Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Rikardo Gatzagaetxebarria, parlamentaririk beharginena

Rikardo Gatzagaetxebarria, parlamentaririk beharginena

Amatiño 2012/10/07 13:35
Rikardo Gatxagaetxebarria omen da, Bizkaiko “Dato Económico” aldizkariari jaramonik egingo badiogu behintzat, azken lau urte eskasotan bizkaitar euskolegebiltzarkiderik beharginena. Batez beste, berrogei lan-hilabete inguruan 2.009 ekimen eta esku-hartze izan ditu, 50 hileko alegia.
Rikardo Gatzagaetxebarria, parlamentaririk beharginena

Rikardo Gatzagaetxebarria

Baliotze hau egiteko azken legealdian Bizkaiko legebiltzarkide bakoitzak aurkeztutako ekimenak eta egindako agerpenak zenbatu dira eta, datuak datu, Gatzagaetxebarriak, berak bakarrik, zerrendako bigarrenak, hirugarrenak eta laugarrenak elkarrekin beste lan egin du.

Aldizkariak bildutako informazioak ez dio egiari zorrik. Ez, soilik, datu objektiboak direlako. Gatzagaetxebarria hurretik ezagutzen duen edonork daki Rikardo zein behargin fina eta langile amorratua den.

Bere inguruan jardun beharra egokitu zitzaidan 2004tik 2007ra bitartean. Nire eginbeharretako bat izan zen EAJren baitan hainbat arlotako zeregina banatzea eta Rikardo zen sekula atzera egiten ez zutenetakoa, hanka edo pasamisi egiteko inoiz aitzakiarik jartzen ez zutenetakoa.

Edozein erakunde, enpresa eta lan-taldetan izan ohi da jende langilea eta ez han langilea, behargina eta alferra, ganoraduna eta alproja samarra, arduratsua eta axolagabea. Baita beti laguntzeko gertu daudenak eta beti ordu berean beste zereginen bat dutenak. Rikardo une oro prest daudenetakoa dugu, ezetz esaten ez dakitenetakoa.

Lanerako joera eta gaitasuna, informazio asko eta irizpide ona. Eta, gainera, apala. Rikardo Gatzagaetxebarria, lankide gisa, harribitxia da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: