Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Artizarra

Artizarra

Amatiño 2017/01/12 00:05
Berrehun inguru planeta eta sateliteren artean, Lurraz gainera, Eguzkiak, Artizarrak eta Ilargiak baino ez diote izenik zor euskal tradizioari. Segurutik, aipatu hiruak direlako, egunez, begi-bistan ikusi daitezkeen zeruko gorputz natural bakarrak.

Gure eguzki-sistemak zortzi planeta handi ditu (handienetik handienera: Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno, Lurra, Artizarra, Marte eta Merkurio), bost planeta nano edo txiki (Zeres, Pluton, Evis, Makemake eta Haumea) eta, bart gauean berririk agertu ez baldin bada, behintzat, 178 satelite eta hamar milaren bat asteroride. Horretara, asteroideak alde batera lagata eta Eguzkia kontatuta, guztira, ortzaldean, 192 gorputz natural, zeinetatik lau besterik ez dira --Eguzkia, Lurra, Artizarra eta Ilargia-- euskarazko izenaren jabe.

Kultura greziar-erromatarrari darizkio planetarik gehienen izenak; lehen sateliteak, berriz, Galileok aurkitu zituen, Axular zelarik Sarako erretore. Horrela, Lurraz gainera, Eguzkiak, Artizarrak eta Ilargiak baino ez diote izenik zor euskal tradizioari. Segurutik, aipatutako hiruak direlako, egunez begi-bistan ikusi daitezkeen gorputz bakarrak.

Etimologiatan hasiez gero, Euskaltzaindia ez da ausartzen –Orotariko Euskal Hiztegian— Eguzki izenaren nondik norakorik adierazten; Ilargi (h)ile + argi omen da eta Artizar, ostera, art (<argi) + izar.

Neurriz, Artizarra da, Merkurioren eta Marteren ondotik, planetarik txikiena, handienen artean. Baina, Lurretik hurbilen dagoenez gero, betidanik izanda  planetarik behatuena, eta, ondorioz, baita miretsiena ere antzinako edozenbat kulturatan. Maia zibilizazioak, esaterako, Artizarraren araberako egutegia moldatu zuen. Ahzab Kab Ek (Lurra iratzartzen duen izarra) zeritzaten eta jainko suntsitzailetzat zuten.

Mendebaldeko mitologiaren baitan, Venus (Artizarra) eta Gea (Lurra) dira jainkosa izena duten planeta “emeak”. Ama Lurra emakumea dena jakinekoa da, nabarmen samar, euskaraz ere. Artizarrak sexurik zukeenik, ordea, ez dut nik sekula entzun.

Goizetan goizik artizarra mendi gainean agertzen,

harek bezala bertze batek ez du zeruan argitzen.

Esperantzak gizon gaztea bihotzean du sustatzen,

haren argia ikusiz geroz ez dut gozorik aurkitzen.

                                                   Urruñako Lore Jokoak, 1858

Artizarra

Ilargia eta Artizarra, Urteberri gauez. Wiko telefono arruntez ateratako argazkia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: