Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Kutxabank-ek egingo al du BBKk eta Kutxak egin ez dutena

Kutxabank-ek egingo al du BBKk eta Kutxak egin ez dutena

Amatiño 2012/10/02 11:10
BBKri eta Kutxari esker Bizkaiko zein Gipuzkoako kontzertu, jaialdi, zinema eta beste hainbat ekitalditarako sarrerak Internetez erosterik bada. Erosi, bai. Baina erostea ez da aski, gero eskuratu egin behar dira!

Internetek sekulako aukerak eta erraztasunak eskaintzen ditu. Orain ez dago leihatilaraino joan beharrik, are gutxiago ilaran egon beharrik noiz txanda helduko. Horretarako dago Interneta. Sarean sartu, ekitaldia aurkitu, eguna, ordua zein eserlekua hautatu, kreditu-txartelaz ordaindu… eta kitto. Hauxe mauka!

Horretarako, Kutxak eta BBKk  zerbitzu ona dute, berariaz, sarrerak etxetik erosi ahal izateko. Baina, esan bezala, erostea ez da zailena. Benetako arazoa sortzen da sarrerak jasotzeko orduan. Ze, Eibarren, Kutxak (7) eta BBKk (1) elkarren artean zortzi bulego izan arren, bat bakarrak ere ez baitu sarrerarik jasotzeko modurik eskaintzen. BBKk hiru urte baino ez daramatza Eibarren baina… zer esan bizi guztiko Gipuzkoako Kutxaz?

Bai, badakit, Ermuan edo Elgoibarren, Ondarroan edo Arrasaten, badirena Eibartik Internetez erositako sarrerak biltzeko makina aproposak. Baina, orduan, aitor dezadan, ez dut nik ulertzen non arraio dagoen onura!

Bitartean, atzo bertan hainbat sarrera hartu nuen  Baluarte antzokirako, eta La Caixak Julian Etxeberria kaleko kutxazain automatikoan eman zizkidan eskatutakoak, arrunt asko eman ere! Banketxe katalanak Iruñerako sarrerak samur eskaintzen dituen artean, BBKk eta Kutxak ez digute ez Bilborako eta ez Donostiarakorik jiratzen.

BBKk eta Kutxak egin ez dutena egingo al du Kutxabank-ek urtarriletik aurrera?

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2012/10/02 14:00
Nire teoria (inolako oinarririk gabekoa, iritzi huts bat) emango dizut:

Eibarko Udalak erabaki du aurrerantzean Coliseoko sarreren salmenta ez egitea Kutxaren zerbitzuarekin, garesti ateratzen zelako.

Kutxak, mendekuz Eibartik sarrerak inprimatzeko makina kendu duela pentsatzen dut.

Baina ziurrenez nire teoriak ez du oinarririk eta azalpen garbiago bat izango du, hurrengo hilabeteetan Kutxabankeko arduradunek emango digutena.
Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2012/10/04 09:19
Ez dakit Gariren mendeku hipotesia benetakoa den, baina zerbait bada, ze orain urtebete Coliseoko sarrerak Kutxaren sarrera salmenta sistemaren bidez eros zitezkeen, eta Toribio Etxebarriako Kutxan jaso. Orain ez bata ez bestea. Eta galtzaile bion bezeroak.
Amatiño
Amatiño dio:
2012/10/04 17:43
Ni ez naiz Kutxaren bezero, BBKrena baizik (azken hamabost urteotan gutxienez), baina ez dut, merkatu-arloan, mendeku-hipotesietan sinesten.
Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2012/11/01 23:32
Egunotan beste sarrera batzuk erosi ditut internet bidez eta berriz ere bueltako arazo berarekin. Eta halako batean konturatu naiz. Badirudi Kutxa atera egin dela BBK (eta beste zenbaitekin) konpartitzen zuen sarrera sistematik, alegia, generaltickets-etik. Generaltickets-en Gipuzkoako antzoki bakar bat ere ez da ageri orain, eta Kutxaren webgunean honako oharra aurkitu dut: http://www.donostiakultura.[…]&Itemid=319&lang=es
Oier Araolaza
Oier Araolaza dio:
2012/11/01 23:33
Donostia Kulturaren webgunean jarri behar nuen, eta Kutxaren webgunean jarri dut, oker.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: