Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Nora bere noraezean

Amatiño 2021/09/12 00:25
Ane Pikaza sinesgarria da bere bakardadean. Bere osteratxoa, berriz, naif samarra, motela, borondatetsua. Beragarria, agian, baina inondik ere ez hunkigarri edo zirraragarria. Gehiegikeriarik gabeko euskal paisaia, euskal aktore ezagunen zerrenda, musika hurbila, laueleduna… euskal publikoa bereganatzeko moduko faktoreak dira.

Zulo beltzetik galaxiarik zabalenera

Amatiño 2021/09/09 09:00
Zazpi euskal opera konposatu ziren 1909-1920 bitarteko hamarkadan. Ondoko mende osoan, bat baino ez (Gernika. Escudero, 1987). Adituek jakingo dute zelan kalifikatu azken ehun urteotako euskal musikaren balantza, baina operaz, behintzat, hutsaren hurrengoa, zulo beltza. Iluntasun hori argitzera datorren izpia da "Maitena".

Marroia, jatorrizko larru-kolorerik benetakoena

Amatiño 2021/09/07 09:05
Zenbat buru hainbat aburu dio esaera zaharrak, eta hain zaharra ez denak, berriz, zenbat gustu hainbat zapore, edota zenbat gustu hainbat kolore. Baina, dena ez da gustu-kontua, ez da estetika soila. Horrez gainera badira, joerak eta modak ere, jatorriak eta istorioak.

Ni naiz naizena

Amatiño 2021/09/04 23:50
“Yo soy el que soy” antzerki-saioaren formulak aurreneko minututik funtzionatu ez ezik, azken momenturaino eutsi ere eusten dio goiari, eta egiazko historiaren protagonista beraren hausnarketa pertsonalaz amaitu. Hasi eta buka, benetan ziraragarria

Filologia vs felinologia

Amatiño 2021/09/01 12:55
Inork ez dio Xapi Elkarteari katuekiko zaletasun eta maitasunik ukatuko. Ezta katu-koloniarik kudeatzeko gaitasunik ere. Nahi genuke pentsatu, ordea, katuen mesedetan, xapitarrak hobeak direla katuzaintzan euskal ohargintzan baino. Zer ote larriago, euskarazko testu traketsak moldatzea ala katuei jaten ematea?

Donostian sartu beharrik gabeko Donostia

Amatiño 2021/08/29 23:55
Nor ez da noizbait Igeldon egon? Nork ez ditu Donostiatik gorako bi bideak (Antiguotik nahiz funikularraren azpitik) ezagutzen? Donostiako Klasikak erakutsi digu, berriz, badela Murgiletik igotzerik ere. Baina ez dira hor aukerak amaitzen. Beste hiru bide ere izan badira, gutxienik, beti leku beretik igo nahi ez duenarentzat. Ez dira, behar bada, gozoenak baina bai, agian, politenetakoak. Aginagatik gora, esaterako.

Baloia jokoan, Gipuzkoa Plazan

Amatiño 2021/08/26 13:01
Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arrazoia eman dio Eibar futbol-taldeari eta, jakinarazi, Gipuzkoako Foru Diputazioak hobe lukeela lurraldeko futbol-taldeentzat urtero jartzen dituen diru-laguntzak deialdi publikoaz zabaltzea eta ez Real Sociedad-en bitartez. Alegia, indarrean daukan ordain-sistema eta barne-merkatua “bateraezinak” direla.

Lhers, paradisu berdea

Amatiño 2021/08/23 09:35
Frantziar Pirinioetako Parke Natural arautua, Lhers goi-lautadako Aumet aparkalekuan hasten da. Handik gora ez dago autoz jarraitzerik, ezta bizikletaz ere. Ez gurpilik, ez kanpinik, ez surik, ez txakurrik, ez ezer. Txirrindua lotu, bazterrean utzi eta oinez gora. Pare bat ordu lasai, ahazten ez diren horietakoak, mundua bertan behera geratu izan balitz bezala.

Bidaiarik luzeena: Elkano eta gehiago

Amatiño 2021/08/20 00:15
Donostiako San Telmo museoan ikusgai dago urriaren 24 arte “El viaje más largo” erakusketa, 1519-1522 bitartean, hiru urtez, estreinakoz egindako lehen mundu biraren 500. urtebetetzea dela-eta. Batere berriketarik eta aitzakiarik gabe, benetan ikustea merezi duen erakusketa.

Eliza erromanikoa zuretzat

Amatiño 2021/08/17 10:05
Eliza erromanikoak bertatik bertara ezagutzea gustuko duen ibiltariak badaki zein zaila den barruan sartu ahal izatea. Gehientsuenetan itxita egon ohi dira, areago inor gutxi bizi den alderdietan. Eliza erromanikotara gerturatzea eta kanpotik itzulinguruka aritzea suspergarri den bezala, ateko heldulekua oratu eta itxita sumatzea sarritako etsipena baino ez da.