Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Josu Mendicute

Josu Mendicute

Jeitsi nire CVa pdf formatuan

Lan esperientzia

2006an proiektu enpresarial gazte baten ahalegina bertan behera utzita, 2007an CodeSyntax-en izan nuen nire lehen esperientzia profesionala.  2008an Ahotsak.com proiektuan parte hartu nuen, eta 2009an EiTBn egon nintzen bekadun, eitb.com atariaren multimedia atalean. Praktikak bukatu eta hurrengo egunetik CodeSyntax enpresan nabil lanean berriro, Sustatu albistegian idazten, besteak beste.

 

Hamaika saltsatan sartuta

Ustekabe Fanfarreko eta "Cielito" Eibarko Udal Musika Bandako kidea. Matrallako Irratian 2005 eta 2006an Ganbak Armarixuan programa egun nuen. 2007an eta 2009an tertulia batzuetan parte hartu nuen Herri Irratian. Orain, 2008tik, Euskadi Irratian parte hartzen dut Amarauna saioan, interneti buruzko tertulia batzutan.

ETBko Kalaka saioan ere parte hartu dut. EMEDEn (Eibarko Musika Eta Dantza Elkartea) ordezkari bere sorreratik, Ustekabe Fanfarrearen izenean. GASTE gazte elkartearen presidentea eta sustatzailea eta La Moska Gao koadrilako kidea. 2006tik, ...eta kitto! Eibarko herri aldizkariko zutabegile 2010ean kolaborazioak kendu dituzten arte; eta batxilergoko ikasle nintzenetik Eibartarrak zerrendan ibiltzen naiz iritziak teknolagunekin konpartitzen. Berriemaile ikas bitakoran partaide aktibo izan nintzen 2006-2007 ikasturtean.

 

Josu blogaria

Literatura eta komunikazioan "esperientzia" txikia baina positiboa izan dut. Gustoko dut idaztea, aspalditik. Eskola-lehiaketetan hainbat aldiz lortu ditut sariak. Oraingoan ez nabil sari bila. Sentimendu eta pentsamenduei bide irekia uztea da blog honen helburua, berauek zuekin konpartitzea eta, bide batez, eztabaidatzea. Irakurleon aportazioak eskertzen dira, hortan datza eta blogintzaren joko magikoa. Blog hau 2006 hasieran jaio zen, eta 2007 urte bukaeran etorri da Eibar.ORG komunitatera. Niri buruz gehiago jakitzeko, irakurri ni ezagutzeko 100 gakoak

.

 

2010ean blog honetan gazteleraz idazteari utzi diot, horretarako beste blog bat sortuz: Lo digo en serio

(lodigoenserio.com)

 

 

Interneten RSSa duten nire edukiak Tumblr-en batzen ditut.


Messenger: supermendikute

E-posta: josu [abildua] eibar.org

 

Harremanetarako formularioa

 

 

 

Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.