Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Más jamón y menos pan

Más jamón y menos pan

Amatiño 2009/11/18 22:40
“Pernil gehiago eta ogi gutxiago”. Hauxe da, labur-laburbilduz, Vocento taldeak kioskoetan eskaini nahi izango duena azaroaren 27tik aurrera. Datorren asteko ostegunetik ostiralera bitarteko gauean, espainiar merkatuan tokian tokian nagusi diren hamabi egunkarik aldi berean aldatuko dituzte euren erak eta moldeak, zentzuak eta taxuak, itxurak eta funtsak, asmoak eta helburuak. Ez omen da diseinu-aldaketa hutsa izango, hurrengo hamarkadetako erronkari erantzuteko bezainbateko iraulketa sakona baizik. Hil ala bizikoa.

El fin de los periódicos aipatuz, Estatu Batuetako prentsa-merkatuak aurreko bizpahiru urteotan izan duen gainbeherakada azaldu nuen orain hurrengo (Egunkarien azken hatsa). Orduan aipatu ez arren, Espainiar merkatua ere ez zaio batere arrotz  maldan behera doan  joerari. Espainiako Prentsa Elkarteen Federazioaren arabera, azken hamabi hilabeteotan 3.000 kazetari lanik gabe geratu dira, hainbat goiburu desagertu eta egunkari-talde handiren bat edo beste kinka larrian omen. Egoera honen aurrean zer egin? Etsi, bere gisara utzi ala goiari eutsi?

Vocento taldearen egunkariak ondo kokatuak daude, nagusi dira euren merkatuetan, oraindik etekinak darizkie, kazetari trebatuak dituzte eta, goiari eutsi nahirik, ondoko galdera hau egin zion Benjamin Lanak, Vocento taldearen Berrikuntza Zuzendariak, bere buruari duela urtebete luze: Zer izan behar dugu, izaten jarraitu nahi badugu? Baita beste hau ere: Iraungo badugu, zer eskaini diezaiokegu trukean bere dirua eta denbora eskaintzeko gertu dagoen irakurleari? Erantzuna, azaroaren 27an.

Egun horretan, Vocento taldearen hamabi  egunkarik –El Diario Vasco tarteko, baina ABC eta Qué! kanpoan geratuko dira oraingoz— kazetaritzaren historia hurbilean inoiz gutxitan egindako iraulketarik nabarmenenetakoa burutuko dute elkarrekin eta gau berean. Ez da diseinu, diagramazio, infografia, itxura, hizki-mota, argazki edo kolore mudantza soila izango, funtsezko kontzeptu-eraldaketa baizik. Besteak beste, astelehenetik ostiralera bitartean egunkari-tankera bat izango du eta asteburuan, berriz, beste bat. Beti ere, informazio sinatuaz, euskarri digitalekin zubigintzan, eta asmo jakin batez: Etorkizuna ez dago berriketarako. Aurrerantzean, helburua ez da egunkaririk salduena izatea, bakarrenetakoa izatea baizik. Alegia: paperezko egunkariek etorkizunik izango dute, irakurleek beharrezkotzat jotzen baldin badituzte.

 PrimeraCorreoSemana

Lehen orrialde-aukera bat

AperturillaV-1

V, astelehenetik ostiralera bitarteko osagarria

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: