Balizko historiak gertaririk ez
“Lecciones de la historia y contradicciones de la vida –esan berri du Iñaki Azkuna bilbotar alkateak Amerika gomutan kongresuan barrena--. De quedarse en Bilbao Bolivar con su Teresa, no habría sido la espada centelleante que liberó América”.
Hamabost urte besterik ez zuen Simon Bolivar nerabeak kasle gisa Bilbora estreinako etorri zenean. Hamazpi, María Teresa del Toro y Alaiza Madrilen ezagutu eta hemeretzi, elkarrekin ezkondu zirenean. Teresa zortzi hilabete geroago hil zen sukar horiz eta alargun gaztea nora ezean ibili omen zen, Frantzian nahiz Italian zehar, oinazeak eta bihozminak jota. Baita sekula berriro ezkonduko ez zela bere buruari agindu ere. Urte bi geroago erabaki zuen espainiar mendekotasunaren kontra jazartzea.
Eta ez gero pentsa nobelagile sutsuren baten irudipen hutsa denik. Bolivarrek berak aitortua da:: “Quise mucho a mi mujer y a su muerte quizá no volveré a casarme. He cumplido mi palabra. Si no hubiera enviudado, mi vida quizá hubiera sido otra; no sería el general Bolivar ni el Libertador…” (Diario de Bucaramanga. Luis Perú de Lacroix, 1828).
Alargundu izan ez balitz... Balizko historiak gertaririk ez.