Alain Touraine: “Gizartearen amaiera da”
Zientzia Foroaren eskutik bart Guggenheim aretoan emandako hitzaldian, Alain Tourainek esan zuenez: “azken bostehun urteotako historiak erakutsi digu, beti ere nolabaiteko lotura edo harremana egon izan dela baliabideen eta baloren artean. Gizartea dela, hain zuzen, ahalmen ekonomikoen eta arau etikoen arteko sarea, kapitalen era erakundeen arteko sistema. Baina sistema hau hautsi egin da lehen aldikoz”.
Munduko soziologorik ezagunenaren iritziz, gaur egun, inoiz aurretik ez bezala, baliabiderik gehienak ekonomia errealetik kanpora erabiltzen ari dira, diru-mugimenduek ez dute zer ikusirik balore eta arau moral edo etikoekin. Munduko gobernurik ez denez gero, erakundeek ezin dute ezer egin. Eta diruak batere kontrolik gabe diharduen honetan, Touraineren lan-hipotesia zera da: “hau ez da beste ekonomia-krisialdi bat. Hau gizartearen amaiera da”.
Orain arte ahalean iraun duten hitzak eta ideiak indar-hustu egin bide dira: demokrazia, alderdiak, sindikatuak, langile-klasea, erakundeak, enpresa… “Merkatuak agintzen du egun –gogoratzen du Touraine irakasleak-- baina merkatua prozesu bat da, ez gizarte-sistema bat”.
Europak iraungo badu, oraintsu arteko eragile zaharrak ordezkatuko dituzten eragile berriak behar izango omen ditugu. Zeintzuk izan ote daitezke zorioneko eragile berriak? Unean uneko interesak baino gehiago, eskubideak defendituko dituztenak; elkartasun eta askatasun unibertsalak aldarrikatuko dituztenak; balore etikoak gogoan izango dituztenak.
Eta… emakumeak. Gizakumeek erakarri omen zuten garapen-mota “luzara ezarria, erasangarria, zabalkorra, oldartsua…" Eramakumeek eragin ahal izango omen dituzte, aldiz, "elkar-garapena, harreman trebesak, birrintegrazioa…"
Touraineren ustez, “emakumeek gizonek baino gehiago hitzegiten dute. Emakumeek hitza konkistatu dute. Gizonok politikaz, krisiaz, munduaren etorkizunaz eta gainerako gai garrantzitsuez hitzegiten dugun artean, emakumeak dira eguneroko arazoen eta dagozkiekeen kanponbideen arteko harremanez mintzo direnak. Alegia, baliabide ekonomikoen eta balore etikoen arteko zubigintzaz hitzegiteko, oraindik ere, gauza direnak”.
Litezkeen hiru amaierak
Amaiera ezkorra, hitzez hitz: La conclusión catastrofista es más probable que la creación de los requeridos nuevos actores. Es reducida la posibilidad de sobrevivir.
Amaiera ertaina: En este momento no hay posibles nuevos actores, luego hay que cambiar las reglas. Los derechos están por encima de las leyes. Las leyes son sociales. Los derechos son éticos. El ser humano tiene el derecho de tener derechos.
Amaiera baikorra: Si tomamos conciencia fuerte del alto costo que vamos a tener que pagar, quizá tras diez años duros…Si Monti y la banca italiana lo están consiguiendo, hay motivos para confiar”.
Alain Touraine eta Daniel Innerarity, hitzaldi-osteko galde-erantzunetan
Behin, Bilderberg taldeko kide bati galdetu omen zioten: mundu erdia zuen aurka jarriko balitz zer egingo zenukete? Ziplo bateko erantzuna: beste erdia armaz hornitu !!
Berriro galdera bera: zer egin dezakegu? Batez ere guk zaharrok hirurogeita hamar urte polito metatuak ditugunok? Hau bai egoera latza datorkiguna!!