Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Bikain, euskararik “behar” ez izan arren

Amatiño 2013/12/18 22:00
Hogeita hamasei erakundek jaso zuten atzo "Bikain" ziurtagiri bana Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik. Urrezkoa, bederatzi enpresek; zilarrezkoa, hamaseik; eta gainerakoek, oinarrizkoa. Euskalit-en bitarteko kalitate-ziurtagiri hauek nabarmendu nahi dute euskararen erabilera enpresen zein erakundeen lan-arloan.

Amets ez zen lapurteraz aritu

Amatiño 2013/12/17 00:05
Euskara batuak prestijioa galdu omen du azken urteotan. Seguru? Ez du gero inork pentsatuko 13.000 jarraitzaile sutsuren aurrean aritu zen Amets txapeldunak lapurteraz ekin zionik goiz eta arratsaldez, ezta?

Ramon Labaienen gomutaz

Amatiño 2013/12/14 23:15
Ramon Labaien hil da. HABEren, Euskadiko Orkestraren eta Euskal Irrati-Telebistaren aita, besteak beste. Baita ertzainen lehen janzkeraren estilista ere. Laurogeita bost urteko euskaldun gutxi gero, lau hizkuntzaren jabe.

Euskal enpresa, eredugarri munduan

Amatiño 2013/12/13 17:15
EGA Master industriarako esku-erreminta enpresarik nabarmenenetakoa da munduan, Ekoizpenaren %90 esportatu egiten du eta %40, berriz, suspertzear dauden herrialdeetan saldu. Merkatu hasiberri hauetako enpresarik gehienak txiki samarrak dira, familiarrak, eta EGA Master ere familiarra denez gero, liburu bat prestatu nahi izan da munduan barrena oro har, eta enpresa familiarren artean bereziki, haren ahalak eta zerbitzuak zertan diren lau haizetara zabaltzeko.

Aintza Atano III.ari, baina ez Gallastegiren kaltetan

Amatiño 2013/12/09 17:35
Juan Mari Juaristi Atano XIII.ak “En defensa de Atano III” gutuna idatzi berri du (DV, 07.12.2013). Nonbait ez ditu gustuko izan Migel Gallastegi pilotari eibartarrak egindako adierazpenak, ezta nik neure blogean (2013.11.28) idatzitakoak ere.

Artizarra

Amatiño 2013/12/07 00:00
Artizarra omen da, eguzkiarekin eta ilargiarekin batera, egunez begi bistan dauden hiru argizagietako bat. Egunsentian nabarmen ikusi ohi da, baita ilunabarrean ere. Ez da erraz asko sumatzeko batere tramankulurik behar, begiz begi ikusi besterik ez dago.

Funtzionatu ala ez funtzionatu

Amatiño 2013/12/04 14:00
“Funtzionatu” da indarrean dugun hitza, joeran dagoen mezua. Bospasei telebista-iragarkitan aipatzen ari da azken hilabeteotan. Teoriaz, ordea, ez luke horrela izan behar. Alegia, benetan funtzionatzen duen munduan bizi izango bagina, funtzionatzeak ez luke albiste izan behar, ez luke mezu suspergarri izan behar.

Lehengo eta oraingo eibartarrak

Amatiño 2013/12/01 14:00
Azken hiru hilabeteotan 62 heriotza izan dira Eibarren eta jaiotzak, berriz, 48. Balantza eskasa. Ez da, ordea, ezohiko kontua izan.

Pilotaren historian egindako iruzurrik handienetakoa

Amatiño 2013/11/28 22:00
Gaur bezalako egun batean, orain 65 urte, Migel Gallastegi pilotari gazteak Atano III handiari irabazi zion (22-6), eta gertakariak garaiko pilota-munduaren bazterrak aztoratu omen zituen. Bai, egia da azkoitiarrak hogeita bi urte zeramatzala txapelaren jabe, baina egia ere bada aurretik elkarren kontra apustu egin zituzten hiru partidetan ere eibartarrak irabazi zuela, atanozaleek gogoan hartu nahi ez izan arren.

Goroldioa polimerotan

Amatiño 2013/11/27 09:55
Azken hamabost egunotako hezetasunak goroldioa ernarazi du polimerotan ere. Ezin gero esan naturaz gainetiko gertakaria denik baina bai, behintzat, gutxienez, ezustekoa.