Heriotzaren tradizioa
Amatiño
2017/07/14 14:15
Amaitzear dira Sanferminak eta, aldi berean, amaituko da zezenez gaizki esaka ezin jardun ahal izateko epea. Berriro ere debekualdia amaituko da, Donostiako zein Bilboko zezenketen kontra jarraitzeko eta, besterik ezean, baita Gasteizko bigantxen aurka ere. Bihartik aurrera, dena libre.
Erantzunik ez
Santielena, milaka urteko miraria
Amatiño
2017/07/11 00:05
Santielena, Tena haranean dago, Gallego ibaiaren ibar gainean. Ia mila urte daramatza bertan eta, mendez mende, atari aurretik pasatzen ikusi ditu artzainak, egurginak, erromesak, gudariak, gerrillariak, mendigoizaleak, eskiatzaileak eta turistak. Bizpahiru jaitan izan ezik, itxita egon ohi da urte guztian zehar. Oraingoan, ostera, auzo-lanean ermita zaintzen duen kofradia-buruak, Miguel Blascok, atea ireki digu.
Zerbait egiten ari gara gaizki
Amatiño
2017/07/07 00:05
“Zerbait ari gara gaizki egiten”. Honelatsu aitortu du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak, azken egunotako eraso sexistak direla-eta. Arrazoi du. Ez, soilik, egoera larritzat jotzeagatik; baita “gara” adizkia erabiltzeagatik ere.
Katalanen arteko arazoa
Amatiño
2017/07/05 17:40
“Junts pel si” (PDeCat eta ERC) eta CUP parlamentari–taldeek atzo elkarrekin onartu zuten Erreferendum Legeak frogatzen du --aurrez zalantza zirrikiturik bazen--, Kataluniak egun bizi duen eztabaidarik nagusiena ez dela Kataluniaren eta Espainiaren arteko auzia, katalanen artekoa baizik. Kontua ez da berria; ezta katalanena soilik ere.
Sardinak latan
Amatiño
2017/07/03 00:05
Nire bost biloben barre-algarak entzun behar, aitxitxa zaharrarekin larunbat iluntzean afaltzera joan eta... sardina-lata atera ziotenean. Horrek esangura du, txarrenean ere, helduenak 10 urte besterik ez izan arren, gutxieneko kulturaren jabe direla jan-edan kontuetan.
Etika eta estetika
Amatiño
2017/06/29 00:05
Inbertsio arduratsua aztergai izan zen aurreko asteartean, Bilbon, Bizkaiko Diputazioak, Finecok eta Deustuko Unibertsitateak elkarrekin antolatutako jardunaldian. Hizlariek azpimarratu zuten, oro har, inbertsiogileek gero eta gehiago egiten dutela apostu iraunkortasunaren alde eta ingurumena ez dela honezkero defenditzen “aurpegia garbitzeko”, baizik-eta, bestela, negozioak ez lukeelako etorkizunik izango.
Energia, geroko gerotan
Amatiño
2017/06/25 00:05
Funtsean, arazoa zera da: lehen munduak, oro har, planto egin du, eta sekulako ongizatea lortu ostean jabetu da ingurumenaz. Hirugarren munduak, ostera, hazteari eta handitzeari ekin baino ez dio egin, eta lehen munduak aurretik izan zuen garapen berbera amesten eta aldarrikatzen du.
Artikutzako ur-satorrak datorren urtean elkartuko dira
Amatiño
2017/06/21 00:05
Zazpi hamarkada luzetan elkarren berri izan ez duten ur-sator familiek berriro bildu ahal izango dira. Ondorioz, sagu itxurako muturluzeok kopuruz gehituko dira, dezente ugaldu eta, besteak beste, desagertzeko arriskua murriztu. Elkartze-ospakizuna 2018tik aurrera izango da, 1948 urtean eraiki zen Enobietako presa hautsi eta Artikutzako urtegia erabat husten denean.
Benetako datuak nahiz iragarpenak, hobetzen ari
Amatiño
2017/06/17 00:05
Ekonomia hobetzen ari omen da. Honela diote datuek, baita iragarpenek ere. Eusko Jaurlaritzari jaramonik egingo badiogu, Euskal Autonomia Erkidegoaren Barne Produktu Gordina %2,7 haziko da aurten eta %2,3 datorren urtean. Langabezia, berriz, %11,2 bestekoa izango omen da aurtengo abenduan eta %10,7 datorren urtekoan. Iazkoan %12,6 izan zen eta, 2008an, %8,3.
Ez paper zikinik laga leku sakratuetan
Amatiño
2017/06/13 00:05
Sumatzen dut jendeak ez dakiela jentilbaratzeak ez direna –Oteizak besterik proposatu arren— hutsaren aldare, baizik eta –Barandiaranen ildotik-- Burdina Aroko gure arbasoen hilobiak; eta, horretara, beste edozein kanposantu bezain sakratuak.