neguan, elurretan, mendi-eskiaren paradisua omen da. Mila metro inguruko desnibela. Udaberrian, berriz, batere arimarik gabeko ezohiko mundu paraleloa: ardiak, behiak, zaldiak, muxarrak, sarrioak, sugeak eta, behar bada, baita hartzen bat edo beste ere. Arnousseko artzainak ikusi omen zuen, behin, bat.

 

Mapa

Ezkerreko bide gorria, Somportetik Oloroera bitarteko errepidea, Biarnoko Aspe haranean zehar. Eskuinetik, berriz, Peyrènièretik gora, iparralderantz, mendi-hegalean zehar lehenik eta haranean barrena gero, hiru ordu luzeko zidor paraleloa, Arnousseko zubiraino.

Gaztaibiltegia

Gazta-biltegia. Zenbait ardi-esnez eginak eta beste hainbat, berriz, ardi eta behi-esnez, nahasian

Artzaina

Arnousse bordako (cabane) artzaina. Lau-bost hilabetez baino ez da bertan bizi.

Franbuesa

Mugurdiak (masusta gorriak) bide bazterrean

Sugea

Dena ez da gero argi eta gozo. Metro t'erdiko suge ilun eta latzik ere bada.

Zubia

Arnousseko latsa eta zubi zintzilikaria, bere gisa dabilena

josetxo charola
josetxo charola dio:
2016/07/29 22:40
zenbat dira hamar gehi lau?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: