Nafarroa 2009an, Espainia 2010ean eta EAE 2011an.
Datua datu, 2016ko abenduaren 31an Euskal Autonomiak amaitu zuen %12,6ko langabeziarekin, Nafarroak %10,9rekin eta Espainiak %20,3rekin.
Azken hamar urteotako datuekin alderatuz gero, aldiz, badirudi Nafarroa 2009ko lanpostu-kopuruetara heldu dela berriro, Espainia 2010 urtekoetara eta Euskal Autonomia Erkidegoak, azkenik, 2011ko datuak gainditu ezinik diharduela.
Lekutan daude, oraindik, 2007 urteko zifrak!
Euskal Herria, Errioxa eta Kantabria baino ez dira %13tik beherako langabezia dutenak. Bistakoa da, bestalde, oro har, zenbat eta hegorago, hainbat eta langabezia gehiago.