Marte eta Espiga, elkarrekin omen
Hirurehun kilometro minutuko ez dira gero artaleak! Hauxe omen da Martek Lurrerantza dakarren abiada. Hurbildu beharraren beharrez jarraituko du hilaren 14 arte eta, ordutik aurrera, berriro ere hurruntzeari ekingo dio hurrengo urte osoan zehar.
Marte ez da oraingoan bakarrik egongo. Aldamenean izango du Espiga, Virgo konstelazioko izarrik distiratsuena. Bata zein bestea prismatiko arruntez berezi ahal izango dira. Marte, biziago, iraunkorrago eta gorriago. Espiga, aldiz, zuri-urdina, moteltxoagoa eta dirdiratsua.
Marte eta Espiga elkarren ondoan agertu arren begi bistan, ikaragarri urruti daude elkarrengandik. Marte 92 milioi kilometrora "besterik" ez dago eta Espiga, aldiz, 260 argi urtera. Hau da, 246 bilioi kilometrora, zehatz esanda, 246.036.880 milioi kilometrora. Beste modu batez esan, elkarrekin sumatu arren, Espiga dago Marte baino 246.036.788 milioi kilometro harantzago.
Bitartean, askoz ere esparru hurragoan, hilaren 15an ilbetea izango dugu eta, gauez, mendi-eskia egite aldera ateratzekotan gara. Horretara, Marte, Espiga eta Ilargia, hiruak elkarrekin... oskarbituko badu, jakina.
Marte, gorrixka, eta Espiga, urdinkara