Gizarte-sareak eguneroko kazetari-lanaren lagungarri
Hiru izan ziren, besteak beste, hitzaldi nagusiak. Jose Antonio del Moral Alianzoren zuzendariak azaldu zuen gizarte-sareak zertan diren gaur egun Euskadin. Borja Martinezek, Interaktiba enpresaren sortzailea den aldetik, Petronor findegiaren erreputazio digitalaren berri eman zuen; eta Repsol Sozial Media taldeko Cristina Fernandez-ek, berriz, ondoko galdera honi dagokiokeen erantzun-zerrenda ezarri: “¿Cómo pueden ayudar las redes sociales al periodista en su día a día?”.
Komunikabide klasikoetako kazetariek (agentzia, egunkari, aldizkari, irrati nahiz telebistakoek) parte hartu zuten neurri handi batean, baita zenbait euskarri digital garrantzitsuren arduradunek ere.
Aurkezpen-lanetan eta filosofia-eremutan mintzatu ziren Lucía Martínez, Euskal Kazetari Elkargoaren dekanoa, eta Jose Ignacio Zudaire, Petronorren Erakunde-Harremanetako zuzendaria.
Jardunaldiaren inguruan, abaguneaz baliatu zen Athletic-en Marketing Zuzendaritza, Alvaro Vitores, bertatik bertara zelai berria kazetariei erakusteko.