Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Gure industriaren defentsan

Amatiño 2016/04/24 17:55
Hona non jakin dugun, holakoren batean, “industriarik gabeko Herriak ez duena etorkizunik”. Lanik falta ez denean lanpostuak ez du lar balio izaten; ezta industriak ere, edozein pegoratan tailertxo bat dagoenean. Aspaldiotan, ordea, lan-aukerak gero eta gehiago balio du eta, orain dela urte gutxi besterik iruditu arren, azkenean amaitu dugu sekulako manifestazioa egiten “gure industriaren defentsan”. Hamaika ikusteko jaio ginen!

Datorkigun mundua

Amatiño 2016/04/21 20:50
Etorkizuna ez da gero batere erraza gaur eguneko gizartearentzat, oro har, eta, zer esanik ez, lan-merkatura estreinako atera behar duen gazteriarentzat edo sortu beharreko enpresa txikientzat. Baina, datorkigun mundua... sekulako txarrena al da? Aurreko belaunaldiek abagune errazagorik aurkitu al zuten?

Photoshop analogikoa

Amatiño 2016/04/19 19:35
Photoshopak, photoshop digitalak alegia, hogeiren bat urte baino ez ditu. Hala ere, irudia irudi denetik behintzat, betidanik egon izan da jatorrizko itxura aldatzeko grina eta joera. Digitalaren ekarpenik handiena ez da edozer aldatzeko eskaintzen duen sekulako ahalmena, behin aldatuz gero berriro lehengora itzultzeko aukera paregabea baizik. Aldaketa digitala kendu-ipinikoa da, joan-etorrikoa. Analogikoa, ostera, joanekoa baino ez. Ez du bueltarik.

Bihotza bitan banatzen ikasi

Amatiño 2016/04/16 23:40
Badazagut gaur Ipuruara igotzeko ausardiarik, adorerik edo patxadarik izan ez duen errealzale eibartarrik. Lar ez sufritzeagatik etxean geratu denik. Badazagut talde biek irabazi zezaten nahi zuen Eibarko txuri-urdin armaginzalerik. Aukeran, berdinketa nahiago zukeenik. Inoiz ikasiko al dute bihotza bitan banatzen?

Erretzen ez duten kazetariak

Amatiño 2016/04/14 19:55
Egia esan, nik ez nuen gaztetan sarri ikusterik izan, nobela beltzean horren usu agertu izaten zen kazetari mozkorrik. Erdi-lafiatuta bai, behar bada. Baina benetan zaila zen batere zigarrorik erretzerik ez zuen kazetariren batekin topo egitea. Denek erretzen zuten, erretzen genuen. Orain, ostera, alderantziz. Inork ez du erretzen.

Alpinoa hil da, bizi bedi mendi-eskia

Amatiño 2016/04/11 18:50
Atzo itxi ziren Aragoiko eski-estazioak. Baina ez elurrik ez dagoelako, jenderik ez delako baino. Alpe-eskiaren denboraldia amaitu da eta heldu, berriz, mendi-eskiaren ordua. Doako eski-motaren garaia da.

Txomin Peillen eta Pettiri Sabuki

Amatiño 2016/04/08 19:50
Nazioarteko merkatuan nobela beltza indarrean dagoen garai honetan, omenalditxoren bat edo beste zor zaio Txomin Peilleni. Ondo dago Pepe Carvalho (Manuel Vázquez Montalbán, 1972) mirestea, baina Pettiri Sabuki (“Gauaz ibiltzen dana”, 1967) euskal polizia paristarra bost urte lehenago sortu zen. Eta datorren urtean, berrogeita hamar.

Espezializazio lar

Amatiño 2016/04/05 22:00
Zalantzarik ez gero teknologia ikaragarri garatu dela azken mende erdian, baina 1960ko hamarkadan profesional bakar batek egin lezakeena egiteko, orain hiru behar dira. Seguru gero, hiru bider geldoagoa eta hiru aldiz garestiagoa dela. Eta, zalantzak ditut, mende erdi iraun dezakeen teknologiarik moldatzeko gauza izango ote diren hiruen artean.

Somportetik Somorrostrora

Amatiño 2016/04/02 00:05
Hirurehun kilometro inguru daude Somorrostro (Summum rostrum) eta Somport (Summus portus) lekuen artean. Hirurehun kilometro berberak Barbadun eta Aragon latsen artean. Biek omen dute, jatorriz, erreka-izena (ibar eta ara), eta bietan euskara aspaldi galdu arren, bietan “zaborra” diote, oraindik ere, zakarrari, eta "nárria", narrari.

Petrolioaren eta gasolioaren arteko oreka

Amatiño 2016/03/30 00:05
Arrangurarik ez da falta izaten gasolioaren prezioaz. Besteak beste, bi izaten dira kexurik nabarmenenak. Batetik, garestiegia dela… Bestetik, petrolioaren prezioa jaisten denean, gasolinarena ez dela neurri berean merketu izaten.