Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia garestia dela-eta

Energia garestia dela-eta

Amatiño 2014/04/02 18:22
Seguru gero energia-eraginkortasunaz arduratzea jarrera ezin egokiagoa dela kontsumoa zein gastua murrizteko. Beldur naiz, ostera, ipurtargitan bizitzeko gertu gauden bitartean ez ote dugun nahi neurririk gabe telefonoz hitzegin eta etenik gabeko txaplatakerietan jarraitu.

Energia urria eta garestia denik, ezin uka. Zer esanik ez Espainian eta are gehiago Euskal Herrian, gure zenbait industria-sektore klasiko erabat intentsiboak baitira energia-kontsumotan. Hau da, energia asko behar duten ekoizpen-arloak ditugu indarrean eta, ondorioz, zenbat eta energia garestiago hainbat eta lehiakortasun urriago. Galdetu bestela euskal papertegiei.

Beste kasu bat da, ordea, etxeko kontsumo arrunta. Bada etxeko energia horren garestia ez dela uste duenik. Inork ez du esaten merkea denik, baina bai gogoratu, energia baino kontsumo dezente garestiagorik badela  etxetik atera gabe: telefonia, esaterako. Izan ere, familiarik gehientsuenetan argi-faktura bat baino ez da eta, askotan, bi hilabetetik behingoa. Zer gertatuko litzateke etxe berean bizi diren senitarteko guztien  telefono-gastu osoa faktura bakarrean bilduko balitz eta, gainera, bi hilabetero aurkeztu?

Joeran dugu energia-eraginkortasuna, eta aspaldiotan buru-belarri jabetu bide gara energia aurreztu beharraz. Argi “hotza” dela, kontsumo moteleko bonbilak, stand-bytan lagatzeke etxeko tresnak erabat itzali beharra, entxufe-luzagarriak ahal den neurrian amatatu, berogailuak premiarik gabe ez isiotu, etab.

Hori guztia ondo dago eta seguru gero energia-eraginkortasunaz arduratzea jarrera ezin egokiagoa dela kontsumoa zein gastua murrizteko. Baina beldur naiz, ostera, ipurtargitan bizitzeko-edo gertu gauden bitartean ez ote dugun nahi neurririk gabe telefonoz hitzegin eta, batere premiarik gabe, etenik gabeko solasaldi txaplatetan jarraitu.

Beste modu batez esanda, modan dago, antza, energia eraginkortasuna, baina ez, neurri berean behintzat, telefonia-eraginkortasuna.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: