Izaskun, Carthagoko Foro Erromatarraren zaharberritzailea
Hasdrubal “Ederra” buruzagi kartagoarrak Orison iberoa garaitu zuen, Qart Hadasht (Hiri Berria, fenizieraz) sortu K.a. 227 urtean eta kartagoarren hiriburu nagusitzat ezarri. Bertatik atera zen Hanibal 218an, elefante eta guzti, Alpeetan zehar Italiarantza abiatzeko. Bederatzi urte eskas geroago, berriz, Eszipion jeneral erromatarrak hankaz gora bota zuen kartagoarren boterea, hiria bereganatu eta izenez aldatu: Carthago Nova.
Bi mila urte geroago, Cartagenak 215.000 biztanle ditu, egungo kartagoarrek orduko aztarrenak induskatzen eta ikertzen jarraitzen dute (Repsolek bertan duen findegiaren diru-babesaz) eta Foro Erromatarraren zaharberritzaile nagusiari Izaskun Martínez zaio izena.
Duela 2.000 urte, Carthago Nova Mediterraneoko porturik aberatsenetakoa zen eta, oraindik ere, begi bistan dira orduko antzokia, anfiteatroa, galtzadak, dorreak, harresiak, foroak eta termak.
Orain dela bi mila urte, euskaldunok Santimamiñen bizi ginen eta Urdaibaiko ostrak eta txirlak jaten genituen gordinik. Kartagoko erromatarrak, berriz, ardoz eta olioz bazkatzen ziren, leiho kristal zeharrargidunez baliatu eta, besteak beste, bazituzten bainuetxeak non gela hotzari “frigidarium” zioten, epelari “tepidaria”, beroari “caldarium” eta saunari “sudatio”.
Hala ere, han ere, orduan ere... txakurrak oinutsik.
Termak. Solairupeko lurrun-bideak
Duela bi mila urteko hormak eta kristal zeharrargiak
Potzua, etxe-barruan. Oraindik ere ura du
Gelak