David Hockneyren jardunbideak
Amatiño
2012/08/17 22:00
Aitortu beharraren beharrez, aitortu behar dut nik ez nekiela David Hockney izeneko pintorerik zenik ere, Guggenheim Museoko erakusketaren berri jaso arte. Eta, nire inguruan sumatu dudanez, ez nintzen nonbait ezjakin bakarra, nahiz artista britainiarra XX. mendeko margolaririk eraginkorrenetakoa izan, antza.
Erantzunik ez
Jaiak
Amatiño
2012/08/15 17:10
Kanpai-hotsa, zapi gorria, buruhandiak, Alkate Soinua, Erreberentzia, Ezpata Dantza, Hilarion Eslavaren Salbea, danborrada... Hasi dira hasi, urteroko ildotik, Debako San Roke jaiak. Ondotik etorriko dira entzierroak eta dagozkien zezenketak. Aurten, jai-egitaraua laburragoa izango da. Duela urte gutxi arazoa zen nola jaiak luzatu. Orain, aldiz, zelan murriztu. Krisi-xingoma.
"I saw the German’ planes bomb Guernica"
Amatiño
2012/08/13 12:15
Gernika bonbardatzearen historiaz ezer gutxi dakikeenak ere izango du segurutik George Steer kazetari hegoafrikarraren berri, berau izan zen-eta 1937ko apirilaren 27an, Gernikan zelarik, erasoa bertatik bertara ikusi, Bilboraino joan eta telegramaz informatu ziona “The Times” egunkariari. Ez da hain ezaguna Noel Monks australiarra, nahiz eta berau izan “Daily Express” kazetan frankisten bertsio maltzurra ezeztu behar izan zuena.
Thomas Ospital, organo-maisurik gazteena
Amatiño
2012/08/10 23:30
Thomas Ospital baxenafarrak 22 urte besterik ez dituen arren hiruzpalau urte daramatza honezkero, han-hemenka, kontzertuak eskaintzen. Zer joko eta… organoa, Parisko Nôtre Damen zein Ataungo San Martinen. Baina organoa ez al zen ba apaiz eta sakristau zaharren kontua?
Eguzkia joan eta eguzkia etorri
Amatiño
2012/08/09 18:40
"Egunak joan eta egunak etorri" dio esaera zaharrak. Baina egunok joan eta etorriko badira, eguzkia da joan-etorria egin beharko duena. Edo, behar bada, joan aurretik noizbait etorriko beharko duena. Hala ere, ezin izango luke sekula etorri, aldez aurretik joan izango ez balitz. Zer ote aurrena, txita ala oiloa?
Arnaga Etxea, aberats-etxea
Amatiño
2012/08/07 12:00
Orain ehun urteko aberats-aberatsak zelan bizi ziren ikusteko, Kanboko Arnaga Etxea bisitatzea da modurik onena. Udal-museoa da, bisita-ordutegia du, sarrera ordaindu eta kitto. Merezi du.
Bolt-en begirunea
Amatiño
2012/08/06 13:23
Usain Boltek urrezko domina bereganatu ostean TVEk jamaikarra zuzenean elkarrizketatzea lortu zuen. Eta zuzeneko elkarrizketan ari zirela, txapeldun olinpiarrak keinuz isilarazi zuen kazetaria, Sanya Richards-en urrearen (400 m.) omenetan Estatu Batuen ereserkia jotzen ari zirela sumatu ahala.
Joseba Agirre, atzerriko seme eredugarri
Amatiño
2012/08/04 17:30
Joseba Agirre (Paris,1938 – Getxo, 2012) hil da, minbiziak jota. Segurutik izango da gurean gizakume onagorik, eskuzabalagorik, baikorragorik, atseginagorik eta trebatuagorik. Baina, aldi berean, ona, eskuzabala, baikorra, atsegina eta trebatua izatea euren baitan biltzen dutenen zerrendan askorik ez behintzat Joseba bezalakorik.
Itzultzaile onegia
Amatiño
2012/08/03 18:45
Atzoko partidatik bueltan Radio Euskadik, Euskadi Irratiak ez bezala, zuzenean eskaini zuen Bielsaren prentsaurrekoa. Ez zen, egia esan, minututan askorik luzatu, baina balirudike nabarmen luze izan zela, erdia inguru kroazieraz izan zen-eta. Esan beharrik ez, jakina, argentinarrak ohi duen gaztelania loratuz bezain geldoz erantzun ziela kazetarien galderei, eta aldamenean zuen itzultzaile kroaziarra saiatu zen saiatu bere lana ondo asko betetzen.
Kopia elektronikoa baino zertxobait gehiago
Amatiño
2012/08/01 22:00
Asteak daramatzat liburu elektronikoa erosteko garaia heldu ote zaidan aztertzen. Egia esan, gaur gaurkoz, ez zait piperrik ere gustatzen, baina… batetik, liburu berriren bat erosten dudan bakoitzean ez dut gero jakin ere egiten zein bazterretan utzi. Bestetik, jabetu naiz kopia elektronikoak paperezkoaren erdia-edo balio duela eta hamar-hamabost ale aski liratekeela e-bookaren erosketa amortizatzeko. Horrez gainera, zalantzarik ez gero euskarri elektronikoa geratzeko etorri dela, ez dela bizpahiru urteko joera hutsa alegia, eta, beraz, zenbat eta lehenago hartara ohitu, ez ote hainbat hobe?