Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Jose Rementeria, azken alkimista

Jose Rementeria, azken alkimista

Amatiño 2009/07/24 09:55
Debako Aldazabal-Murgia (Errementerianekoa) jauretxe-ostean bada gaztelu moldeko eraikuntza xelebre samarra. Guztiz anakronikoa, afariketako “exin" gaztelua dirudi. Eta kaletik ikusten ez bada ere, dorrearen aurrekaldean zazpi puntako izarra du eta honako leloa: “Horizontes. El más allá de las fronteras la vida”. Zer arraio ote?

Aldazabal-Murgiatarren* aztarrenak XVII. mendekoak diren arren, jauretxearen osteko dorre hori Jose Rementeria medikuak jaso zuen 1960ko hamarkadan edo. Behatoki modura eraiki omen zuen eta hainbat teleskopio jarri izarretara begiratzeko, nahiz-eta zenbaitek uste izan, garai hartan hondartzan zegoen gazte-aterpetxera Espainia guztitik udaran etorri ohi ziren meninak (Falangearen "Frente de Juventudes"eko neskatilak) aurrez aurre ikuskatzeko erosi zituela.

Rementeria, mediku on eta ospetsua

Jose Maria Rementeria Aberasturi (José, Don José, Pepe) Deban jaio zen 1894an eta Madrilen hil, 1970an. Medikuntza-ikasketak Valladoliden egin zituen eta kirurgia-doktoradutza lortu 1930ean, Neumatósis quística intestinal. Su relación con la úlcera gástrica y su tratamiento tesiaz. Aurretik beste hainbat arlo landu zituen Parisen zein Vienan eta, 1924tik aurrera, Madrilgo Hospitaleko Kirurgia Sailburua  izan zen. Gerrialdeko anestesia epidurala deritzan teknikaren aitzindarietakoa, 1931an, eta Espainiako Kirurgialari Elkartearen sortzaileetakoa eta idazkari, 1936an.

Deban bertan mediku on-ona izanaren ospea du oraindik ere. Bada kontatu didanik,  herriko semeren bati  burua ireki eta parkinson-dardara kendu ziola.

Rementeria, jauntxo arraro eta goibela

Rementeria berriketa bako medikua zenik ez du inork zalantzan jartzen. Ezta zeharo arraroa zenik ere. Mutil zaharra nonbait, bere arrebekin bizi izaten zen Aldazabal-Murgia jauretxe zaharrean Madriletik etortzen zenetan.

Etxetzar zaharkitu, beltz, ainube, beldurgarri, tetriko eta goibela, antza. Mutil koskorra zela bertara ate joka sarri joan behar izaten zuen gizon helduak gogoan du “atea irekitzen zuten bakoitzean kate-zarata itzela entzuten” zela. “Barrualdea, berriz, ilun-iluna, koadro zaharrez eta armarri handiz gainezka”.

Bada oroitzapen bihurriagorik duenik. Zenbaiten ustez “lehortze aldera sukaldean zintzilikatzen zituen urdaiazpikoak egurraren pare gogortu izaten zitzaizkion, baita hasi gabe sitsak jan ere”. Eta, hil zenean jakin zenez, "berrogeita hamar kapela baino gehiago" omen zituen.

Baita gaiztoagorik ere. Gogotik jauntxoa, “Hijo predilecto de Deva” titulua lortu omen zuen… aldez aurretik dezente diru, propio ordaindu ondoren.

Eta zer gerta ere gaizki esaka jarduteko gertu dagoenik. Rementeria bera ezagutu zuenari masoia izan ote zitekeen galdetu eta: "Masoia? Ez, ez dut inoiz holakorik entzun, baina seguru gero bazela".

Aztarren bila

Dorrearen aurrekaldean zazpi puntako izarra agertzen da eta, nekez sumatu daitezkeen  beste zenbait esaldiren artean, honako hotsandiko hau nabarmen asko irakurtzen da: Horizontes. El más allá de las fronteras de la vida

Ez dira gero ikur eta hitz arruntak. Sinbologia horrek, askorik sakondu aurretik, faxismoa edo sektaren bat edo beste gogorarazten dizkigu. Baina nekez izan zitekeen Rementeria faxista, batetik oraindik ere dorreak zutik dirauelako eta, batez ere, berak hainbat arazo eta eragozpen izan bide zituelako, Madrilen, nazionalekin. 

Han-hemenka bila aritu ostean, esplikaziorik aproposena honako lerrootan laburbildu daiteke:

El  Sendero de la Energía de la Vida: La Estrella Secreta de Siete Puntas. La imagen alquímica de la estrella de siete puntas Vitriol (septagrama) revela –como casi ninguna imagen—el profundo conocimiento de los grandes alquimistas como Paracelso. Muestra su conocimiento sobre la influencia de los siete planetas en el curso de la energía vital en el ser humano e incluso en el cuerpo viviente de nuestra Tierra (…) La estrella de siete puntas Vitriol es una de las imágenes más conocidas de toda la alquimia. En la Edad Media su conocimiento secreto era considerado de tal importancia que incluso la orden oculta de los Caballeros Templarios ”grababa” por el paisaje francés, en sus castillos, la estrella de siete puntas.

Beraz, ezin gero aztarren gehiago honen hitz gutxitan aurkitu: bizitzaren energia, septagrama, planetak, alkimia, ezagutza sekretua, Tenplarioak, gaztelua… Horra, nonbait, Debako mediku on bezain jauntxo arraroaren ipi-apak eta barne-zertzeladak.

torre haundia2 por ti. 

Dorrea

torre txiki por ti. 

Leloa

P1000042 por ti.

Aldazabal-Murgi jauretxearen ekialdea. Aurrekaldean, bi harmarrietako bat. Barrenean, behatokia, Ifar kaletik ikusita.

  Rementeria2 por ti. 

José Rementeria (Deba, 1894 - Madril, 1970)

 

* Pedro Joseph de Aldazabal y Murguia (Zestoa, 1729 - Deba, 1779) presbiteroak hiru idazlan utzi zituen: Breve historia de la aparición del más luminoso astro y brillante estrella, la milagrosa imagen de María Santísima de Iciar, Ama Virgina Santisima Yciarcuaren Bederazti urrena eta Compedio Heráldico Arte de Escudo de Armas. Según el Methodo mas arreglado de Blason y Autores Españoles.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: