Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sosiguz

Sosiguz

Amatiño 2012/09/28 10:00
Gaur egun prisaka bizi garanik ezin gero ukatu. Dana prisaka eta harrapataka egin bihar honen kontra “slow” (astiro, geldo) izeneko filosofixiak ekin detsa indarrean jartzeari, ostaldeko gure zibilizaziño honetan.

Prisaka bizi bihar hau ez da betikua. Nik ez dot uste aittitta zana prisaka bizi izan zanik. Ezta gure aitta zana be. Nahiz bixak industria-gizartian bizi eta egunero, astelehenetik zapatura, taillarrean 12-14 ordu egin.

Gure aurrekorik gehixenak gu baino bihargiñaguak izan ziran baiña, halanda be, ez ziran gu bezin prisaka bizi izan. Guk ez dihardugu egun guztian zihar prisaka bihar asko egin nahi dogulako, bihargiñ amorratuak garalako, zelan edo halan, denbora urri-urrixan, ziharo bestelango gauza askotara heldu gura dogulako baiño.

Abixadia modan daguan honetan, sekulako bildurra hartu detsagu gauzak geldo eta motel egitteari, baina gure aurretikoen biharrean egitteko modua ez zan geldua edo motela, sosiguza baiño.

Jatorrizko esanguran, sosiguzak zerikusi gitxi dauka geldo, motel, astiro edo alper samar jarduntziarekin, lasai, bare, trankil, patxadaz, kontuz eta zentzunez aritziarekin baiño.

Eta danok be apurtxo bat sosiguztuko bagiña zentzun guztietan?

... eta kitto astekaria, 2012.09.21

Mendatagaina500

Lasai, bare, trankil, patxadaz...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: